Naiara Gonzalezek idazten du (Billy) Wilderrek egingo lukeen bezala zineari buruzko bloga. Lehenago beste bat zuen gaztelaniaz, baina oraingoan euskaraz idaztera animatu da. Hor daude Oscarretarako lehian dauden zenbait, edo baita beste gomuta batzuk ere. Adibidez, The Artist-en kritika, atzo Erresuma Batuko BAFTA sarietan irabazle suertatu zen filmarena.
Zarauzko Udaleko Hezkuntza eta Kultura sailek Zinemapean zikloa antolatu dute. Urtarrilean hasi eta ekainera bitartean hamaika film eta dokumental ikusi ahal izango dira Zarautzen, Argia Dokumentalak eta Filmazpit egitasmoekin elkarlanean. Emanaldiak igandetan izango dira, hamabostean behin, eta euskaraz sortutako dokumentalak eta filmak edota euskarazko azpidatziak dituztenak izango dira ikusgai.
Duela hiru urte, Casey Pugh-ek eta Jamie Wilkinson-ek abentura bitxi eta liluragarria abiatu zuten. Izarretako Gerra (Star Wars) filma 15 segundutako 473 pasartetan zatitu zuten eta zaleei laguntza eskatu zieten, bakoitzak pasartetxo hori bere modura bertsionatu zezan. Emaitza bikaina izan da, zaleek sortutako remake harrigarria. Ostiralaz geroztik azken emaitza sarean ikusteko aukera daukagu:
Aurtengo edizioan berrikuntza ugari izango ditu Huhezinemak. Berrikuntzen artean nabarmenena izango da Euspot Euskarazko Spot Lehiaketaren sorkuntza. MUrekin batera, Aretxabaletako Udalak eta Arteman Komunikazioa kooperatibak bultzatu dute Euspoten lehenengo edizioa.
Ordu gutxi batzuk geratzen zaizkigu Agur Esatea edo To Say Goodbye filmaren aldeko gure Kickstarter kanpainaren epea bukatzeko. Gure kanpainaren jarraipena egin baduzu jakingo duzu ia ezinezkoa izango dela gure helburua lortzea. Hau etsigarria den arren, izugarrizko inspirazioa eta motibazioa jaso dugu zuk bezala proiektu honekiko eskuzabaltasun hunkigarria izan duen jendeagatik. Benetan harrituta geratu gara jaso dugun laguntza eta sostenguagatik eta ezin dizugu nahikoa eskertu.
2008an sortu zen Azpitituluak Euskaraz ekimena, eta 2010 amaitu bitartean, apenas 40 film oso eta beste atalen batzuk gehitu ziren. 2011. urtea, berriz, 164 film osorekin eta telesail sorta polit batekin itxi behar dugu. Top 2011 inkesta egiten ere ausartu gara, euskaraturiko film onena aukeratzeko.
Milaka bisitari lortu ditu Dei Gaztelumendi marrazkilariaren bideoak. Time-lapse edo irudi bizkortuen teknika erabilita, oiartzuarrak laburbildu du 11 minutuko bideo batean, 30 ordutik gorako lana duen marrazketa prozesua. Marrazkia kaleratu da Xabiroi aldizkariaren azken zenbakiaren azalean. "Pizti eta pertsonai diseinatzaile" euskaldunak esan digu 3D animazio nazioarteko proiektuetan murgilduta dabilela egun.
Filmazpit izeneko zinema zabaltzeko ekimen berria aurkeztu zuen herenegun Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Nerea Txapartegi Donostiako Udaleko Kultura zinegotzia eta Josemi Beltran Donostia Kulturako zinema-unitateko zuzendariarekin batera, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Agerraldi horretan, euskaraz azpidatzitako pelikulen filmategia eta webgunea sortu eta zabaltzeko programaren berri eman zuten.
(Exprai marrazkigile nafarrak afizio bat du: DVDetako extra horiek irentsi, eta batzuetan, baita gozatu ere, bereziki audiokomentarioekin. Film komentatuen inguruko afizioa eta komunitatea ere bada sarean, nork bere kasa sortutako komentarioekin ere bai, kasu batzuetan. Horren inguruko hausnarketa eta aldarria egiten du Expraik, eta Sustatura bere blogetik ekartzeko baimena eman digu.)
