Vladimir Putin eta Dmitri Medvedev-ek, Errusiako lehen ministro eta presidenteak, 2012rako postu horiek trukatzeko akordioa iragarri zuten asteburuan. Izatez, gutxik dute zalantza Putin teorikoki azpiko postuan egon arren 4 urtez, bera izan dela benetako nagusia Errusiako politikan. Eta alderdi propagandistikotik ere, ez dago duda izpirik. The Atlantic-ek kaleratu zuen argazki bilduma honetan Putin supergizon eta macho-man bat ageri da; irudi galeria ikusgarria.
Euskara ikasle atzerritar agurgarria. Euskaldun batekin hizkuntza-tandem bat egin nahi baduzu, aurrera. Baina kontuz! Euskaldunak, kontrakoa frogatu ezean, terrorismo delitu potentzialen errudun gara-eta.
Lagunok, gaurtik aurrera lasai bota ditzakezue tarratada zaratatsuak edo putz isil-pozoitsuak, tapaki honek irentsiko baitu kiratsa. Segi irakurtzen, segi.
Itzulpengintza automatikoak uzten dituen perla horietako bat. Edozeinek edozer proposatu dezake itzultzeko, eta zure proposamena gogoratzen du Googlek, fiatzen da. Bateron baten gaiztakeriatxoaren ondorioz, hemen irudi kurioso bat, gaztelaniatik euskarara malestar itzultzean gertatzen dena. Malestar > AHT Gelditu.
Lepeko taberna batean urdaiazpikoak lapurtu dituzte duela egun batzuk, baina lapurrak bertan utzi ditu Nortasun Agiria eta telefono mugikorra. Malagako Lepe herria ezaguna da lepetarrei buruz egiten diren txisteengatik. Bada, txiste itxura duen arren, badirudi benetakoa dela albistea. Ostegun gauean taberna batera sartu ziren urdaiazpikoak lapurtzera eta... Nortasun Agiria eta telefono mugikorra bertan utzi zituzten.
Jaun ta Jabe telesailaren sarrerako bideoaren adaptazio bat egin dute, fake moduko bat, Patxi Lopezen Gobernuko kideak aurkeztuz, beste bideo pasarte batzuk tartekatuta.
Urtarrilean hedabide berri bat izango da kioskoetan: papereko Sustatu. Doakoa izango da, eta Interneteko gaiak eramango ditu papera. Oraindik ez genuen notizia argitaratu nahi, baina Sustaturen kolaboratzaileek bazuten honen berri eta horietako batek, Josu Lezameta Jozulin blogariak ezin izan dio sekretuari eutsi eta bere blogean kontatu du.
Astelehen goiz honetan lagun diezazukeen musika dakarkizuegu: Betiko euskal abestien bertsio, nola esan, berriak, bitxiak, desberdinak... (*) Iparraldeko Biper Kombo taldeak moldatutakoak eta Joxek erakutsi zizkigunak.
Hasteko: Guk euskaraz, zuk zergatik ez? salsa bertsioan:
"Markoxek egin eban lastozko zubixe..." Denok kantatu ditugu Markoxen komeriak, txerriaren ihes epikoa; harrez geroztik, ordea, ez dugu gauza handirik jakin ez Markoxez eta ez txerri iheslariaz. Baina gauzak zer diren, Markoxek baserrian jarraitu zuen, uzta-makina erosi eta hor dabil txoria baino alaiago. Gure Markox xelebrea da, ostera, ezin bestela, eta oraingoan zer egingo eta lastozko jantzia egin ez digu ba! Horra:
M259 izeneko neurgailu moderno honek odoleko glukosa biosensore aurreratu batzuen bidez neurtzen dizu denbora errealean. 500 erregistro ezberdin baino gehiago biltzeko gai da, "etaabar-tabar-abar" techie luze bat... Baina azkenean beti zera dio: "Medicura", hau marka!!
Lehendabizi barrea eragin eta bigarren pentsaraztea lortzen dutenak saritzea da IgNobel sarien helburua eta Improbable Research erakundeak banatzen ditu urtero.
Ilustrazio gisa, galtzerdiak zapaten kanpotik: demostratu dute izoztutako bideetan gutxiago labantzen zarela horrela ibilita. Fisikako IgNobel saria merezi izan du aurkikuntzak.
Donostian, Gros auzoko metalgintza tailerraren ateak atentzioa eman digu ikaragarri. Alikatea eta llabeinglesa funanbulismo numeroan... Nortasun handiko heldulekua inondik ere.
Beharbada ez zenuke sekula tatuajea egin behar txinatarrez. Hanzi edo karaktere txinatarren erabilera okerrera dedikaturiko blog honetan adibide argiak daude. Esaldi heroikoren bat saldu nahiko zioten morroi honi, baina egiazki 棺材佬 karaktereek esan nahi dute hilkutxako gizona.
Atzeratuta samar dabiltza EHUn ziurtagirien inprimakiekin. Bukatutako ikasketen ziurtagiria eskatzerakoan, beste batzuen artean, aukeran eskaintzen dute Soldadutza-luzapenerako eta Ordezko Gizarte-Zerbitzurako ziurtagiriak eskuratzea.
Dena ez da izan analisi sakona eta hausnarketa burutsua ETAk iragarri ondoren ekintza armatuak etenak zituela. Izan da bestelako haritik tiraka ibili dena, batez ere Interneten. Hemen bildu ditugu zenbait adibide, ironia, umorea eta irakurketa bitxia eskaintzen dutenak.
Eguneraketa, 11.45. Gaurko Frankfurter Allgemeine egunkarian, portada hau gaur, euskal genea aurkitua. Bai, ETAren su-etena aipatzeko da, baina ez hori bakarrik; horra azalpena.
What The Fuck?! da WTF ingelesez, baina euskaraz backronimo batekin berrizendatu dugu: Weno, Tira, Faborez! Interneteko eguneroko saltsa diren zentzugabekeria horiek...