|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet DKA: Kulturarako topagune berria DurangonAnboto - Durango ¦ 2002-12-18 ¦ 17:50 ¦ kulturaDurangoko Kafe Antzokia aurkeztu da gaur jendaurreran. Andoni Egaña bertsolaria, Joseba Tapia musikaria eta Mikel Urdangarin izan dira Durangoko Kafe Antzokiaren lagunen izenean aritu direnak Beñat Gaztelu-Urrutiak gidaturik. Hurrengo Durangoko azokarako zabalik egongo da Antzokia. Berbaro, Durangoko euskara elkarteak, Durangoko Kafe Antzokia (DKA) egitasmoa aurkeztu du gaur goizean Durangoko Kurutziaga Hotelean. Beñat Gaztelu-Urrutia DKAko arduradunak esan duenez, datorren urteko abendurako eginda egongo da Durangoko Kafe Antzokia. Berekin batera euskal kulturgintzako eta DKAko hainbat lagun izan dira prentsa aurrean: Andoni Egaña bertsolaria, Joseba Tapia musikaria eta Mikel Urdangarin kantaria. Oraintxe da sasoia DKAren kanpainaren berri emateaz gain, gonbidatuek horrelako kultura gune baten garrantzia azpimarratu gura izan dute.
Aurkezpen ekitaldian, aurretik aipatutakoez gain, Jon Ander Ubeda (Bide Ertzean), Igor Elortza (Bizkaiko bertso txapelduna), Petti (abeslaria), Rafa Rueda (PILTko kidea), Unai Iturriaga eta Xabier Amuriza (bertsolariak), Igor Arzuaga (musikaria) eta Asier Serrano (idazle eta musikaria) ere izan dira, proiektuaren alde egin guran. Erantzunak#1. Prentsaurrekoaren berri biharamuneaneditorea ¦ 2002-12-19 ¦ 09:48Berri hau gaurko egunkarietan#2. Erreferente bat zareteEgoitz (Plaentxia) ¦ 2002-12-21 ¦ 13:23Zorionak Berbaro! #3. DKAren akzio salmentaJabi Ulazia ¦ 2002-12-21 ¦ 13:42Egoitzek dioenaren haritik... Non eros ditzakegu akzioak? eta akzio erosketa horrek zer esan gura du. Dirua sartu eta gero ahaztu egin behar dugula edo inoiz bueltatzeko asmoa ere badago, edo irabazien ehuneko bat jasoko da edo... Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagokultura gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|