Otsailak 20, 2008, bost urte Egunkaria itxi zutela
Egunkariaren Alde taldeak eskatu du otsailaren 20an, asteazkenarekin, hor behean itsatsi dugun irudia jartzeko nork bere blog edo webguneko portadan, eduki orokorretara sartu aurretik oroigarri izan dadin orduan gertatutakoaz, eta dozena bat lagunek orain jasaten duten epaiketa mehatxuaz.
Hemen behean itsatsitako kode zatia zure webguneko kodean itsasten baduzu, orri hori bisitatzen duenak segundu batzuetan ikusiko du mezua, eta gero desagertuko da. Berriz bisitatzen badu orria, ez da efektua errepikatuko, nekagarri gerta ez dadin. Efektua ikusteko, aproba egin dezakezu orri hau bisitatuz.
Agertuko den irudia:

