Sustatu.com > zer-erantziAbarketak udan© cc-by-sa Elena Laka ¦ 2010-07-28 ¦ 08:16 ¦ zer-erantziHondarribira uda pasatzera etortzen diren Madrileko gizonek, 18 eta 60 urte bitartekoek, uniforme moduko bat janzten dute goizetik kalean ibiltzeko eta hondartzara joateko: polo bat (gehienbat kolore pastelekoa, arrosa, berdea, morea, urdina), bainujantzi zabal bat belaun gainerainokoa (gehienetan loreduna, baina marraduna ere izan daiteke), eta abarketak. Abarketak ez dira urdin ilunak izaten, koloretakoak baizik: berdeak, arrosa argiak, edo ohikoena, alberjinia kolorekoak.
Guztia irakurri ¦ 3 erantzunKomunioak, udaberriko inauteriak© cc-by-sa leire narbaiza ¦ 2010-06-09 ¦ 09:00 ¦ zer-erantziIzenburua irakurri eta erlijioaz berba egingo dudala pentsatuko duzue. Ez, Zer erantzi sailean idaztea tokatu zaidanez, ziur egon ez dudala katolikotasunaz hitz egingo, ezta sakramentu horretaz ere. Pena da, gauza asko baitaukat esateko jai honen gainean. Izenaz hasita (jaun hartzea, gogorra, e?) eta parafernalian amaituta. Baina stop! Nire eginkizuna arropa da!
Guztia irakurri ¦ Erantzun batBeloaren ondoren: ez dago debekatu beharreko beste jantzirik?© cc-by-sa Elena Laka ¦ 2010-06-08 ¦ 07:54 ¦ zer-erantziEspainiako lurraldean azken konstituzioa indarrean dagoenetik, sekula ez zaio inolako arroparik debekatu herritarrari. Orain erakundeak beloa galarazi nahian dabiltza. Duintasun pertsonala, askatasuna eta erlijio-askatasuna babesten ditu Konstituzioak. Horien izenean debekatuko omen dute beloa. Pertsonaren duintasuna jantziaren araberakoa izango balitz bezala. Duintasuna alde batera utzita, osasuna ere izan daiteke arropen erabilera arautzeko irizpide bat. Hona hemen ideia batzuk herritarrotaz horren beste kezkatzen den Estatuarentzat, osasun publikoaren izenean, kontutan har dezan zenbait jantzi debekatzeko aukera: Guztia irakurri ¦ 34 erantzunHABEko zuzendaria: That's all, folks© cc-by-sa Elena Laka ¦ 2010-05-13 ¦ 07:41 ¦ zer-erantzi
Gizonek erabiltzen dute gorbata bere buruak inportanteago emateko. Nahita edo gizarte ohiturek behartuta, gustatu ala ez, ezin uka gizon batek traje eta gorbata janzten dituenean, serioago, boteretsuago, aberatsago edo dotoreago dirudiela. Baina ia gizon bezain beste modu daude gorbata eramateko, azkenean bakoitzak bere ikutu pertsonala ematen dio, eta ondorioz gorbatak auskalo zeren erakusgarri izaten bukatzen duen. Guztia irakurri ¦ 4 erantzunSasoi arteko arropa© cc-by-sa Leire Narbaiza ¦ 2010-04-29 ¦ 10:41 ¦ zer-erantziDespistatuta gabiltza termometroaren gorabeherekin. Panazko praketatik praka laburretara egun bitan pasatu gara; izan ere, negutik udara egin dugu jauzi udaberririk gabe. Oraintxe datorkigu askori buruhaustea!
Guztia irakurri ¦ 4 erantzunEstilo "Vasco-a"© cc-by-sa leire narbaiza ¦ 2010-04-23 ¦ 08:44 ¦ zer-erantzi
Hainbatek pentsatuko du kalerako erabiltzen dugun mendiko arropaz dihardudala, edo txapelaz. Edota ile orrazkera txerokiez (aspaldian sustatun deskubritu zuten benetan tradizionala zela!), Eulalia Abaituak XX. mende hasieran Arratian ateratako argazkiek erakutsi ziguten bezala. Ez, ez dut abarken gainean jardungo, ez naiz Erdi Aroko emakumeen burukoaz mintzatuko. Beste Vasco bati buruz hitz egingo dut, hobeto esanda, Vasco baten fanen gainean Guztia irakurri ¦ 7 erantzunManifestazio handietarako look-a© cc-by-sa leire narbaiza ¦ 2010-03-31 ¦ 08:39 ¦ zer-erantziAndre nagusi batek esaten zuen manifestazioetara beti dotore, edo behintzat ganoraz jantzita, joan behar zela; aurkariak ikusi zezan manifestariak ez zirela edozein baldar, edozein ganorabako. Horrela zuen ikasita eta beti guapa joaten da horrelakoetara.
