Hauteskunde emaitzen kalkulagailuaModu bikoitzean kalkulatzen ditu emaitzak, debekatutako ezker abertzalearen boto aukerak kontuan izan gabe, eta haiek kontuan izanda ere bai (zerrenda batzuentzako bailiren boto horiek). D´Hondt lege matematikoari eta indarrean diren araudiei jarraitzen die kalkuluak. |
|
(1)Hiru barrutietan (Bizkaia, Gipuzkoa, Araba) 25 eserleku daude. (2) Besteak alorrak erabil daitezke, zerrenda txikien botoentzat. Baina normalean ez da espero haien emaitzek eraginik izango dutenik ez eserleku banaketan, ez estrapolazioetan. Oharrak: - Kalkulua zehatza izatekotan, aurkeztutako zerrenda guztien botoak jarri beharko lirateke guk apailatutako alorretan. Izan ere, zerrenda guztien boto kopuru totala D'Hondt legea aplikatzeko beharrezkoa da, kopuru total horren arabera zehazten delako gutxieneko portzentaia (%3) zerrenda batzuk kalkuluetatik kanpo uzteko. Boto gutxien dituzten zerrendak ez badituzu sartzen, kalkulua berez ez da matematikoki zehatza izango, baina errorea gertatzeko posibilitatea estatistikoki baztertzeko modukoa izango da: eserleku banaketa zuzen emango duela ziurtatzeko moduan gaude. - Kalkulu-sistema honen helburua eragiketa matematiko bat erraztea besterik ez da. Kalkuluak eta lortzen diren emaitzek ez dute inolako balio legalik, eta Sustatuk ez du erantzukizunik bere gain hartzen lortutako emaitzei eman dakiekeen erabileraz. |