Arauak
Sustatun argitaratutako artikuluak itxura desberdinekoak izan daitezke. Adibidez:
- Informazio hutsa. Kontakizun objetibo bat, besterik gabe. Jakin duzun albiste bat.
- Erreferentziak. Beste nonbait irakurri duzunaren erreferentzia eginez. Kasu honetan, ez kopiatu beste medio bateko testua zure artikuluan. Ahal dela, idatz ezazu artikulu orijinalaren Interneteko lotura, eta hari buruz komentatu behar duzuna komentatu lasai. Beste hedabide euskaldunekiko errespetua erakutsi.
- Iritzia. Zeure hausnarketa pertsonalak, kritikak, irakurleei zuzendutako galderak. Beti ere, errespetuz idatzi.
- Iragarpenak. Propaganda edo iragarki itxurako mezuak onartzen dira. Lan eskaintza bat duzuela enpresan, produktu bat kaleratzen duzuela... Euskal profesionalen eta enpresen promozioaren alde gaude, baina, mesedez, mezu horietan argi adierazita geratu dadila promozio asmoarekin idatzi duzuela. Erakundeen prentsa-oharrak ere kategoria honetan sar daitezke.
- Erantzunak. Artikulu guztiei erantzuna emateko aukera dago. Informazio osagarria baldin baduzu, iritzi pertsonalen bat, zuzendu beharreko zerbait dagoela uste baduzu... Errespetuz, beti ere.
Moderazio irizpideak
Sustatu-ra artikuluak idazteko, albistearen bidaltzaileak bere burua identifikatu behar du. Zeure e-posta helbidea idatzi behar duzu, nahiz eta gero ez den publiko egingo. Besterik gabe, jatorri ez oso ziur edo iluneko mezuak identifikatzeko balioko digu horrek.
Moderatzaileak izen abizenak eskatu ahal izango ditu argitaratu aurretik. Jasotako mezuan izen abizen konkretuen gainean berba egiten bada, erakunde, enpresa edo instituzioren bat aipatzen bada sinatu egingo dira mezuak.
Albisteak moderatzaileek berrikusiko dituzte. Onartu aurretik, testua zuzendu edo egokitu dezake era berean. Testua ez bada Sustatuko gai eta helburuetara egokitzen, ez da onartuko. Irakurleek edo beste batzuek testua errespetu gutxikoa dela pentsatzeko arriskua badago ere, ez da onartuko artikulua. Moderatzaileak ez daude behartuta erabaki hauen inguruan inori esplikaziorik ematera.
Printzipioz, albisteek izan ditzaketen erantzun eta informazio osagarriak moderatu gabe igaroko dira. Espero dugu irakurleek zentzunarekin erabiliko dutela aukera hau, errespetuzko iritzi trukea eta benetako adierazpen askatasuna posible izan dadin.
Goiena Komunikazio Zerbitzuek eta CodeSyntax-ek ez dute beren gain hartzen albistegi honetan partikularrek adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.
Oharra
Oharra: E-posta konfirmazioa ezinbestekoa izango da aurrerantzean Sustatun (2004/10/15)