Telebistaz, zinez nahiz internetez, irudiekin bonbardatzen gaituzte, eta, bonbardaketa horren aurrean, babes eskasa daukagu. Irudien nahas-mahas horretatik harago, ba al dakigu zer esan nahi diguten? Are gehiago, ba al dakigu zer saldu nahi diguten? Zer-nolako ideologia(k) bultzatzen d(it)u(z)te egungo ikus-entzunezko gehienek (filmek, telesailek...)? Zer-nolako lotura du horrek Pentsamendu Bakarrarekin? Badago alternatibarik? Ikus-entzunezko ekoizpenak beste modu batean ikusten eta aztertzen hasteko baliabideak ematen ditu Isabel Albak, Kameraren Atzetik: Irudien bidez narrazioak egitea liburu-komiki-DVDaren bidez.
Liburuaren gaztelaniazko eta euskarazko bertsioak Klaketa.net)
Joan den asteburuan izan da Oñatiko Laburmetraien II. edizioa. 11 taldek hartu zuten parte eta aurkeztutako lanak sarean jarri dituzte. Hona hemen irabazlea:
Larunbatean hasten den Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXII. astean, 12 film luze
eta film laburren lehiaketako lan guztiak ikusi ahal izango dira euskaraz, azpititulatuta. Film luzeetarako, gainera, Donostiako Euskara Patronatuak sarrera bikoitzak ematen ditu opari: beraien Facebook-eko hormatik igaro, hartu nahi badituzu. Ikusgai dauden filmen artean, klasikoak hala nola Laranja mekanikoa edo Gizajaleen holokaustoa.
Naniano eta ZS produkzio-etxeek urriaren 13an hasi eta hilaren 16an, igandearekin, amaitu dute genero-bortizkeriaren inguruko Albaitari film laburraren errodajea.
Urriaren 22tik 23ra, Bilbon, XPREST! AUX Zinema Express Lehiaketaren I Edizioa ospatuko da. Simone de Beauvoir Talde Feministak eta Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Hiritarren Sailak, Emakumeek Zuzendutako Zinemaren XVI. Erakustaldiaren barruan, Emakumeek Zuzendutako Zinema Express Lehiaketaren I. Edizioa (aurrerantzean, XPrest! AUX.) antolatu dute.
Durangon ikusi nuen filma, “Arriya”-n agertzen
den autobusa baino dezente zaharragoa den aretoan, pantaila handi-handian eta
butaka erosoetan. Azkenengoz “munduaren bira, doan!” ikusten egon nintzen areto
berean. Gehiagotan gozatu beharko genukeen aretoan... Amaieran gustura atera
nintzen, pozik, film polita ikusi izana komentatuz lagunekin. Laurok geunden
ados O’Connor’s-en. Merezi du eta gomendatzekoa da.
Transistoria ikus-entzunezko gabineteak Tilt shift teknikarekin egindako bideo bat egin du, Donostia Mikropolis. Ikusgarria, eta eduki librea gainera (musika ere librea jarri dio). Donostia 2016 Europako Hiriburu Kulturalaren zigilua ageri da amaieran, ez dakigu bezero ala leitmotif kategorian.
Uvedos enpresa sevillarrak eta Arteman Komunikazioak aireko irudiak grabatzen aritu dira azken hilabetean Aretxabaleta eta Arrasate inguruetan. Udalaitzen dagoen Kanpanzar-eko barruko harrobian, Urkulu urtegian, Fagor Arrasaten eta beste zenbait lekutan egin zituzten grabazioak.
Tesina idazten ari den Gilen Mejutok proposamena egin du Azpitituluak.com webgunearen bidez, euskaldunok filmak ikusteko ditugun ohiturez galdetegi bat bete dezagun. Animo: minutu batean betetzen ahal da. Mejutoren lanaren helburua da aztertzea zer egin beharko litzatekeen euskararen presentzia indartzeko atzerriko pelikuletan (hau da, euskaldunok eskaintza zabalagoa izan genezan), ETBtik hasita, eta azpidazketa alternatiba bat izan litekeenetz zabalkuntza bultzatzeko. Inkesta bera zabaltzea ere eskertuko du Mejutok.