Sustatu.com > tokitan

Cuta Baxa: Gabas mendizerrako gailur mendebaldarrena

© cc-by-sa  Haritz Rodriguez | Tokitan.tv  ¦  2011-01-12 ¦ 08:45 ¦  tokitan

Elurtutako Pirinioetan gailur bat egiteko garaia iritsi zaigu gaur: Cuta Baxa du izena, 2.062 metro ditu eta Gabaseko Mendizerrako tontor mendebaldarrena da.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Publizitatea

Splitboard: Gadget Inspektorearen snowboarda

© cc-by-sa  Haritz Rodriguez | Tokitan.tv  ¦  2010-12-26 ¦ 09:17 ¦  tokitan

Gadget Inspektorearen snowboard-a probatuko dugu gaur. Splitboard esaten zaio, iraupen luzeko edo mendi-zeharkako eski bilakatzen den taula (baita alderantziz ere). Zurizako bailarara (Anso, Huesca) joango gara, Pirinio elurtuetan barrena.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Tokitan-en abenturak komikian: Bidaia Erdiko Lurraldera

© cc-by-sa  Haritz Rodriguez | Tokitan.tv  ¦  2010-12-21 ¦ 11:20 ¦  tokitan

Tokitan.tv-ren lehenengo denboraldia erdibidera iritsi da eta, ospatzeko, ekimen berri bat abiatzea erabaki dugu: "Tokitan-en abenturak". Web telebista honek transmedia izaera izan dezan egiten ari garen ahaleginean, hemendik aurrera bideoetan kontatzen diren istorioak dimentsio berri batera eramango ditugu: Komikia.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Espeleologia Valporqueroko haitzuloan

© cc-by-sa  Haritz Rodriguez | Tokitan.tv  ¦  2010-12-12 ¦ 11:52 ¦  tokitan

Gaur abentura berri batean murgilduko gara: Espeleo-barrankismoa edo haitzuloetako erreka-zulo jaitsiera. Leonen, Vegacervera izena duen herrian, Valporquero-ko haitzuloan sartuko gara.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Geocaching: Altxorraren bila GPSa erabiliz

© cc-by-sa  Haritz Rodriguez | Tokitan.tv  ¦  2010-11-23 ¦ 10:38 ¦  tokitan

Geocaching-a lekuak ezagutzeko modu berri bat da, Internetekin eta GPS gailuekin estuki lotua dagoena. “Altxorraren bila” jokoaren berrikusketa teknologikoa dela esan daiteke. Interneten eskuratutako koordenatuekin hor nonbait izkutatuta dagoen altxorra bilatu eta aurkitu behar dugu. Bideo honetan Valonsaderoko Parke Naturala (Soria) ezagutuko dugu jolas hau aitzaki hartuta.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Meteorako harkaitz eta monastegi ikusgarriak

© cc-by-sa  Haritz Rodriguez | Tokitan.tv  ¦  2010-11-15 ¦ 12:27 ¦  tokitan

Itsaso Joniarrean egindako Odisea amaierara iritsiko da kapitulu honetan. Mediterraneoko urak atzean utzi eta Pindus mendietan barneratuko gara. Mazedoniako mugatik gertu Meteorako harkaitz ikusgarriak bisitatuko ditugu, baita gailurretan eraikitako monastegi harrigarriak ere.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Itsas-brikomania eta belaontzi-sukaldaritza

© cc-by-sa  Haritz Rodriguez | Tokitan.tv  ¦  2010-11-04 ¦ 07:53 ¦  tokitan

Greziara egindako bidaiko azken itsas-etapan murgilduko gara gaur, Lefkadako portura eramango gaituena. Bertan belaontzia utzi beharko dugu behin-betiko, mendialdean barneratzeko.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Fiskardo: Normandiako konkistatzaile bat Grezian

© cc-by-sa  Haritz Rodriguez | Tokitan.tv  ¦  2010-10-18 ¦ 10:27 ¦  tokitan

Kapitulu honetan geure belaontzia Fiskardon amarratuko dugu, Zefalonia uharteko iparraldean kokatua dagoen portuan. Bere izena Roberto Guiscardo konkistatzaile normandarrari zor dio.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Monsieur Toutlemonde Bidaiari Sarien lehenengo edizioa

© cc-by-sa  Haritz Rodriguez | Tokitan.tv  ¦  2010-09-22 ¦ 08:08 ¦  tokitan

Tokitan.tv bidaia bideoblogak Monsieur Toutlemonde Sarien lehenengo edizioa antolatu du. Beren bidaia, opor eta abenturak Interneten euskaraz zabaltzen dituzten internauten artean banatuko dira. Aurten disziplina hauek sarituko dira: Bidaia blogak, Bidaia artikuluak, Bidaiari twitterlariak, Bidaia argazkiak eta Bidaia bideoak. Azkenik, bada sari berezi bat, Tokitan.tv-ren Facebook-eko orrialdean parte hartzen duten jarraitzaileen artean banatuko dena. Sariketa sinbolikoa da, nolabait esatearren, eta Internet euskaraz erabiltzen duten pertsonen lana errekonozitzea da helburua. Irabazleek kamiseta eder bat eskuratuko dute... ;)


Argazkiak.org | Tokitantv kamixeta. © cc-by-sa: xuriken

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Itaka: Ulisesen aberria, ala Homerorena?

