Teknologia albisteak
5

Lagundu itzulpen automatikoa ebaluatzen (#ebaluatoia)

2014-02-14 : 11:28
Ixa taldean ingelesetik euskarara automatikoki itzultzen duten itzultzaile automatiko batzuk garatu ditugu azken urtean. Marie Curie beka batekin egin dugu. Orain sortutako prototipoak astebetean ebaluatu nahi ditugu, partehartze publikoarekin. Ebaluatoi publiko bat antolatu dugu. Neurri automatikoek ematen duten kalifikazioaz gain pertsonen iritzia ere nahi dugu. Lagundu, mesedez, parte hartu ebaluazioan.

Hizkuntza teknologiaren barruan erdaretarako ebaluatoi asko egin dira. Batzuek diote euskaraz ebaluatoia ez dela ondo joango, euskararen mundua txikiegia dela, baina IXA taldean animatu gara ebaluatoi bat antolatzen eta erantzun ona jasotzea espero dugu. Ea egia den! Parte hartuko duzuen guztiok “egundoko zozketa” batean parte hartuko duzue :-)  Zozketa martxoaren 4an izango da.

Ingelesez dakizu? eta euskaraz?
Lagun iezaguzu euskara “teknologizatzen”!
Ebaluatoia otsailaren 14tik 25era!

Ebaluatoia2014Hauxe egin beharko duzu:

Ingelesezko esaldi bat eta euskarazko bere bi itzulpen emango zaizkizu. Zuk itzulpen onena aukeratu beharko duzu. Besterik ez. Zure IRITZIA nahi dugu.

Ebaluatzen dituzun 10 esaldiko, zozketan parte hartzeko zenbaki bat esleituko zaizu. Gainera, esaldi gehien ebaluatzen dituzten 5 lagunei oparitxo bana emango diegu.

Erantzunak

2014-02-14 : 11:38

Sartu naiz frogatzera eta... kale. Oraindik ez dago irekita, ezta? Orduan zertarako kanpaina? grrrr....

2014-02-14 : 13:53

Bale, orain bai. Martxan dago. Eskerrik asko!

2014-02-15 : 18:48

Ikaragarria izan da erantzuna.
Esana, batzuek zioten euskaraz ebaluatoia ez zela ondo aterako, euskararen mundua txikiegia dela, baina animatu gara ebaluatoi bat antolatzen eta erantzuna ikaragarri ona izan da.

10.000 itzulpen-bikote prestatu genuen ebaluatoirako, eta atzo bertan egin ziren denak!
150 baino gehiago izan dira erregistatu diren "ebaluatzaileak".
Ez genuen horrelako arraskarik espero!!! Oso pozik gaude.
Gora euskal komunitatea! Esker mila parte hartzaile guztiei!

Asteburuan lasai egongo gara, baina astelehenetik aurrera esaldi gehiago sartzen saiatuko gara! Ikus #ebaluatoia

2014-02-17 : 21:36

Pasa da asteburua. Lanean gabiltza berria
Berriz ere #ebaluatoia-rekin jarraitzeko aukera duzue! Animatu eta parte hartu!!!!!

http://ebaluatoia.org/

2014-02-27 : 10:56

EBALUATOIAREN LEHEN FASEA AMAITU DA!

Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik. Gure aurreikuspen guztiak gainditu dituzue.
33.000 ebaluazio, 500 erabiltzaile erregistratu dira.

Orain gure txanda da lortutako datu guztiak analizatzeko eta emaitzak kaleratzeko.

Egon adi martxoaren 4ko zozketari!

Email bidez jasoko dituzue lortutako zenbakiak.

Erantzun

Sartu