Teknologia albisteak

Motibazioa sustatzeko baliabideen bloga

2013-05-27 : 15:21

Motibazioa sustatzeko baliabideen blogean DBHko ikasleen euskararekiko motibazio baikorra lantzeko jarduera bilduma  jasoko dugu. Baliabide sorta irekia da, hau da, ikastetxeetan egiten den aplikazioaren arabera moldatu, egokitu eta eguneratuko da. Irakasle bakoitzak duen ikasle kopuruaren, ikasmailaren eta ikastetxeko egoeraren arabera egokituko du hautatutako jarduera bakoitza. Irakasleek gelan ariketak gelaratu ondoren haien balorazioa bidal dezakete. Proposamen berriak ere gustura jasoko ditugu.

Ikasleen gogoeta zein hizkuntza jokabideen gaineko hausnarketa ahalbidetzeko  proposatzen den lan egiteko metodologia talde dinamikan edo elkarrizketan oinarritua dago. Irakasleek ahalik eta gutxien hitz egitea eta gelako jolas giro ludikoa suspertzea; horren ondorioz, ikasleen barne emozioak zein sentimenduak aiseago aterako baitira.

Ikus MSB bloga.

Erantzun

Sartu