Sustaturen euskarazko bilatzailea

Sustaturen euskarazko edukien bilatzaile honek euskarazko zenbait eduki arakatzen ditu. Euskarazko informazio duen webguneren bat hemen sartzea komeni dela uste baduzu, jarri kontaktuan gurekin. Printzipioz, euskara hutsezko edukiak nahi ditugu. Hortaz, hizkuntza desberdinetakoetan, baloratu behar dugu ea URL edo helbideen bitartez erdarazkoak diskriminatu daitezkeen.

Adibidez: eibar.org nagusiki euskaraz da, baina erdarazko edukiak dituzte blogari batzuek. Hala ere, eduki horien URL-ak detektatu daitezke eta emaitzetatik ezabatu:

  • www.eibar.org/blogak/erral/es
  • www.eibar.org/blogak/prospektiba/es
  • www.eibar.org/blogak/luistxo/en

Helbide horiek ezabatu daitezkeenez, ez dugu hango edukietan bilatuko. Erabili kontaktu-orria webgune jakin bat hemen azaldu nahi baduzu.

Bilaketa sistema honek Google Co-op zerbitzua erabiltzen du.