Teknologia albisteak

Euskal esoterismo zahar-berria plandemikoa da orain: Osasuna eta Eskubideak

Erabiltzailearen aurpegia
2020-09-25 : 09:55

Osasuna eta Eskubideak izena hartu duen talde batek karabana manifestazioa eta elkarretaratzea deitu du biharko, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetatik irten eta bateratzea egiteko Arantzazun (Gipuzkoa). Prentsaurreko batean zientzia eta "afirmatibismoa" aldarrikatu arren, Plandemia konspirazioarekin eta negazionismo deitu denarekin identifikatu daitekeen talde euskaldun bat da, euskal esoterismo magikoen oinordeko zuzena.

Euskaraz diharduen Koronabirusaren Gezurrak telegram kanalean taldean prentsaurrekoa bertatik antolatua zela agertu zen irailaren 22an. Prentsaurrekoan egon zen zantzurik pentsakera plandemiko horrena ( «plangintza bat jarraitzen ari direla» esan zuen Nekane Jurado ekonomistak agerraldian), baina oro har lengoaia moderatu zuten. Hala ere, Telegram taldean plandemiaren teoria disparatuenekin bat egiten da mezuetan. Esate baterako:

Telegram talde horretaz gain, Biltzarre deritzon taldearen webgunetik ere mezu hauek zabaltzen ari dira. Biltzarreko partaide gisa Patxi Alaña azaldu zen prentsaurrekoan, hain zuzen. Biltzarreko mezuen artean topatuak, Antonio Arnaiz-Villena ustezko epedemiologo eta hizkuntzalariaren bat, neurri prebentiboen kontra. Arnaiz-Villena ezaguna da euskararen pentsamendu magikoarekin lotu daitekeen beste fenomeno batean: Euskararen Jatorria biltzarrak, non euskararen inguruko edozein teoria txorok tokia duen. Arnaiz-Villenareren lorpenak euskara modernoko hiztegietatik abiatuzen dira, eta horrela ikusi du antzinateko hainbat hizkuntza erlazionatuta daudela (hititak, sumerioak...). Esate baterako, Hammurabiren estela ez da lege-kode bat, hileta otoitza euskeriko bat baizik (ama-ur-api: "tumba en las aguas de la madre"). Datu hauek, Wikipediatik.

Euskal esoterismo zahar-berri hau lotu da, azken urteotan, Iruña-Veleiako ostraken egiazkotasunaren defentsa sutsuan; eta orain, beste fronte honetan ere bai antza, Plandemiaren konspirazioan.

Erantzun

Sartu