Teknologia albisteak
4

XWEB: sei aldiz bizkorrago dabilen nabigatzailea

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - Sustatu
2003-01-17 : 10:01

Mutiko bat izan da nabigatzailea sei aldiz bizkortzea lortu duena. Horretarako 18 hilabete behar izan omen ditu eta hizkuntza informatikoan idatziteko 780.000 lerro.

Gaur sartu naiz "libertad Digital" medioan Ibarretxeren gainean zertzuk esaten zituzten begiratzeko. Badakizue, ez dute hemengo inortxo ere pakean uzten, eta... Dena den, beste berri batek eman dit atentzioa, honetxek:

Interneten nabigatzea sei aldiz bizkortzea lortu du mutiko batek

Mutikoak 16 urte besterik ez ditu eta browser horrekin, lau eta sei aldiz bizkorrago nabigatzera heltzen ei da. Dublineko University College-n saritu ere egin dute software hori erakutsi duen Adnan Osmani.

Ehuneko ehunetik ehuneko bostehunerako aldea dago lastertasunean. Gura genuke gure nabigatzaileek ere horrelako bizkortasuna izatea, edo ez? Entzun ditugu zuntz optikoa dela edo ADSLa dela edo RDSI dela... baina oraindik, asko eta asko, ni oraintxe ari naizen moduan, betiko hari fin horretatik dihardugu nabigatzen eta egia esan, nahiko latza da kontua.

Osmanik, 780.00 lerroko programazio bat egin du eta horretarako 18 hilabete behar izan ditu eta gaineratu du 7 bider bizkorrago egiten saiatu naiz, baina sistemak flipatu egiten du 7 aldiz igotzen bada abiadura. Dudarik gabe, enpresa bat baino gehiago gerturatu da programa erakusen zuen tokira eta interesa piztu duenik ezin ukatu. Nabigatzaile berriak, (orain patentatua dagoenak) 120 bilatzaile kontsultatzeko aukera ere ematen du. nik egin dudan nabigatzailea lehenengoa da munduan DVDrako barra bat gaineratzen diona. Horrekin, DVDa ikusten zaudela Internetez nabiga dezakezu.

Nabigatzaile berria XWEB deitzen da. Arraroa mutiko honek bere webgune pertsonala ez izatea. Googelek, behintzat ez du honen berririk, eta Googelen agertzen ez dena...

Mutiko hau ez da galduko, ordea, ez sarean ez eta teknologia berrien munduan, ez horixe!

Erantzunak

Josu Azpillaga
2003-01-17 : 12:41

Zalantza asko daude albiste
honen inguruan.


Adnan Osmani delakoak, XWEB hori ez du inon
publikatu. Inork ez du nabigatzailea frogatzerik izan....
Baina, egia da, nonbait, zientzialari gazteen sari bat irabazi
duela Irlandan!


Slashdot weblogean
batzuk kalkulu sinple batzuk ere egin dituzte: berak dio
18 hilabetetan 780.000 kode lerro idatzi dituela, hau da,
egunean 1.500 lerro inguru. Gehitxo, ez?


Mikel L.
2003-01-18 : 10:19



> 18 hilabetetan 780.000 kode lerro idatzi dituela, hau da,

> egunean 1.500 lerro inguru. Gehitxo, ez?



Bigarren egunetik aurrera, aurreko egunetakoak berriz ikutu gabe segitu behar izan duela idazten kontuan izanik hori...

Julen Ruiz
2003-01-20 : 23:00

Iepa!

Nik dakidanez XWEBS da, eta ez XWEB...

Frogapenari dagokionez arrazoi guztia duzu. Frogarik gabe sinistu behar? Gainera mutiko batek soilik, enpresa multinazional nahiz opensource komunitateak baino gehiago egitea... ez al zaizue gehitxo iruditzen?

Bestalde, irakurri dudanaren arabera, programaren lerro horiek denak ez dira bereak, hau da, software libreko programetatik kopiatu duela X kode...

aitor
2003-01-21 : 18:27

mutiko honek 16 urte ditu eta Irlandakoa da, 4 aldiz azkarragoa den nabigatzailea asmatu du.



Zorionak honi !!!

Erantzun

Sartu