Sustatu.com > telefonoa

Elhuyarrek ebook-en eta smartphoneetarako aplikazioen prezioak egokitu ditu

© cc-by-sa  Elhuyar Fundazioa  ¦  2012-04-07 ¦ 17:00 ¦  telefonoa

Elhuyarren ebook batzuk doan eta besteak 4 €-an eskura daitezke. Smartphoneetarako Elhuyar hiztegiak 3 €-an eros daitezke.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

Mugisketch lehiaketa Ordiziako Udalak antolatuta

© cc-by-sa  Ordiziako Udala  ¦  2012-03-12 ¦ 09:19 ¦  telefonoa

Ordiziako azokaren 500.urteurrena dela eta,udalak Mugisketch lehiaketa antolatu du. Nola ikusten duzu azoka? Nola bizi duzu azoka? Jaso zure esperientzia minutu bateko bideo batean eta bidali Ordiziako udalera. Izen-ematea eta baldintza guztiak Ordiziako udalaren webgunean.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

iPhone-aren telebista-iragarki guztien bilduma

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-03-02 ¦ 14:48 ¦  telefonoa

Gaur egun Apple konpainiaren izar den iPhonea 2007. urtean kaleratu zen. Harrezkero 84 iragarki egin dituzte telefonoak saltzeko (Estatu Batuetan, bederen). Tim Nudd-ek guztiak bildu ditu Adweek aldizkariarentzat, 2007ko otsailean kaleratutako "Hello" izenekotik, azkenengoa den "Siri Road Trip" delakoraino. iPhonearen, merkatuaren eta Apple-ren ikuspegiaren eboluzioa ikusi dezakegu bertan.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Gazte-txartelaren iPhone-erako GeoDiscounts aplikazio berria

© cc-by-sa  Gazte-txartela, Gazteria Zuzendaritza  ¦  2011-10-12 ¦ 08:32 ¦  telefonoa

European Youth Carth-ek iPhone-erako bere lehenengo aplikazioa atera du Europa osoan Europar Gazte-txartelaren deskontuak geo-kokatzeko.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

NoMoFobia: kalera telefono mugikorrik gabe irteteari beldur irrazionala

© cc-by-sa  Triku  ¦  2011-10-01 ¦ 08:33 ¦  telefonoa

Gure gizartearen bizimoduari lotuta mota guztietako gaitzak dauzkagu, psikologikoak, psikosomatikoak, fisikoak.... ba, hona hemen gaitz berria: NOMOFOBIA; adituen ustez kalera telefono mugikorrik gabe irteteari beldur irrazionala. Zabaldu dituzten datuen arabera erabiltzaileen %53ak pairatzen du gaitz hau, eta antza denez gizonek (%58) emakumeek (48%) baino gehiago nozitzen dute. Behintzat, hori argitaratu du Espainiako ABC egunkariak. Antza denez, beharrik gabeko menpekotasunak sortzea gure espeziaren ezaugarri nabarienetako bat da; merkatuak lagunduta, noski.

Erref.: NoMoFobia: kalera telefono mugikorrik gabe irteteari beldur irrazionala (www.abc.es)
# ¦ Komentatu

Uhinbak: euskarazko irratiak sakelakoan entzuteko aplikazioa

© cc-by-sa  Bizkaia Irratia  ¦  2011-09-28 ¦ 08:02 ¦  telefonoa

Euskaraz jarduten dugun 12 irrati sakelekoan entzuteko aukera dago Uhinbak ekimenari esker. Berria Fundazioak 2010. urtean euskarazko hedabide proiektuak laguntzeko Berria beka sortu zuen. Antxeta Irratiak FitBak enpresarekin batera garatutako Uhinbak izan da bekaren lehen emaitza.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Elhuyar hiztegiak, iPhone eta Android plataformetan eskuragarri

© cc-by-sa  Elhuyar Fundazioa  ¦  2011-09-26 ¦ 16:39 ¦  telefonoa

Elhuyar Fundazioak bost hiztegi jarri ditu eskuragarri Android eta iPhone plataformetan, eta gaur goizean egin du aplikazio horien aurkezpena, Europako Hizkuntzen egunarekin bat eginez. Hain zuzen ere, hiztegia hauek daude eskuragarri smartphonetarako: Elhuyar hiztegia (euskara-gaztelania/castellano-vasco); Elhuyar hiztegia/dictionary (euskara-ingelesa/english-basque); Dictionnaire Elhuyar hiztegia (euskara-frantsesa/français-basque); Elhuyar Sinonimoen Kutxa; eta Elhuyar ikaslearen hiztegia*. Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura sailaren laguntza jaso du. Oraingoz, hiztegiak Android Market eta App Store dendetan daude salgai. Bestalde, doako demo batzuk ere jarri dira eskuragarri erabiltzaileentzat.

Erref.: Elhuyar hiztegiak, iPhone eta Android plataformetan eskuragarri (www.elhuyar.org)
# ¦ 2 erantzun

Telefonoan euskarazko hitzen predikzioa nahi? Swiftkey-ren aukera

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-09-20 ¦ 10:01 ¦  telefonoa

Joan den astean telefono mugikorretako sistema eragileen euskaratzea aipatu genuen, baina badago beste modu bat non euskararen erabilpenak aurrera egin dezakeen gailu hauetan: teklak sakatu ahala hitzak asmatzeko predikzio sistemetan. Halako sistema bat garatu duen enpresa batek, hain zuzen ere, laguntza eskatu du euskaldunongandik.

Eguneraketa, irailak 20. Swiftkeyren euskararentzako lehen bertsioa prest dago, instalatu edo ikusi nola dabilen.

Guztia irakurri ¦ 5 erantzun

Telefono mugikorretako sistema eragileak euskaratzearen inguruan

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-09-12 ¦ 08:37 ¦  telefonoa

Telefono berrienetako sistema eragileen euskaratzeaz galdera zuzendu zioten Jaurlaritzari Eusko Legebiltzarrean, eta Kultura sailburuak erantzun du. Googlek Android-ekin urratsak agindu omen ditu, baina Apple OS eta Windows Mobile sistemetan ez dago esperantza handirik.

Guztia irakurri ¦ 5 erantzun

Whatsapp: mugikor bidez txateatzeko modako aplikazioa

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-08-29 ¦ 10:05 ¦  telefonoa

Whatsapp da aplikazio bat telefono mugikorretan instalatu daitekeena, zeinekin zure kontaktuekin doan txateatu dezakezun, Internet konexioa baldin baduzu bederen. iPhone, Android, Blackberry eta Nokia mugikorretan funtzionatzen du eta balio du testu-mezuak, argazkiak, bideoak edo audioak bidaltzeko, bakarkako txata zein taldekoa egiteko, eta baita hainbat lagunei mezu bera igortzeko.

ScreenShot

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Zelan aurkitu lapurtutako Android telefonoa

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-08-27 ¦ 09:33 ¦  telefonoa

Zelan jakin non dagoen zure Android telefonoa, baldin eta gauerdian, Bilboko jaietan zaudela, lapur batek ostu badizu? Aplikazio bat dago, Plan B, zeina instalatzen baita telefonoan norberaren ordenagailutik, telefonoa galdu ondoren, ez lehenago.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Jarriko zenioke zure haurrari Nokia izena?

© cc-by-sa  Joxe Aranzabal  ¦  2011-08-25 ¦ 12:24 ¦  telefonoa

Eskuko telefonoa sekulako eragina izaten ari da gure bizitzetan, batez ere komunikatzeko orduan. Hala ere, Afrikan adibidez, eragin hori pertsonen izendegira ere iritsi da. John Traxler irakasleak hainbat kongresutan erakutsi duenez, KwaZulu-Natal eskualdean, Hego Afrikan, jende askok jarri dizkie beren haurrei telefono izenak: Nokia, Motorola edo Siemens, besteak beste. Ausartuko ginateke euskaldunok horrenbestera?

Guztia irakurri ¦ 6 erantzun

Googlek Motorola telefono mugikorren egilea erosi du

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-08-15 ¦ 15:53 ¦  telefonoa

Googlek jakinarazi du gaur Motorola enpresaren mugikorren atala erosi duela, 12.500 milioi dolarreko prezioan. Aplikazio eta gailu mugikorren lehian urrats inportantea da, besteak beste Apple eta Microsoft-ek patenteen bidez (ikusi Teknopataren artikulua) daukaten indarrak Android sistema (Googleren sistema eragile mugikor librea) itotzen duelako. Eta Motorolak ez bakarrik hardwarea egin, patente ugari ere badu.