Guztia irakurri ¦ 6 erantzunGonak gizonezkoentzako© cc-by-sa Elena Laka ¦ 2010-03-24 ¦ 09:47 ¦ zer-erantziAste honetan moda blogosferako ikur puntakoa den The Sartorialistek gizonak gonarekin jantzita atera ditu. Oso eder, gainera. Jende dotorea eta moda-modakoari argazkiak ateratzen ibiltzen den blogari honek, gizon gonadunen gaia plazaratu nahi izan du. Gertu al gaude gizon gonadunak ikusteko?
Guztia irakurri ¦ 7 erantzunAmeriketako eszenak, eta hemen bertako eszenak© cc-by-sa Amodio Jauna ¦ 2010-03-02 ¦ 12:18 ¦ zer-erantzi
Gauz goizean alaitsu esnatu gara, yourscenesucks.com webguneko irudiekin. Musika mugimenduak modu kurioso eta harpa-jotzailean marrazten ditu Rob Dobi argazkilari eta disenatzaile trebeak. Amerikako eszenari barre egirea erraza: eta geure eszenei eginez gero? Auzo bateko algara, beste bateko negarra. Guztia irakurri ¦ 2 erantzunKaikuak, gudariak eta mendigoizaleak; hiru izen eta jaka bi© cc-by-sa leire narbaiza ¦ 2010-02-08 ¦ 12:03 ¦ zer-erantzi
Aspaldian neukan gogoa post bat idazteko jantzi hauen gainean. Bai, bai, jantziak. Zer uste zenuten, bada, ergel deitu nahi niela gudari eta mendizaleei? Ez, horixe! Dena Kaikuren kanpaina horrengatik etorri da, eta momentu egokia izan zitekeela pentsatu dut. Guztia irakurri ¦ 10 erantzunRuper txandalean?© cc-by-sa leire narbaiza ¦ 2010-01-13 ¦ 09:11 ¦ zer-erantzi
Gabon hauetan familia bazkarian, Ruper Ordorikaren azken diskoko portada izan dugu hizpide. Harrituta geunden argazkiarekin. Ruper txandalean dago? izan zen gure eztabaida. Guztia irakurri ¦ 34 erantzunArrosa ala urdina© cc-by-sa leire narbaiza ¦ 2010-01-07 ¦ 08:38 ¦ zer-erantziInoiz ez zaizue pasatu, jaio berriendako arropa erostera joan eta ea neska ala mutila den galdetzea? Niri bai. Oparitxo bat egitera lehenengoz joan nintzenean itaun hori egin zidaten. Erakusleihoan txanodun toallatxo batzuk zeuden, hiru koloretan: arrosa, urdina eta zuria. Denda sartu eta zast, galdera madarikatua! Niri gehien arrosa gustatu eta horrela esan nion: "mutikoa da, baina arrosa nahi dut". Toallatxo bat zen, mesedez! Eta zuria erosteko zer esan behar nion, hermafrodita zela?
Guztia irakurri ¦ 18 erantzunArropak erantzita edo biluzik© cc-by-sa Elena Laka ¦ 2009-12-28 ¦ 07:20 ¦ zer-erantziAurretik suhiltzaileek edo kirol taldeek egin zuten bezala, aurten HUHEZIko ikasleak animatu egin dira arropak erantzi, argazkiak atera eta egutegi bat ateratzera. Erabat larrugorritan agertzen dira bertan. Tira, erabat-erabat ez dakit, zeren ohitu gara hain beste gauza erabiltzen soinean, sarritan arropak zeharo erantzita ere ez gaudela oso-osorik biluzik. Eguneraketa, abenduak 28. Erantzunetan, Patxitraperok bere egutegi biluztu propioa egin duela.
Guztia irakurri ¦ 5 erantzunElurra eta arropa© cc-by-sa leire narbaiza ¦ 2009-12-15 ¦ 09:39 ¦ zer-erantziKantauri alde honetan bizi garenondako elurra fenomeno bitxia da, gutxitan agertzen zaiguna herrian. Eta agertutakoan, bizimodua goitik behera aldatzen digu: autoa atera ezin, kalean labain, hotza, bustia... Janzkera ere aldatzen zaigu.
