Asteburu honetan emango duten Hitzetik Hortzera saioan Jesus Egiguren elkarrizketatu dute. Facebook-en aurrerapena atera dute programakoek, eta lotsagorritu barik hitz egiten du Egigurenek. Gomendioa ere luzatu omen dio EITBren zuzendaritzari: itxi gaztelaniazko kateak, euskarazko kalitatezkoa landu. Polemikarik eragingo ote, euskal konstituzioa eskatu izan duenean bezala? Ez dugu uste, euskaraz izan direnez... baina auskalo!
Aupa Pipol, EITB Multimedia Komunikazio masterreko hiru ikasle gara! Post honetan aurkeztu nahi dizuegu egin dugun bideo txiki bat. Mikro-saio sorta baterako proposamena da: Pertsonaia gazte bat, 20 eta 35 urte-tartekoa, bere eguneroko berri ematen duena bizpahiru minutuko saioetan. Plano erritmotsuak, musika indartsu bat eta aurrera. Interneteko oso egokiak dira formatu hauek eta ekoizten aski merkeak. Zuen iritzien zain gaude!
Joseba, Cris eta Aketz.
Espainiako erkidego autonomoa zorpetuena Valentziakoa da, eta larri dabiltza zor hori kitatzeko. Bertako gobernuak mila miloi euroko aurrekontu murrizketa iragarri zuen duela egun batzuk, eta gaur jakin da parte bat nola moztuko duten: 1.800 langile dituen RTVV irrati-telebista publikoan enplegu erregulazio espedientea irekiko da eta, zurrumurruek diotenez, bi heren edo mila lagun inguru kaleratu ditzakete. Kaleratzeak antolatzeko, hain zuzen, lehiaketa publikoa irten da 190.000 euroan, esleipen baten ondoren enpresa batek kudea dezan hori.
Datorren azaroaren 30ean Hizkuntza Gutxituen Telebisten inguruko MinoriTB Jardunaldia egingo da Bilboko egoitzako Multibox aretoan, goizeko 9:00etatik aurrera. Gainera, eitb.com-en zuzenean jarraitu ahal izango da.
Jardunaldia edozein pertsonarentzat zabalik egongo da, bereziki, hedabideen eta euskararen munduarekin zerikusia dutenei. Sarrera dohakoa izango da eta bertaratzeko, nahikoa da minoritb@eitb.com helbidera posta elektroniko bat bidaltzearekin, izena eta abizena zehaztuta.
Bitxikeria atzo Espainiako telebista publikoan. Cuéntame cómo pasó telesailean Antonio Alcantara pertsonaia nagusiak kooperatibismoaren aldeko solasa bota zuen atzoko atalean. Eta, besteak beste, Mondragon Korporazioa osatzen duten enpresa kooperatibistak goratu zituen. Ordaindutako iragarkia balitz ere, nekez halako propaganda onik. Hauxe bideoa , RTVEren web-gunetik. Mondragoni buruzkoa 47. minutuan botatzen du Alcantara jaunak.
Euskaltelek eta Hamaika Telebistak aurrerapauso berri bat eman dute Hamaika Telebistaren Gipuzkoako emisioa Gipuzkoan zabaltzeko. Euskalteleko Marketineko zuzendariak, Koldo Unanuek, eta Hamaika Telebistako zuzendariak, Iñaki Uriak adierazi dutenez, joan den asteburutik aurrera, dialeko 11. zenbakian ikusi ahal izango dute Gipuzkoako Euskalteleko ikusleek, orain arte Bizkaikoek bezala.
Istorioak kontatzerakoan euskarri desberdinak
erabiltzea eta digitalizazioak ekarri dituen bapatekotasuna eta interakzioa daude
transmedia izaeraren oinarrian.
Boladan dagoen hitza da, eta **Donostiako Zinemaldian** ere entzun dugu egun hauetan. Han eta hemen artikuluak,
webguneak, jardunaldiak eta ikerketak ugaritzen ari dira transmediaren
aitzakian.
Game of Thrones (Tronuen jokua) telesailaren lehen denboraldia HBO kateak emititu du Estatu Batuetan eta Canal +-ek Espainiako estatuan. George R. Martinen eleberri batetan dago oinarrituta eta dinastia desberdinek tronua lortzeko dituzten borrokak dira bere argumentuaren oinarria.
Deiak ustez Eusko Jaurlaritzarentzat prestatu den txosten batek datuak zabaldu ditu. EITBn gastiak murriztea litzateke kontua, eta bidea, plantilako 150 lagun kaleratzea, langile kopurua 1.034 pertsonatik 884ra pasatuz. Kanporatutakoen antzinatasun ertaina 10 urtekoa litzateke, eta 61.650 eurokoa bakoitzari zegokiokeen konpentsazioa. Deiak dioenez, txostena gaur aurkeztuko dio Blanca Urgell Kultura sailburuak EITBko zuzendari Alberto Suriori.
