Teknologia albisteak
1

Apirilaren 15ean Galdakaoko Ikastolaren 80 urteurrena

2014-04-14 : 11:11
Apirilaren 15ean 80 urte betetzen dira, Karmelo Leizaola ikastola inaguratu zenetik, 1934. urtean, Errepublika garaian. Omenaldia egingo zaio irakaslea izan zen Monika Lekunberri zenari (argazkian).
Apirilaren 15ean 80 urte betetzen dira, Karmelo Leizaola ikastola edo hasieran Escuela Vasca Plazakoetxeko Etxebarria inaguratu zenetik, 1934. urtean.

Hiritar guztiak, galdakoztar, bizkaitar, euskalhiritar guztiok animatzen zaituztegu  gurekin batera bere oroimena garukotzera:
  • Irakaslea izan zen Monika Lekunberriri, zor zaion aipamena egiteko eta jaio, bizi eta hil zen lekuan
  • Karmelo Leizaola eskolaren fundatzailea,  gogora ekarteko, 1935garren urtean, Hego Amerikara egindako bidai batean hil zena; eta ondoren eskolari bere izena eman zioana.
EKINTZAK
Egun horretan ekintza hauek antolatu ditugu:
  • 18:00 Monika irakasleari, bere 100gn urteurrena ospatzen denena, bizi eta zoritxarrez, hil zan, leku berean , beste batzuen artean bere hiloba Koldo ere egongo dela, Lekunberri irakaslearen ikasle ohi batzuekin. 
  • 18:45 80 urte urrenaren informazioa eta ekintzen berri emateko kalejira alaian
  • 19:00 Bideo-foruma "Maestras de la República" filmarekin Ganguren Mendi Taldearen egoitzan, garai hura ondo ezagutzen duen maistra baten aurkepenarekin: Neli Zaitegi.
Animatu zaitez eta gurekin batera gogoratu Monika Lekunberri eta Karmelo Leizaola!

Erantzunak

2014-04-14 : 13:20

IZG: Izan Zirelako Gara:
Aitzindari hauek hasi zirelako, gaur egun Galdakaon (eta beste hainbat herritan)
* euskaltzaleok eskola euskaldunak dauzkagu
* emakumenak berdintasuna aldarrikatzen dute ozenki eta beldur gabe
* irakasle eta hezitzaile berritzaileek haien esperientziatik edan dezakete
Eskerrik asko informazioa zabaltzeagatik! ;-)
Den-denok zaudete gonbidatuak Galdakaora etortzeko Errepublika garaiko eskola honen oroimena berresekuratzeko: bihar arte!
J

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago