Teknologia albisteak

Udalbiltza.net versus Udalbiltzainfo.com

Erabiltzailearen aurpegia
Mikel - CS
2001-10-30 : 11:10

Bat nahikoa ez, eta sarean ere bi behar. Udalbiltza.net eta Udalbiltzainfo.com konpetentzia ari dira Interneten ere bai. Zein da zein? Udalbiltza.net ezker abertzaleari lotutakoa da, eta Udalbiltzainfo.com EA eta EAJ-ren ingurukoa.

Edukiaren aldetik, ez dira oso txukunak ez bata eta ez bestea. Udalbiltza.net-en apur informazio apur bat bederen badago. Hainbat webgunetan gertatzen den bezala, Udalbiltza.net-eko albisteak ikaragarri atzeratuta daude. Berrienak abuztukoak dira. Erakundearen aldizkaria behintzat badago urriko ale bat (oso-osorik PDF formatuan jaisteko), nahiz eta orria nahiko euskara bitxian aurkezten den: Aldizakaria Udal Hitz (sic).

Udalbiltzainfo.com, berriz, Flash animazio batek okupatzen duen sarrera bat besterik ez da. Txistua entzuten da, zortziko bat, eta iruditxo batzuk dantzan. Ez besterik. Euskal Herriko ezkutua, handi-handi, hori bai (beste webguneko sarreran bezalaxe).

ENA eta EHNA

Herri honetan ekimenak eta kontraekimenak hain modakoak direnez, beste pare bat lotura. ENA (Euskal Nortasun Agiria) lortu nahi baduzu, zoaz ENA taldearen webgunera baina Euskal Herriko Naziotasun Aitormena lortu nahi baduzu, zoaz Udalbiltza.net-eko orri honetara

Domeinu erregistro bitxiak

Interneteko erregistroetan ere egon badaude gorabeherak. Ezker abertzaleko Udalbiltzakoak azkarrago edo listoago ibili dira nonbait, Udalbiltza.com, Udalbiltza.net eta Udalbiltza.org kontrolpean dauzkatela baituridu. Bueno, kontrolpean oraingoz, ze hiru domeinuak Astigarragako udalaren izenean daude, eta han zeinuz aldatzen bada kargua (orain EH edo Batasunako alkatetza dago, izatez, herri horretan), ba auskalo zer gertatuko den.

udalbiltzainfo.com, berriz, Udalbide Elkarlan Elkartearen izenean dago (Iruñeko helbide batekin), Udalbide delarik EA-EAJ-ri lotutako Udalbiltzaren dirulaguntzak-eta bideratu dituen elkartea.

udalbiltzainfo.net eta udalbiltzainfo.org ere Udalbide Elkarlan Elkartearen izenean daude, baina beste helbide postal bat ageri da (Beasaingoa), eta kontaktuaren helbidea, udalbiltza.com helbidea duen beste helbide elektroniko batek dauka! Hau da, konpetentziako udalbiltzaren norbaiten helbidea ote hori? http://www.udalbiltzainfo.net/ behintzat, hutsik dago, susmagarri samarra da...

Azkenik udalbiltza.info domeinua ere erregistratua dago. Kasu honetan, Eusko Alkartasuna Sarean (EA Sarean) taldearen izenean erregistratu du pertsona batek.

Erantzun

Sartu