Sustatu.com > zientziaDNA ez da dena: pertsonen desberdintasunak aztergai Elhuyar aldizkarian© cc-by-sa Elhuyar Fundazioa ¦ 2012-02-12 ¦ 13:21 ¦ zientziaDNA ez da dena; Gene berdinak dituzten pertsonen arteko desberdintasunak azaltzeko mekanismoak aztertu ditugu Elhuyar aldizkariaren otsaileko zenbakian. Biki monozigotikoek izaten dituzte bata bestetik bereizten dituzten ezaugarriak. Eta, adinean aurrera egin ahala, gero eta gehiago. Desberdintasun horiek, ordea, ez dituzte geneetan gordeta izaten. Gauza bera gertatzen da norbanako bakoitzaren zelulekin: zelula guztiek dute informazio genetiko bera. Kristalinoko zelulek, ordea, antz txikia dute urdaileko zelulekin, edo giharretako zelulekin. Desberdintasuna, kasu guztietan, informazio genetikoaren espresioan dago. Guztia irakurri ¦ Komentatu"Robot mugikorrak. Oinarriak" liburua argitaratu du UEUk© cc-by-sa Udako Euskal Unibertsitatea ¦ 2012-01-25 ¦ 09:20 ¦ zientziaAitzol Astigarragak eta Elena Lazkanok idatzitako Robot mugikorrak. Oinarriak liburua argitaratu berri du Udako Euskal Unibertsitateak Guztia irakurri ¦ Erantzun batIlustratzaileek zientziaren komunikazioari egindako ekarpena, Elhuyar aldizkariko urtarrileko zenbakian© cc-by-sa Elhuyar Fundazioa ¦ 2012-01-03 ¦ 09:20 ¦ zientziaGizakiak irudi-premia du, esparru guztietan gainera. Zientziaren dibulgazioa ez da salbuespena. Hain zuzen ere, zenbait artista argazki-kamera iristen ez den tokira heltzen espezializatu dira, eta ikusi ezin diren objektuak eta egoerak ikusgai bihurtzen dituzte. Ikusezinaren ilustratzaileak dira, hain zuzen ere. Elhuyar zientzia eta teknologia aldizkariko urtarrileko zenbakian artista horietako birekin hitz egin dugu: Luis Calçada portugaldarra eta Manu Ortega bilbotarra. Guztia irakurri ¦ KomentatuQuantum: Einstein, Bohr eta errealitatearen izaeraren inguruko eztabaida handia dibulgazio-liburua argitaratu berri du Elhuyar Fundazioak© cc-by-sa Elhuyar Fundazioa ¦ 2011-12-08 ¦ 09:21 ¦ zientziaElhuyar Fundazioak Manjit Kumar fisikari eta filosofo indiarraren Quantum: Einstein, Bohr eta errealitatearen inguruko eztabaida handia dibulgazio-liburua argitaratu berri du, euskaraz, eta Durangoko Liburu eta Disko Azokan dago salgai. Publiko orokorrari dago zuzendua zientzia-dibulgazioko liburu hau, “Z izpiak” serieko hirugarrena. Guztia irakurri ¦ 5 erantzunElhuyar Fundazioak STIMULA hezkuntzako ikerketa-proiektu europarra koordinatuko du© cc-by-sa Elhuyar Fundazioa ¦ 2011-11-24 ¦ 10:24 ¦ zientziaBi urte iraungo duen proiektu honen helburua da 12-18 urteko gazteak zientzia- eta teknologia-gaietan motibatzea. Partzuergoa honako erakunde hauek osatuko dute: Zaragozako Unibertsitatea; Belfasteko St. Mary’s University College; Alemaniako Steinbeis ikerketa-zentroa eta Phaenovum elkartea; Errumaniako National College Nicolae Titulescu Ikastetxea; eta Elhuyar Fundazioa. Guztia irakurri ¦ KomentatuMartxan da Elhuyar Fundazioaren Teknoskopioa proiektu-lehiaketa© cc-by-sa Elhuyar Fundazioa ¦ 2011-11-10 ¦ 08:00 ¦ zientzia14-18 urteko gazteei zuzendutako lehiaketa da, eta irabazleek tableta bana eta Tecnalia korporazioko zentro batean egonaldia irabaziko dute. Izen-ematea Teknoskopiaren webgunean egin behar da azaroaren 13a baino lehen Guztia irakurri ¦ Komentatu2005-YU55 mini-asteroidea Lurretik gertu igaroko da gaur gauean© cc-by-sa Sustatu ¦ 2011-11-08 ¦ 12:19 ¦ zientziaGaur gauerdian igaroko da lurretik gertuen 2005-YU55 mini-asteroidea. Ilargiaren orbita baino gertuago, baina distantzia seguru batera, 319,000 kilometrora. Asteroidea biribila da, oso iluna, eta 400 metro inguruko diametroa dauka. Lurrari joko balio, hondamendia litzateke, baina lasai, ez da gertatuko.
Erref.:
2005-YU55 mini-asteroidea Lurretik gertu igaroko da gaur gauean (www.skyandtelescope.com)
|
Gaiak
Azken erantzunak
|