Teknologia albisteak
17

Azulejuzko publizitatea: salbatzea merezi lukeen zerbait

Erabiltzailearen aurpegia
2012-07-09 : 11:16

Garai batean, ohikoak ziren azulejozko informazio panelak, eta publizitate iragarkiak ere bai. Tren geltokietan, bereziki. Desagertuz joan dira. Telefunken-en hau Mendaroko geltokian zegoen 2004an (argazkia itsatsi dut hemen behean). 2007rako desagertua, Gari Araolazak salatu zuen hemen. Baina oraindik geratzen dira halako ale batzuk... Ez lirateke galdu behar, nire iritziz.

Geratzen ote da inguruotan horrelakorik? Bizkaian herri-sarreretan herrien izenekin daude errotulo zahar batzuk, askok ezagutuko dituzue, baina gaur aipatzen dudan eredua mezu komertzialekin dator. Eta estilo honetako bi ezagutzen ditut. Erdi ezabatuak, Gipuzkoan. Ez dakit asko iraungo duten.

Philips Autoradio dio. N-634 errepide mitikoaren ondoan dago, Aginagako irteeran, Oriorako norabidean eskumatara geratzen den etxean.

Philips Autoradio

Bestea ere errepide horretatik gertu dago, eta Telefunkenena da hain zuzen. Arroako tren geltoki ia abandonatuan dago.

Telefunken, Arroako tren geltokian

Salbatu ditzagun 20. mendeko artelan hauek. Ez dakit nola egin daitekeen, baina... ez dadila gertatu. Donostia 2016ri esan behar zaio agian? Entzun dut Europako Hiriburu kulturalaren kontua Gipuzkoako hiriburutik eskualdera edo probintziara hedatu nahi dutela. Ba, tira, horra ekintza xume bat, irudi hauen salbazioa: ez dakit dauden tokian ala, badaezpada, azulejoz azulejo beste norabait mugituta.

Gaztelako adibide pare bat

Toki batzuetan hartu dute ardura irudiak salbatzeko.

Lagun batek, David Gonzalez Ketarik, Gaztelan (Espinosa de los Monteros) bizitza barkatu zaion bat deskubritu zuen. Geltokia guztiz eraldatu den arren, pareta eta azulejoak salbatzea erabaki zuten. Telefunkenena, hain zuzen ere.

Beste hau ere Gaztelako geltoki batean dagoen mapa bat da. Ana Malagonek atera zion argazkia, Miranda de Ebron. Euskal Herrian balego, zuzentasun politikoak aspaldi ezabatuko zuela uste dut... edo agian ez.

Besterik ezagutzen duzue zuek? Han edo hemen?

Erantzunak

2012-07-09 : 11:35

Igeldoko parkean ere horrelako kartel/irakarki batzuk daudela uste dut.

2012-07-09 : 13:17

Beste bat Lodosan http://goo.gl/n7MhK

2012-07-09 : 14:21

Eskerrik asko, Unai eta Ketari, erreferentzia gehigarriengatik. Aurkitu dut sarean Igeldokoaren irudi bat, eta Lodosakoa Google Street View-ko ikusmirari pantalla-irudia aterata itsatsi dut hemen behean.

2012-07-09 : 19:19

Zorionak, Luistxo, publizitatearen inguruan erakutsitako sentiberatasun edo zintzotasun horregatik. Ez dakit "artelanak" ote diren horiek, zuk diozun moduan, baina gure euskal kulturaren mundutxoan norbaitek publizitateari balioren bat publikoki aitortzea hain da gauza harrigarri, ezohiko eta bitxia. Publizitatea ez baita gure kulturaren zati nonbait...

2012-07-09 : 20:35

Antzinako kontua bezala aipatzen da "azulejuzko publizitatea" artikuluan. Ez naiz aditua baina inguru batzuetan behintzat, duela ez asko joera honek berpiztea izan zuela esango nuke.

Ikus botika honen kartela, 2000 urtearen ingurukoa da.


Argazkiak.org | Botikako kartela zeramikan egina © cc-by-sa: eneko

Arrate Kultur Elkarteko fatxadako kartela handia berritu genuenean, 1995 edo, zeramikaz (azulejoz) egitea enkargatu genuen.


Argazkiak.org | Kulturaleko kartela zeramikako © cc-by-sa: eneko

Etxe azpiko botikariak azulejuak aukeratu zituen bere publizitaterako,


Argazkiak.org | Lizentziatua zeramikazko iragarkia © cc-by-sa: eneko

Gertuko okindegi batek ere azulejozkoa iragarkia dauka, denak etxetik 100 metrotatara ditut eta nahiko berriak dira, ez dituzte 20 urte izango. Bat edo beste, 21. mendekoa dela esango nuke ...

2012-07-10 : 00:59

Zallako Frutagintza Estazio parean dagoen baserriko sarreran zeramikan egindako iragarki oso polita bainan zisko eginda dute:



Argazkiak.org | Zallako Frutagintza Estazioko zeramikazko iragarkia © cc-by-sa: xeskisabel


Hemen baserria:



Argazkiak.org | Zallako Frutagintza Estazioko iragarkia © cc-by-sa: xeskisabel

2012-07-10 : 01:02

Ta Zallako FEVEko geltokiaren sarreran ere FEVEko tren ibilbide guztiak erakusten dituen zeramikan egindako mapa haundia dago.

