|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Harry Potter-ek katalanez hitz egingo du Kataluniako zinetokietanJoxe Aranzabal - Mondragon Unibertsitatea ¦ 2001-11-22 ¦ 10:25 ¦ hizkuntzaAzkenean, AOL-Time-Warner multinazionalak amore eman du eta Harry Potter sailaren lehen filma katalanera bikoiztuko da. Iritzi aldatze horretan zerikusi handia izan bide du Kataluniako internauten jarrerak. Izan ere, 10.000 mezu elektroniko bidali zituzten AOL-Time-Warner etxera, protesta eginez multinazionalaren jarreragatik. Amerikarrek barkamena eskatu dute “film horren inguruan sortu den gaizkiulertuagatik” eta agindu dute lehen filma ezezik, gainerako guztiak ere katalanera itzuliko direla. Antza denez, Warner etxearen oztoporik handiena orain arte Madrilen zegoen, Warner Espainiako buruak ez baitzuen nahi inolaz ere, filma katalanera aldatzerik. Mundu guztiak pozik hartu du berria Katalunian. Han, iraintzat hartu baitzen multinazionalaren jarrera filma ez itzultzeko, kontuan hartuta Kataluniako gobernua prest zegoela ordaintzeko bikoizketa gastuak. Hori zela eta, alderdi politikoek, sindikatuek, kultura elkarteek eta zenbait hedabidek argi eta ozen gaitzetsi zuten Warner etxearen ukoa. Erantzunak#1. Re: Harry Potter-ek katalanez hitz egingo du Kataluniako zinetokietangaztelumendi ¦ 2001-11-22 ¦ 12:11> Azkenean, AOL-Time-Warner multinazionalak amore eman du eta Harry Potter sailaren lehen filma katalanera bikoiztuko da. #2. Ni bikoiztearen aurkaGari Araolaza ¦ 2001-11-22 ¦ 15:59> Eta euskaldunok? ez al dekogu ba posta elektronikorik? Ez ete dogu nora bieldu? Ados gure indarra ere azaldu behar dugula. Baina albiste hau lehenengo aldiz atera zenean esan nuen bezala, ni orokorrean bikoiztearen aurka nago. Produktu amerikarrak, amerikanoz. Haurrak direla? bada, erabaki beharko da zein momentu/adinetik aurrera bikoiztu behar diren gauzak, baina ohitura sortuko balitz haurrek azkar ikasiko lukete ingelesa, adinekoak baino azkarrago portzierto. Txarrena da, gure kasuan gaztelaniaz jarriko digutela ingelesez beharrean... Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohizkuntza gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|