Sustatu.com > zinemaldia

Donostiako Zinema Jaialdiak mesprezatzen nau

© cc-by-sa  Bittor Hidalgo - Donostia  ¦  2011-10-11 ¦ 10:39 ¦  zinemaldia

Aspaldiko partez izan dut aurten aukera Zabaltegi Perlak saileko 15en bat film gozateko. Baita hauetako askotan ere nolabaiteko elkarrizketak egile, zuzendari, protagonista hainbatekin. Hori bai, espainolez. Solasaldion erdietan-edo egin da hasierako aurkezpena euskaraz eta espainolez. Besteetan espainol hutsez. Ondoko elkarrizketa guztiak, espainolez, edo espainolera bakarrik itzuliak. Euskara ez da (nonbait) Zinemaldiko hizkuntza ofiziala. Edo baldin bada, ez da hala tratatzen.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Publizitatea

Donostiako Zinemaldia 2011, palmaresa: Zine "arraroa" saritu dute

© cc-by-sa  Xabier Mendiguren Elizegi  ¦  2011-09-24 ¦ 21:47 ¦  zinemaldia

Eman dira Donostiako 59. Zinemaldiko sariak. Egunero sail ofiziala segitzen ibili garenon artean aho batezkoa zen aurtengoa aspaldian ikusitako onena izan delako sentipena, film batzuk aski jasanezinak iruditu arren. Ba, hain zuzen ere, ikusle eta kritikari gehienei "jasanezin" iruditutako horiek eraman dituzte epaimahaiak erabakitako sari nagusiak.

Guztia irakurri ¦ 6 erantzun

Zinemaldiko sari-banaketa zuzenean jarraitzeko

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-09-24 ¦ 10:28 ¦  zinemaldia

Aspaldian ez bezala, Donostiako Zinemaldiko sariak ez ditu epaimahaiak arratsaldean prentsaurrekoan jakinaraziko: suspentsea gordeko da itxiera ekitaldirako, Kursaalerako. Ekitaldi hori jarraitzeko, ez dirudi ETBk telebistaz emango duenik, baina bai Eitb.com-ek 20.30etatik aurrera. Telebistaz, La2 katean 20.00etatik aurrera. Sustatuko kritikari Xabier Mendiguren Elizegik ere jarraituko du, eta Twitter bidez Sustaturen kontutik egingo du kontakizuna. Ea bat datozen sariak egunotan egin dituen iruzkinekin...

Erref.: Zinemaldiko sari-banaketa zuzenean jarraitzeko (sustatu.com)
# ¦ Komentatu

Frantziatik Mexikora, joan-etorria

© cc-by-sa  Xabier Mendiguren Elizegi  ¦  2011-09-23 ¦ 14:48 ¦  zinemaldia

Bihar Intouchables frantsesak Zinemaldia lehiatik kanpo itxi aurretik, sarigai diren azken bi filmak ikusi ditugu sail ofizialean, biak ere interesgarriak baina goi mailarik lortzen ez dutenak: Mathieu Demy aktore eta zuzendari frantsesaren Americano, eta Arturo Ripstein mexikarraren Las razones del corazón.


Americano filmekoa. Promoziokoa.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Poli ona, poli txarra

© cc-by-sa  Xabier Mendiguren Elizegi  ¦  2011-09-22 ¦ 18:34 ¦  zinemaldia

Orain arte ia egunero esaten ibili gara aurtengo Zinemaldiko Sail Ofizialean oso maila ona dagoela, interesgarritik gora zirela film gehienak... Esandakoari beroarena kentzeko-edo, ostegun honetan erdipurdikeriak bota dizkigute, hainbat hizkuntzatan: Oren Moverman estatubatuarraren Rampart, polizia ustelaren bertsio zahar, berritik gutxi duena; Ana Katz argentinarraren Los Marziano, bi anaia etsaituri buruzko komedia gazi-gozo asmoko txandrioa; eta Filippos Tsitos greziarraren Adikos Kosmos (Mundu bidegabea), polizia zintzo baten gorabeherak, goratik baino beheratik askoz gehiago daukana.


Adikos Kosmos greziarra. Promoziokoa.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Emakumeak eta umeak lehenik

© cc-by-sa  Xabier Mendiguren Elizegi  ¦  2011-09-21 ¦ 19:44 ¦  zinemaldia

Ikusleak saritu eta kritikariak lanpetu nahiko bagintuzte bezala, beste hiru film bota dizkigute gaur ere Donostian (Bilbon Ertzaintza Kukutzan sartzen zen bitartean: mundu paraleloak?), hirurak ere bi ordutik gorakoak baina kalitate nahiko onekoak, batez beste. Benito Zambrano espainiarraren La voz dormida (Ahots lokartua) hasteko, gerra zibilaren osteko emakume preso politikoei buruzko drama hunkigarri eta ederra; Wang Xiaoshuai txinatarraren 11 flowers (Hamaika lore) gero, Kultur Iraultzaren garaiko haur abenturatxo bat; eta Joao Canijo portugaldarraren Sangue do meu sangue amaitzeko, baloratzen ez dakidan pelikula harrigarria.


