|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Denok gara Xabier Montoiajalgihadi ¦ 2002-12-19 ¦ 11:08 ¦ kulturaXabier Montoiaren azken lana "Ni ez naiz Xabier Montoia" zentsuratua izan da Euskadi Gaztean. Adierazpen askatasunaren aldekoa bazara, baduzu kezkatzeko arrazoi bat gehiago. Denok gara Xabier Montoia aldarrikatu gura dugu. Eta zuk? Larria da, baina beste kolpe latz bat eman diote adierazpen askatasunari. Xabier Montoia zentsuratua izan da Euskadi Gaztean , irrati publiko batean, ustez gure musika eta euskara bultzatzeko xedea duen medioan. Xabier Montoiaren adierazpen batzuk (Sustatun bertan aipatuak izan zirenak). Baina, Edurne Ormazabalek zuzentzen duen medioak gauzatu du kastigua. Eta aurtengo disko onenetako bat zentsuratua da. Hain bortitz. Gure ustez benetan mina egin duena, Montoiak multinazionalen morrontzaren gainean egin duen kritika da, izan ere, eta hori nabarmena da, Euskadi gazteak, irratiformula gehienek bezala, disketxe handiek, marrazoek agindutakoa betetzen du. Diru truk edo bidaien truk. Eztabaida termino hoietan kokatu zuen abeslari gasteiztarrak. Eta horra hor ondorioak! Baina badira gehiago ere: zergatik ez dute Anestesiaren musikarik inoiz jarri Euskadi Gaztean? Joseba Tapia zergatik ezin da Top gazteako hautagaia izan? Kepa Junkera bai ordea? ... halako hamaika adibide daude. Tira, lagunok. Irrati eta uhin libreak behar ditugu. Goza ezazue musikaz, disko festak antolatu ditzagun (benetakoak, autentikoak, marketing instituzionaletatik at!) Musika gozatzeko da, eta Montoiaren lanak badu horretatik! Afera honetaz informazio gehiago: Gara egunkarian agertutako iritzi artikulua. Indymedia Euskal Herria atarian informazioa, eztabaida eta Deiako elkarrizketa. Irratia.com gunean elkartasun irudi bat. Erantzunak#1. Zentsuratuta?esKroto Matamoros ¦ 2002-12-19 ¦ 12:22Ez dut ukatuko musika aukeratzeko Euskadi Gazteak duen jokabide maltzurra. Baina nire galdera zera da: zentsuratu egin dute, edo hasieratik ez diote batere kasurik egin? Erran nahi baita: diskoa atera zuenean jartzen zituzten bere kantuak?, edo adierazpenok egin zituenetik utzi egin al diote bere musika jartzeari? #2. Eskerrik asko E.GazteaEmeak eta arrak ¦ 2002-12-19 ¦ 18:24
#3. Zentsuraren zantzuakLuistxo ¦ 2002-12-19 ¦ 12:23> Xabier Montoiaren azken lana "Ni ez naiz Xabier Montoia" zentsuratua izan da Euskadi Gaztean. #4. Musika ona da, baita irrati-formularako ereIban Arantzabal ¦ 2002-12-19 ¦ 13:18> Nondik dakigu zentsurarena? Ala ondorioztaturiko hipotesi bat da Montoia ez delako ez entzuten, ez aipatzen irratian? #5. Zentsura hutsa dajalgihadi ¦ 2002-12-19 ¦ 13:23Autorea eta disketxea, biak daude Euskadi gaztearen erabakiaren jakitun. Ez hori bakarrik, eitb osatzen duten beste irratietan ere, jakinaren gainean jarri dituzte irrati esatariak. Frogak aurkeztu behar ote dira, zentsura kasu bat salatzeko? Eskatu abesti bat euskadi gaztearen posta helbidean. Ikusiko duzu erantzuna. Ea guztion artean, zentsura gainditzea lortzen dugun. #6. Nik eskatu dut kantuaXabier ¦ 2002-12-19 ¦ 13:52> Eskatu abesti bat euskadi gaztean: egaztea@eitb.com #7. nik ere bai!esKroto Matamoros ¦ 2002-12-19 ¦ 15:02Zein abesti eskatu duzu? Nik ere eskatuko dut. Ea bi eskaera edukita kasu egiten duten. #8. Ba 4 edo 6.ena. Titulurik ez dakit.Xabier ¦ 2002-12-19 ¦ 16:29> Zein abesti eskatu duzu? Nik ere eskatuko dut. Ea bi eskaera edukita kasu egiten duten. #9. Zentsura, frogak eta datuakLuistxo Fernandez ¦ 2002-12-19 ¦ 14:53
#10. Hala da, erabaki dute ez jartzeaJabi ¦ 2002-12-19 ¦ 18:27Horretaz jakitun dagoen pertsona baten eskutik egiaztatu dut egia dela erabaki dutela Euskadi Gaztearen formulan ez jartzea. Hau da, esatari batzuk bildu dira, radioformulan nortzuk sartzen diren erabakitzen dutenak, ez bakarrik Edurne Ormazabal. Gaiaz hitz egin eta erabaki dute formulan ez jartzea Montoia. Eta hori egitatea da. #11. Montoiaren informazioa Metak disko etxeaneditorea ¦ 2002-12-19 ¦ 17:58Xabier Montoiaren diskoko informazioa Metak disko etxearen webgunetik aterata: Xabier Montoia "Ni ez naiz Xabier Montoia" Bere azken lana 1999. urtean argitaratu zenetik (Xabier Montoia: lagunak, adiskideak... eta beste hainbat etsai. -Esan Ozenki-) ez dugu Xabier Montoiaren musika inguruko berririk ukan. Xabier Montoiak zenbait hilabeteetan hausnartu du diskoa, presarik gabe, lasaitasunez. Bere ohiko taldeak lagunduta eta Mikel Irazokik ekoiztua egin du diskoaren grabaketa. Lan honek, Montoiaren diskoen ezaugarriak biltzen dituela sumatzeko; musika beltzaren eragin ozenak, hitz zuzenak, geldotasunetik zakarkeriara doazen kantuak, gitarrak dantzan, pop esperimentalaren oihartzunak eta teknologiarekiko zaletasuna, besteak beste. Are gehiago, esan daiteke, hau dela Montoiaren bakarkako lanen artean "Montoiazaleena". Aurreko lanean irekiriko bideetan sakontzen du egundaino Xabier Montoiak egin duen diskorik onena den honek. #12. Eztabaida Nontzeberrin / Azkartu erantzunahitz egin! ¦ 2002-12-20 ¦ 11:44Nontzeberri atariko foroetan ere eztabaida piztu du gaiak. Eztabaida piztu du, baina zentsuraren arduradunak, publikoki oraindik ez dute deus erran, telefonoz onartzen dute, kazetariek galdetu egin diete, baina ez dira plazara atara. Eta Euskadi gazteara bialdutako emailak, zer? izan al dute erantzunik? Aditu al duzue Montoiaren ahotsa, irrati zentsuratzailean? Azkartu dezagun eztabaida, azkartu dezagun erantzuna! Adierazpen askatasuna eskubide bat da!! #13. Ez dute jartzenXabier ¦ 2002-12-20 ¦ 17:17
#14. Diskoko abesti batzuk onlineSustatu ¦ 2002-12-20 ¦ 15:25Diskokoak entzuteko aukera hemen, e-Boza gunean. #15. Xabier Montoia ere bada Xabier MontoiaNi ez naiz Klaudio Landa ¦ 2003-01-03 ¦ 12:28Xabier Montoiak ere aipatu du gaia elkarrizketa batean. Euskaldunon Egunkariaren Barkatu Ama gehigarrian argitaratu ziren hitzok 2002ko abenduaren 26an. #16. BETI DA NORBAIT JAKIN GABE IDAZTENARANTXA ¦ 2003-01-10 ¦ 12:37ANESTESIAK azken diskotik euskadi gazteko 5 garren posturaino igo zen beraz ez esan ez dela inoiz egon top gaztean eta bigarrenik Joseba tapia ere top gazteko zerrendagaian egon da . Honekin ez dut nahi esan edo gutxienez bultzatu top gazteko jarduera baina egia da EGIN irratia itxi zutenetik ez dela euskal irratian bitartekaririk Euskadi gaztea irrati publikotik irr<ti libreetara. Muga oso handia dago eta badirudi jende askori min egiten diola adibide bat Xabier Montoiari .Denok gara XABIER MONTOIA hori argi dago baina hori ez zen eman beharreko pausua , lehenik eta behin aztertu zergatik gertatzen diren horrelako gauzak. #17. Anestesia // Tapia eta Leturiahitz egin! ¦ 2003-01-23 ¦ 18:05Barkatu, baina Euzkadi gaztea zuritu gura duzun horri, esango dizut, ANESTESIA taldea behin eta berriro izan dela zentsuratua Euzkadi gaztean. #18. Re: Anestesia // Tapia eta Leturialarra ¦ 2004-10-02 ¦ 15:26> Xabier Montoiaren azken lana "Ni ez naiz Xabier Montoia" zentsuratua izan da Euskadi Gaztean. #19. Kostaldeko trenean behintzat gaurbertoko ¦ 2003-01-14 ¦ 17:23Ba gaur behintzat Euskadi Irratiko Kostaldeko Trenean saioan, orain dala 30 minutu inguru, Martin Tejeriak bi kendu dizkio entzule guztiontzat. #20. EITBn denak ez dira zentsuratzaileak, noski!txotxi_moment ¦ 2003-01-23 ¦ 18:11Hilabete baino gehiago igaro da, Xabier Montoiaren zentsura salatzen hasi ginela. #21. boikota euskadi gaztearijose antonio ¦ 2011-07-03 ¦ 16:49nere ustetan euskadi gaztea ez entzutea boikota da, baina pauso bat aurrera egin behar dugu. diru publikoa garai auetan horrela arrika botatzea ez da posible, gainera zertako eta gure musika lagundu ez, baizik eta burutik bera kaka egiteko. Musika espaņol eta komertziala bultzatzen dute.Egin irratia gutxiagokatik itxi zuten. Euskadi gazteak bere frekuentziak artu zituen bereez gain, beharko entxun 600 frekuentzi bait ditu.zerbait egin behar da, irrati zikin hori ixteko. gora Anestesia. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagokultura gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|