© cc-by-sa  Haritz Rodriguez | Tokitan.tv  ¦  2010-09-13 ¦ 08:18 ¦  tokitan

Tokitan.tv-ren Odisea txikiko unerik mitikoena biziko dugu kapitulu honetan, Itaka uhartera iritsiko baita “Perseas” belaontzia. Homeroren Odiseako Ulises heroiaren aberria ei zen Itaka.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Hilerri militar bat Lord Byron-en etxe ondoan

© cc-by-sa  Haritz Rodriguez | Tokitan.tv  ¦  2010-08-13 ¦ 09:45 ¦  tokitan

Tokitan.tv-ren odisea greziarreko bosgarren pasarte honetan Messolonghi bisitatuko dugu, hain zuzen ere Lord Byron poeta ingelesa bizi eta hil zen hiria.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Munduko zubi tirantedun handienaren azpitik

© cc-by-sa  Haritz Rodriguez | Tokitan.tv  ¦  2010-08-03 ¦ 11:04 ¦  tokitan

Kapitulu honetan, Peloponesoa eta greziar penintsula lotzen dituen zubiaren azpitik igaroko da Tokitan.tv. 2.252 metroko zubi tirantedun honek Patrasko Golkoa zeharkatzen du Rio eta Antirion herriak batuz. Gisa honetako munduko zubirik luzeena da eta 2004. urtean amaitu zituzten eraikuntza lanak, Atenasko Olinpiar Jokoetarako.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Jazzaldia, sarreratan dirurik gastatu gabe

© cc-by-sa  Haritz Rodriguez | Tokitan.tv  ¦  2010-07-29 ¦ 07:53 ¦  tokitan

Tokitan.tv-k proposamen ezberdina dakarkizue gaur. Uztailaren 21etik 25era Donostiako Jazzaldia ospatu da. Hain zuzen ere, Jazzaldiaz nola gozatu azaltzen saiatuko gara, sarreratan euro bat bera ere gastatu gabe.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Kiatoko portutik, Trizonia uhartera

© cc-by-sa  Haritz Rodriguez | Tokitan.tv  ¦  2010-07-21 ¦ 10:24 ¦  tokitan

“Odisea: Itsaso Joniarra belaontzian” bidaiko hirugarren kapituluan, Korintoko Kanalarekin batera Egeo Itsasoa atzean utzi eta Joniarrean barneratuko gara, Lefkadara bidean. Bi portu ezagutuko ditugu gaur: Kostaldeko Kiato herria, eta Trizonia uhartea. Azken honetan, “varkalas” izeneko itsasontzi greziar tradizionala nolakoa den ikusi ahal izango dugu.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Odisea 2: Korintoko Kanala belaontzian

© cc-by-sa  Haritz Rodriguez | Tokitan.tv  ¦  2010-07-13 ¦ 08:15 ¦  tokitan

"Odisea: Itsaso Joniarra belaontzian" izeneko bideo sortaren bigarren kapitulu honetan, bidaiko unerik esanguratsuenetako bat biziko dugu Grezian. Korintoko Kanalazeharkatuko dugu belaontzian.

Tokitan.tvk

ERREF

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Odisea: Itsaso joniarra belaontzian

© cc-by-sa  Haritz Rodriguez | Tokitan.tv  ¦  2010-07-08 ¦ 15:26 ¦  tokitan

Tokitan.tv-n “iraupen luzeko” lehen bidaiari ekingo diogu gaur. 2009ko ekainaren hasieran belaontzian burututako astebeteko Odisea txikia, Itsaso Joniarrean (Grezia). Korintoko kanala gurutzatuko dugu, Itaka eta Fiskardo bisitatu, eta Meteorako monastegietara (Mazedoniatik gertu) iritsiko gara, besteak beste. Honakoa lehenengo kapitulua da, Alimos hiriko Kalamakis portutik itsasoratu ginenekoa.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Tokitan.tv 1x03: Robiñera

© cc-by-sa  haritz Rodriguez | Tokitan.tv  ¦  2010-06-28 ¦ 14:51 ¦  tokitan

Robiñera gailurra (3.003 m) Piriniotako hirumilako xamurrena omen da, baina ikuspegi ederrak eskaintzen ditu. Gaur Chisagues herritik (Huesca) barneratuko gara Pirinioetan, Real bailaran barrena, ibilbidea Pietramulako iturritik hasita (1.900 m).

Erref.: Tokitan.tv 1x03: Robiñera (tokitan.tv)
# ¦ Komentatu

Tokitan.tv 1x02: Lafitenia

© cc-by-sa  Haritz Rodriguez | Tokitan.tv  ¦  2010-06-21 ¦ 10:41 ¦  tokitan

Lafitenia Getari eta Donibane-Lohizune artean dagoen hondartza bat da (Lapurdi). Jende ugari elkartzen da bertan surfa egiteko, olatuak "world class" bezala sailkatuak baitaude. Tokitan.tv itsasoan murgilduko da gaur.

Erref.: Tokitan.tv 1x02: Lafitenia (tokitan.tv)
# ¦ 4 erantzun

Tokitan.tv bidaia bideoblogaren lehenengo kapitulua ikusgai

© cc-by-sa  Haritz Rodriguez | Tokitan.tv  ¦  2010-06-17 ¦ 09:25 ¦  tokitan

Tokitan.tv bidaien inguruko web telebista bat da. Bertan, Haritz Rodriguez kazetari eta blogariak “denon eskura dauden abenturak” kontatuko ditu. Batzuetan helmuga exotikoagoetan egindako iraupen luzeagoko bidaiak dira, eta bestetan etxetik gertuago egiten diren txangoak.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Tokitan.tv

Tokitan.tv Haritz Rodriguezen bidaia bideobloga da. Bertan ikusi ahal izango dituzunak ez dira muturreko bizipenak, edonork izan ditzakeen abenturak baizik. Bidaiari txikientzako abentura handiak dira.

Kontakturako: info@tokitan.tv