Sangue do meu sangue-ko irudia. Promoziokoa.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Sancta Familia

© cc-by-sa  Xabier Mendiguren Elizegi  ¦  2011-09-21 ¦ 09:20 ¦  zinemaldia

Zinemaldiaren erdia igaro denean, lehiarako filmen bataz besteko maila aspaldiko urteetanko onena dela esan liteke; horren adibide dira asteartean sail ofizialean eskaini diren hiru filmak: Le Skylab frantsesa, ona (trailerra itsatsia); Kiseki (奇跡 - Miraria) japoniarra, txukuna; eta Happy end suediarra, interesgarria.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Obabara itzulera

© cc-by-sa  Xabier Mendiguren Elizegi  ¦  2011-09-20 ¦ 18:32 ¦  zinemaldia

Sei urte igaro dira Montxo Armendarizek Obaba filmatu zuenetik, eta beste zuzendari nafar bat ausartu da, berriz ere, Bernardo Atxagaren unibertso literarioa iruditan ematera, asteasuarraren nobela labur ezagunean oinarritua baitago Imanol Rayo zuzendari arbizuar gazteak ekarri digun Bi anai, bere lehenengo pelikula dena eta Zinemira sailean eskaini zaiguna.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Urte askotarako, amona!

© cc-by-sa  Xabier Mendiguren Elizegi  ¦  2011-09-20 ¦ 11:44 ¦  zinemaldia

Euskal filmekin (eta euskalgintzako kultur produktuekin, oro har) sarri erabiltzen ditugu laudorio onberak, pelikula bat "ona" dela esanez, "geure mailan", esan gabe adieraziz, irizpide zorrotzagoekin, seguru asko ez litzatekeela hain ona. Telmo Esnalen Urte berri on, amona filmean ez dago halakorik. Oso-oso ona da; ez "geure mailan" bakarrik, baita edonorako ere.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Batean bale, bestean kale

© cc-by-sa  Xabier Mendiguren Elizegi, xme  ¦  2011-09-19 ¦ 14:18 ¦  zinemaldia

Bihar euskal estreinaldi parea ikusteko zain, astelehenean sail ofizialarekin jarraitu dugu; esaera zaharrak "bata karea, betea harea" bereizten baditu, hemen era antzekoak elementuak bereiz ditzakegu: The deep blue sea (Itsas urdin sakona) Terence Davies britainiarrarenan kea dugu nagusi (Londresko 1950eko smog lainoarena zein Rachel Weisz zoritxarrekoak erretzen dituen zigarroena) eta Isaki Lacuestak egindako Los pasos dobles (Urrats bikoitzak) espainiarrean, berriz, harea, Mali aldeko basamortuarena eta nire ulertezintasunaren desolazioarena.


Rachel Weisz, The Deep Blue Sea-n. Promoziokoa.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Sexu-zalantzak

© cc-by-sa  Xabier Mendiguren Elizegi, xme  ¦  2011-09-18 ¦ 15:00 ¦  zinemaldia

Gaur emango diote Donostia Saria Glenn Close aktore estatubatuarrari, eta aitzakia horrekin eman dute sail ofizialean (bestela ez baitzukeen halakorik merezi) Albert Nobbs, Rodrigo Garciak zuzenduriko filma, gizonezkoz mozorroturik bizi den emakume bati buruzkoa; horrez gain, Take this waltz film kanadarra ikusi dugu, maitasun triangelu baten gainean Sarah Polley kanadarrak egina. Aurrena lehiaz kanpo dago, eta bigarrena, berriz, sarietarako hautagai sendoa iruditu zaigu.


Sarah Polley, Take this waltz-en zuzendaria, Donostian. Antolakuntzak banatua.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Etxekoentzat eta kanpokoentzat

© cc-by-sa  Xabier Mendiguren Elizegi, xme  ¦  2011-09-17 ¦ 19:18 ¦  zinemaldia

Jendetza zetorren gaur Donostiara, ez bakarrik Zinemaldiagatik, baita presoen aldeko manifestazioan parte hartzeko ere. Dena dela, euskaldun multzoak Antiguako tunelean biltzen ziren ordu berean beste euskaldun asko (leku bietan egon nahi luketenak, ez gutxi) Kursaaleko areto nagusian sartzen ari ziren, Asier Altunak zuzendutako Bertsolari ikustera, lehiaz kanpo baina sail ofizialean eskaini den filma, gure inprobisazioari nazioarteko ohore guztia emanda. Horrez gain, ez nuke aipatu gabe utzi nahi Euskal Herriko beste dokumental on bat, Comčte sareari buruzko El ultimo paso.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Infernuetara bidaia

© cc-by-sa  Xabier Mendiguren Elizegi, xme  ¦  2011-09-17 ¦ 11:53 ¦  zinemaldia

Arratsaldean Asier Altunaren Bertsolari-ren estreinaldi mundiala izango bada ere, goizak eman du zeresana Zinemaldiko sail ofizialean, eta atzoko terrorezkoak abiatutako ildoari jarraitu dio, nolabait ere: Enrique Urbizu bilbotarrak No habrá paz para los malvados (Bakerik ez gizatxarrentzat) izenko thriller-a eskaini digu, eta Kim Ki-duk korearrak Amen sailkagaitza.