2012-07-10 : 14:24

FYI: Maparen argazkia Miranda de Ebron atera nuen.

2012-07-10 : 14:29

Ups. Hau ondo ez irakurtzeagatik gertatzen da, ezta? Jartzen du testuan. Ale, behintzat Sustaturen sistema berria probatzeko balio izan dit.
Ekarpen mamitsuak, zuen esku. :)

2012-07-11 : 10:32

Zallan FEVEren geltokiaren sarreran dagoen zeramikazko mapa:


Argazkiak.org | Zeramikazko mapa © cc-by-sa: xeskisabel


Argazkiak.org | Zallako FEVEko geltokia © cc-by-sa: xeskisabel

2012-07-11 : 11:01

Ea, eskerrik asko Xabier eta Eneko, baina kontua da albistean datorren azulejozko publizitate hori aspaldikoa dela, duela 40 edo 50 urtekoa. Oso politak zuen Vodafone edo Zulueta farmaziakoen adibideak baina beste gauza bat da. Hemendik 40 urtera hor badiraute hitz egingo dugu.

Honek ekartzen dit gogora Igeldoko funikularra berritu nahi dutela "zaharra dagoelako" edo Eibarren monumentu megalitiko bat hondeamakinarekin hondatu zutenean udaleko arduradun batek esan zuena: "asegurua dugu eta konponketa ordainduko dugu"

2012-07-11 : 12:27

Donostiako funikularrarena ba dago nolabait honekin lotuta. Benetan ulertezina PSE-EEko arduradun batzuek adierazitako gogo hori, funikularra aldatu behar dela, Norvegiako Bergen hiriko modeloa ezarri beharko litzatekeela http://www.diariovasco.com/v/20120710/al-dia-local/nuevo-funicular-para-siglo-20120710.html

Hona Norvegiakoa:

Horrekin ordezkatu Donostiakoa? Ondare industrialaren adierazgarri eder bat da! Beste hiri batzuetan gordeko lukete, adibidez Los Angelesen.

Bideo hau Angel Aldarondo @tipitto -ri ikusi diot. Gogor ari da Twitterren funikularra salbatu behar dela.

2012-07-11 : 12:30

Trenbideak PSE liluratuta dauka aspaldi. Kalterako gainera, Donostiako metroaren gehigikeria etsenplurako. Zenbat lehen harri jarri dituzte Arriolak eta?

2012-07-11 : 13:32

Eskerrik asko Luistxo.
Twitterren Enrique Ramos zinegotziak itsututa dago funikularra aldatu behar dela, argudiorik gabeko tuitak idazten, dena legearen errua dela esanez.
Gaur ulertu dut bere burugogortsauna: Gasco-ri leialtasuna zor dio.
Hauteskundeei begira gure ondarea hondatzea da promesa progresista. Daflipat.

"Escamas Baquesil"en iragarkia jarri nahi nuen baina ezin aurkitu nire artxiboetan. Funikularraren ondoan dago.

2012-07-11 : 14:37

Donostialdeko metroaren 2. linea gisa izendatu beharko lukete funikularra...

2012-07-11 : 15:33

#11 @garaolaza , prezeski hori aipatu nahi izan dut nire erantzunean: azulejozko
publizitatea ez dela bakarrik antzinako gauza bat, bakarrik duela 40-50 urte erabilitakoa.
Badela gaur egunekoa ere bai. Gaur egun azulejoa erabil daitekeela publizitatean, eta erabiltzen dela.

http://sustatu.com/luistxo/1340898078 artikulu hasierak hau zioen: "Garai batean, ohikoak ziren azulejozko informazio panelak, eta publizitate iragarkiak ere bai. (...)" Bada, ez bakarrik garai batean :-)

Nik uste, orohar kartela azulejozkoa egitea, metakrilato, plexiglas, kautxoan edo zuzenean paretean margotuta egitea baino garestiagoa izango da. Seguruenez duela 40-50 urte egurrean edo zuzenean paretean margotzea baino garestiagoa zen bezala.

Aspaldi egindakoak direlako gorde behar diren edo ez, beste kontu bat da.

Beraz, zertaz ari gara, egindako materialari buruz, iragarkien antzinakotasunataz, publizitate horren irudi edo estetikataz, zertaz ?

Iragarki hori zuzenean igeltsuzko paretean margotuta balego, gordetzekoa litzateke?

Esate baterako, Mendaron bertan, Telefunken iragakia zegoen tokitik gertu, ibaiaren beste aldean, antzinako beste hau dago:



ez da azulejozkoa, margotutakoa da.

2012-07-11 : 15:54

Ederra Mendarokoa ere.
Salba ditzagun guztiak, ondare ederra dira eta!
Eta Donostialdean espabilatu, salba dezagun Igeldoko funikular zaharra, bakarra da eta munduan. Bergen-ekoaren antzekoak, ordea, ugari dira. Politiko hauek ez dira enteratzen? (edo honetan ere "interes" handiren bat ote dute? (ikus Errauskailua, Donostialdeko metroa, AHT, "Por el interés te quiero, Andrés" esaten dute gazteleraz).

Erantzun

Sartu