Teknologia albisteak

Juanito Oiartzabal, enpresako exekutiboen aholkulari

Erabiltzailearen aurpegia
Mikel - CS
2001-10-30 : 10:10

Carlos Carsolio himalayista mexikarrarekin batera, eta Arabako beste mendizale batekin (Eduardo Martinez), enpresa sortu du Juanito Oiartzabal mendizale gasteiztarrak. Carsoliok Mexikon martxan jarria duen esperientzia bat Burgos aldean errepikatu dute hiru lagun hauek. Ideia da mendiaren eta himalayismoarekin ikasten diren esperientzia gogorrak, superazio grina eta elkarlanerako premia enpresa munduan aplikatzea. Langile eta kudeatzaileentzako prestakuntza eta motibazio ikastaro eta egonaldiak antolatzen dituzte nonbait.

Albistea El Pais egunkariaren Negocios gehigarriko igandeko alean zetorren, baina ez zuen aipatzen ezta enpresaren izena ere. Interneten bilatuz jakin dugunez, Mexikon bada zenbait urte martxan dagoela ideia hau, Carlos Carsolioren eskutik. Centro Motivacional Carsolio du izena han ekimenak, eta hemen duzue webgunea, dena flash animazioekin.

Espainiako Estatura ekarri duten ekimenaren kopia honetan, nonbait Burgos-ko Bujedo herrian ematen dituzte ikastarook, eta 12 monitore eta 12 psikologo erabiltzen omen dituzte bezeroekin lanerako.

Bultzatzaileak dira Juanito Oiartzabal eta Eduardo Martinez arabarrak, eta ideiaren nagusia, Carlos Carsolio mexikarra, munduan zortzimilako guztiak igo zituen 4. gizona (Oiartzabal 6.a izan da).

El Pais-ek aipatzen duenez, Martin Fiz korrikalariak ere parte hartzen omen du ikastaro hauetan eliteko kirolean berak bizi izan dituenak irakasten.

Erantzun

Sartu