Erref.: Googlek Motorola telefono mugikorren egilea erosi du (www.zdnet.com)
# ¦ Komentatu

Nonick 2011: joan den asteburuko "mobile" munduaren inguruko biltzarra

© cc-by-sa  Dani Reguera - CodeSyntax  ¦  2011-06-22 ¦ 09:09 ¦  telefonoa

Urteroko elkargune interesgarria da Nonick, Interneteko aktualitateaz Euskal Herrian egiten den nazioarteko biltzarra, eta CodeSyntax aurten ere bertan izan da. Aurtengo edizioaren gaia izan da mugikorra, mobile mundua, eta zinez interesgarria iruditu zaigu.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

KULTURiZE : kultur ekitaldi guztiak bateratzen dituen agenda

© cc-by-sa  Akting Ingeniaritza  ¦  2011-05-23 ¦ 07:21 ¦  telefonoa

Zure inguruko kultur ekitaldi guztiak bateratzen ditu KULTURiZE Android aplikazioak. Android aplikazio berri honek Euskal Herriko Kultur ekitaldi guztiak agenda bakarrean bateratzen ditu.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskal Herria eta 3G

© cc-by-sa  Eneko Bidegain  ¦  2011-05-12 ¦ 10:01 ¦  telefonoa

Bi estaturen artean zatiturik izatearen ondorio kaltegarri bat, euskaldunentzat: sakelako telefonoa eta 3G bidezko internet zerbitzua. Are gehiago, euskaldunek diskriminazio bat pairatzen dugu, arlo horretan: euskalduna izateagatik, nazioarteko prezioetan ordaindu behar ditugu euskaldunen arteko komunikazio asko.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Telefonoa euskaraz erabiltzeko aukera ez izatea, kontratua eteteko arrazoi izan daiteke

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-04-15 ¦ 14:40 ¦  telefonoa

Patxi Garcia Abascal abokatu euskaldunak telefono aldaketa eskatu zuen, eman ziotena euskaraz jartzeko aukerarik ez zeukala ikusi zuenean. Konpainiak ez zion berria eman nahi izan, eta hortaz kontratua eten nahi izan zuen. 100 euro ordaindu behar zituen kontratua eteteko, baina epaitegira jo du eta epaileak arrazoia eman dio: telefono mugikorra euskaraz erabiltzeko aukera ez izateagatik, kontratua baliogabetu dezake.

Erref.: Telefonoa euskaraz erabiltzeko aukera ez izatea, kontratua eteteko arrazoi izan daiteke (www.berria.info)
# ¦ 5 erantzun

Android mugikorretarako euskara hiztegia

© cc-by-sa  Arima Pinturi  ¦  2011-03-16 ¦ 08:08 ¦  telefonoa

Honako aplikazioa Euskara-Gaztelania/Gaztelania-Euskara hiztegia da, Android telefono mugikorretarako. Sareko datu-trafikoa saihesteko eta aurretik itzulitako hitzak konexiorik gabe ikusi ahal izateko, egindako itzulpenak gordetzen dituen memoria dauka.

Erref.: Android mugikorretarako euskara hiztegia (goo.gl)
# ¦ 3 erantzun

Androidek iPhonearen merkatu-kota lortu du AEBetan: smartphoneen herena

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-02-18 ¦ 07:49 ¦  telefonoa

AEBetan Nielsenek egindako merkatu-ikerketa baten arabera, Smartphone mugikorren merkatuan %13 bereganatu zuen Android sistema eragileak 2009ko iraila eta abendua artean; eta hortik %27ra igo da azken urtebetean.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Umeak zapatak lotzen baino abilagoak dira Smartphonea erabiltzen

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-02-08 ¦ 10:52 ¦  telefonoa

Bi eta bost urte arteko umeen %19 gauza da smartphone bat erabiltzeko, baina %9 soilik da gai zapaten korapiloa ganoraz lotzeko. AVGk urtero egiten duen ikerketa batetik ateratako datua da. Horretarako galdera egin diete 2.200 amari, hurrengo herrialdeetakoak: Estatu Batuak, Kanada, Frantzia, Italia, Alemania, Espainia, Japonia, Australia, Zeelanda Berria eta Erresuma Batua.

Erref.: Umeak zapatak lotzen baino abilagoak dira Smartphonea erabiltzen (guraso.com)
# ¦ 5 erantzun

Artikulu zaharragoak »»