Askok gogoan daukagu OTANek Irak edota Afganistanen inbasioak burutu zituenean Mendebaleko komunikabideek ezkutatzen edo manipulatzen zituzten informazioak Al Jazeera zela argitaratzen eta argitzen zituena. Eta berdin Israelek palestinarrekin egiten dituen sarraskiekin. Haiek ziren mundu mailako erreferentea. Orain, harrituta, ikusi dugu Al Jazeera izan dela OTANen eraso zuritzeko manipulazio eta gezurren iturririk nagusiena.
Londresko euskaldun batzuk elkarrizketatu dituzte, hango istiluen harira, ikusi bideoa. Aurrena getariar bat (itxura guztiz, euskalduna), erdaraz aritu dena. Gero, euskal etxeko lehendakaria, Peio Astigarraga, euskaraz hitz egin duena (ez zuen gaztelaniaz egin nahiko), baina, azpitituluak eman ordez, gaztelaniazko bikoizketa antzekoa ipini diote gainetik, haren hitzak entzutea galaraziz.
EITBko hedabideen (telebista, irratia eta Internet) egungo konbergentzia-maila aztertzen da UEUk kaleratutako liburuaren orrialdeotan. Helburua hauxe da: euskal komunikazio-talde publikoko hedabideen bateratze-prozesuaren egoera islatzea. Nola kudeatu du EITBk konbergentzia? Galdera horri erantzuten dio liburuak.
"Lokaleroak" ETB-3ko saioak gazteon lokalei, garito edo lonjei buruzko erreportajeak egin nahi ditu. Zure lokala bertan agertzea nahi baduzu, idatzi lokaleroak@eitb.com helbidera.
Goenkalek 17 urteko ibilbidea egin du dagoeneko, 1994an hasi zenetik 3.000 kapitulutik gora izan dituelarik. Ibilbide luze horren errepasoa egingo du Goenkalez blai saioak, Maria Cruickshank aktoreak aurkeztuta. Gaurtik hasita, astelehenetan izango da saioa, 22.10etatik aurrera.
Bideorik onenak Teknopolis telebista-saioan ikusiko dira, eta 6.000 € banatuko dira saritan. Elhuyar Fundazioak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) antolatuta, gaur eman zaio hasiera zientziaren eta teknologiaren dibulgaziorako bideo amateurren II. ON ZIENTZIA lehiaketari. Lehiaketa hau Teknopolis telebista-saioaren barruan antolatua da, eta bideorik onenak telebista-saio horretan ikusteko aukera izango da. Sari hauek jasoko dituzte lehenengo hiru sailkatuek: 3.000 € lehenengo sailkatuak, 2.000 € bigarrenak eta 1.000 € hirugarrenak.
Antonio Basagoiti EAEko PPko buruzagia Espainiako telebista publikoan elkarrizketatu zuten asteazken gauean, 59 segundos saioan. Bildu kanporatzeko EAJ-PSE-PP akordio bat defendatzen ari zen Basagoiti, eta atzeko planoan Euskal Herriko mapa (EAE, Nafarroa eta Iparraldea batzen dituena, ETBtikkenduzutena alegia) jarri zuten, ikurriñarekin. 4. minututik aurrera, 20 minutuz erabili zuten irudia.
Erreala bigarren mailara jeistekotan egon zen larunbatean, eta errepikatzeko arriskuan, azken urteotan ia-ia klasiko bihurtu zen lerroburua Gipuzkoako hedabideetan: “Nadar para morir en la orilla” “Igeri egin, itsasbazterrean hiltzeko”.
Beste esaera bat dago Euskal-Herrian, Euskal-Herri digitalean behintzat bai, hau ere, ia-ia klasiko bihurtzeko bidean dagoena: “trena galdu dugu”.
Gaur apirilak 14, osteguna, Zinemateka telebista saioaren festa, Bilboko
Kafe Antzokian
22:00etan. Lehen denboraldiaren amaiera ospatzeko izango da, eta saioan izan diren gonbidatuak eta jarraitzaileak elkartzeko aitzakia da festa hau.
Elhuyar FundazioakETBrentzat ekoizten duen zientzia eta teknologiako Teknopolis saioaren 300. programa emango da igande honetan (apirilak 4). 12 urte daramatza Teknopolisek ETBko kateetan, eta egun horretarako programa berezi bat prestatu dute.
Bideo honek erakusten ditu Japoniako sei TB nagusien ipar-ekialdeko kate afiliatuen seinalea (geografikoki, emisio desberdinak izan baitaitezke) nola izan zen duela astebete, lurrikara izan zenean. Ikusten da NHK kanala (goian ezkerretan) ibili zela azkarren. Besteetan, minutuak aurrera joan ahala, ageri dira tsunami ohartarazpena dakarten mapa, baina une kritiko horietan, tsunamitik ihes egiteko abisua ematen, kate publikoa izan zen onena.