Guztia irakurri ¦ Erantzun batKobra-neskak© cc-by-sa Elena Laka ¦ 2009-11-27 ¦ 08:18 ¦ zer-erantziPagafantas filma ikusi duenak badaki zer den kobrarena egitea. Mutil bat neska baten aurrean zutik, musu bat emateko gerturatzen zaio. Eta neskak oinak aldendu barik, gerritik gora atzera egiten du, bere eta mutilaren arteko tartea areagotuz, ezinezko eginez arpegien arteko kontaktua, musurik ez beraz. Neskaren mugimendu horri esaten dio Pagafantasek kobrarena egitea. Guztia irakurri ¦ KomentatuMendiko prakak© cc-by-sa Elena Laka ¦ 2009-11-20 ¦ 12:52 ¦ zer-erantziEuskaldunak, gauza jakina da, mendizaleak gara, salbuespenak salbuespen. Mendizaletasunak nortasuna eta ohorea ematen dio euskal jendeari. Eta baita ere, estiloa. Arropak aukeratzerakoan behintzat, ze azkenenengo urteetan euskaldun asko mendiruntz irtetear egongo balitz bezala jantzita joan ohi da kalean zehar. Alegia, mendiko jantziek, batez ere mendiko prakek, kaleko giza-paisaia aldatu dutela. Halako eragina izan dute, ezen Euskal Herritik kanpotik datozenak harritzera ere iritxi baitira kaleetan ikusi duten mendiko praken ugaritasunaz. Guztia irakurri ¦ 8 erantzunBenetako amodioa? Kamisetak© cc-by-sa Amodio Jauna ¦ 2009-11-13 ¦ 10:20 ¦ zer-erantziBenetako amodioa azkenean iritsiko da, abesten zuen Daniel
Johnstonek. Eta amodio kontua kamisetetan agertzen den ideia edo leloa izaten
da. Umorez, bitxikeri gisa, ederra, maitagarria, ameslaria. Amodioa bezala.
Guztia irakurri ¦ Erantzun batAbokatuen itxura© cc-by-sa Elena Laka ¦ 2009-11-12 ¦ 10:52 ¦ zer-erantziAbokatu bat bota dute Audiencia Nacionaleko epai-aretotik buruan zapia eramateagaitik. Hona albistearen kontakizun bat.
Guztia irakurri ¦ Erantzun batTxandala eta takoidun zapatak© cc-by-sa leire narbaiza ¦ 2009-11-04 ¦ 07:20 ¦ zer-erantzi
Txandala eta takoiak ez dira justu gehien janzten ditudan arropak, ez elkarrekin, ez banatuta. Jende askori gustatzen zaio eroso egoteko txandala janztea, etxean, bidaiaren bat egiteko... niri neuri, ostera, kirola egiteko ez bada ez dut gustura erabiltzen. Eta takoien gainean, zer esan? Post oso bat daukat! Ez takorik ez txandalik erabili ez arren asko esan nezake arropa bi hauetaz. Hain zuzen ere oso gogoko ez ditudalako. Guztia irakurri ¦ 2 erantzun1984ko moda, modan© cc-by-sa Elena Laka ¦ 2009-10-16 ¦ 08:39 ¦ zer-erantziOrwellen "1984" lanaren berrikuspena taularatu zuen Tim Robbinsek Arriaga antzokian joan zen astean. Bertan kontatzen denak gaurkotasuna du Robbinsen ustez. Behar bada horri lotuta, 1984ko estiloa ere gaur kalean da berriro. Adi Sustatuzale gazteok: sarrera hau berrogei urtetik gorakoei eskainita dago bereziki. Berrogeitapikutarrek ondo ulertuko dute, gazteek berriz zerbait ikasi ahal izango dute.
Horra, 2009ko udazkeneko eskaparatea da, baina duela 25 urteko moda dirudi. Guztia irakurri ¦ Komentatu |
Zer ErantziZer erantzi: moda, estetika, estiloa... Estereotipoak borrokatzeko gogoz, hiru estilista: Elena Laka, Leire Narbaiza eta Amodio Jauna elastikoa.
Badakizu zuk ezer estiloaz edo estilo faltaz? Zure kamisetak, modak edo abarrak hemen agerrarazi nahi? Idatzi lotsa barik: erantzi@sustatu.com Gaiak
Azken erantzunak
|