Amen film korearretik. Antolakuntzak banatua.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Mostoa naaaaaiz!

© cc-by-sa  Xabier Mendiguren Elizegi, xme  ¦  2011-09-16 ¦ 16:09 ¦  zinemaldia

Hasi da zinemaldia, bere parafernalia guztiarekin: jakin-goseak, kazetariak, gonbidatuak, farandulako jendea... eta batez ere ikusleak, pelikulak ikusteko asmoz hurbiltzen direnak. Eta hasteko, goiz honetako estreinaldia, sail ofiziala lehiaz kanpo inauguratzera datorrena: Intruders, Juan Carlos Fresnadillo espainiarrak zuzendu duen terrore psikologizkoa, generoaren barruan konbentzionala izan litekeena, baina hala ere film entretenitua eta ondo egina.


Clive Owen protagonista, gaur Donostian (antolakuntzaren argazkia).

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Zinemaldiko sarrerak Internetez (eta beste modu batzuez) erosteko

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-09-09 ¦ 10:20 ¦  zinemaldia

Larunbata, irailak 10e, Donostiako Zinemaldiko programazioa eskuragarri egongo da haien webgunean. Sarrerak, berriz, igandean, 11n, jarriko dira salgai. Internetetik erostekotan, www.sansebastianfestival.com webgunetik edo Kutxa.net-etik goizeko 9:00etatik aurrera. Sarrera bakoitzeko 0,60 euroko komisioarekin, Kutxaren zerbitzua dela eta.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Zinemaldia 2011: Xabier Mendigurenen kronikak Sustatun

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-09-03 ¦ 09:29 ¦  zinemaldia

Irailaren 16an emango zaio hasieran aurtengo Donostiako Zinemaldiari, eta azken urteotan bezala, aurten ere Xabier Mendiguren Elizegi idazle eta editorea blogari akreditatu gisa jarduteko eskaera egina dugu. Arazorik ez baldin bada, aurten ere bere kronikak izango ditugu Sustatun.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Gastronomiari buruzko sail berria Zinemaldian

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-08-08 ¦ 09:11 ¦  zinemaldia

Donostia Zinemaldiaren 59. edizioak hainbat berrikuntza izango ditu: besteak beste, zinema eta gastronomiari buruzko sail berria, film proiekzioak eta programatu diren lanekin lotutako afariak eskainiko dituena. Culinary Zinema: Zinema eta Gastronomia.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Zinemaldiko Palmaresa: ez hotz eta ez bero

© cc-by-sa  xme  ¦  2010-09-26 ¦ 13:40 ¦  zinemaldia

Bataz besteko maila eskas samarra izateaz gain nabarmentzen den lanik ez dagoenean, edozein izan daiteke epaimahaiaren erabakia: halako zerbait gertatu da aurten Donostiako Zinemaldian: inor gutxi geratuko zen gustura emandako sariekin, baina ezta guztiz desados ere. San Simon eta San Juda kantatzera bagindoaz bezala, uda joan baina negua iritsi gabe, ez hotz eta ez bero geratu gara gu geu. Epaileak epaitzeko asmorik gabe, hona palmaresaren balorazio labur bat.


Connor McCarron aktore saritua, Neds filmean

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Peter Mullan zuzendariaren Neds, Urrezko Maskorra 2010eko Zinemaldian

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-09-25 ¦ 16:37 ¦  zinemaldia

Peter Mullan zuzendariaren Neds filmak eroan du Donostiako 2010.eko Zinemaldiaren Urrezko Maskorra, sari nagusia. Horra Xabier Mendiguren Sustaturen kritikariak egin zion komentarioa. Zilarrezko Maskorra, zuzendari onenari, Raul Ruiz-ek eraman du Misterios de Lisboa filmagatik. Txalo batzuk izan dira sari banaketaren berri eman duenean epaimahaiak, txistuak baino gehixeago.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Familia kontuak, amaitzeko

© cc-by-sa  xme  ¦  2010-09-24 ¦ 16:09 ¦  zinemaldia

Amaitzen ari da Donostiako Zinemaldia. Bihar lehiatik kanpo eskainiko duten Elle s'appelait Sarah Gilles Paquet-Brenner frantziarrarena ikusteko zain, sarietarako gai ziren azken film biak ikusi ditugu ostiral honetan: Victoria Galardi argentinarraren Cerro Bayo eta Liu Hao txinatarraren Addicted to love (Maitasunari atxikiak), biak ere ezberdinak estiloz, asmoz eta emaitzaz, baina intersekzio-puntu gisa familia dutenak.


Jatorrizkoa: Promoziozkoa: Zinemaldia

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Artikulu zaharragoak »»

Zinemaldia

Zinemaldia 2011. Xabier Mendiguren Elizegi idazle eta editoreak blogari akredituta bezala jardun izan du, Sustaturen izenean, Donostiako Zinemaldian azken urteotan. 2011ko edizioan ere bai.