Teknologia albisteak
6

Basajendea ipuin interaktiboa euskaraz Androidentzako eta iPadentzako prest

Erabiltzailearen aurpegia
2012-12-12 : 20:07

Kaixo! Lan handia egin eta gero, Dada Companyko Bilboko lagunekin (batez ere beraiek egin dute lan gehiena, kar-kar-kar), ipuin interaktibo hau gauzatu dugu. Euskal Mitologia estetika alaiaz iruditu nahi izan dugu (ni neu pixkat nekatuta nago mitologia beti itxura gotikoen irudietaz). Ume txikientzako da, 2D estetika, senzilloa, eta txukuna. Emaiguzue aukeratxo bat!

Lamia---txiki

Basajendea ipuin interaktiboa da, euskaraz. Txikienei euskal mitologiako pertsonaia desberdinak azaltzen dizkie. Tartalo, Basajaun, Mari, Ortzi eta askoz ere gehiago. Ezagut itzazu Basajendean.

Liburuak 14 orrialde ditu; bertan, animazioak, eszena interaktiboak eta soinu-efektu dibertigarriak topatuko dituzu. Gainera, ipuinari neurrira egindako soinu-banda zoragarri batek laguntzen dio.

Dada-companyko lagunek egin duten bideoan, ipuina ikusgai:

 "Basajendea" jokoa zure aparailuarentzat:

· Google Play: https://t.co/mmoZ8f2L

· App Store: https://t.co/DvLtTk6j

 

 

Erantzunak

2012-12-12 : 22:52

Ze ona! Opari eder-ederra etxeko teknopatakumeentzat! :)

2012-12-12 : 22:56

Eskerrik asko, Joxe!!!!

2012-12-13 : 12:10

Laster iPhone eta iPadarentzat, ezta? Zai egongo gara! Zorionak egindako lanagatik

2012-12-14 : 01:36

Bai, laster ipad eta iphonentzat!

2012-12-15 : 19:57

Eta dagoeneko prest iPadentzako bertsioa:
https://itunes.apple.com/es/app/basajendea/id586195745?mt=8

Hau ilusioa!
:D

2012-12-31 : 18:53

"Basajendea" ipuin interaktiboaren bideoa ipini dut. On egin. Urte berri on!
http://youtu.be/5Hvh3axssqQ

Erantzun

Sartu