Teknologia albisteak

"Pasio krimena" thriller zientifikoa kalean da jadanik

Erabiltzailearen aurpegia
2013-06-20 : 12:43
Atzo goizean aurkeztu zen,Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan, Fernando Morilloren nobela berria. "Pasio krimena" izenburupean zientziara gerturatu da berriz Morillo.

Xoel filosofo gazteak eta June ingeniariak maitasun istorio pasional bezain suntsigarria bizi ondoren, kontaktua etetea erabaki zuten. Orain, Juneren familia obsesiboak heriotza mehatxuak jaso ditu, eta neskak laguntza eskatzen dio. Xoel Ainitzerekin azalduko zaio, hura ere maitale ohia eta fisikari berezi samarra.

Neska baten gorpu birrindua agertzen den unean, Juneren aita desagertu egiten da. Biktima edo hiltzaile? Susmagarri bat bestearen atzetik, ekaitzen zientzia bortitza, kaos-dantzaren misterioa, dirutza ederra jokoan, hilketak, amorrua eta maitasuna, sexuaren indarra eta itsukeria, adiskidetasunaren gozoa.

Pasioaren gatza eta latza.

Intrigaz beteriko nobela bizi-bizia, grinez eta krimenez josia.

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago