Sustatu.com > teknologia

Eskuliburua: Nola sortu aldizkari digital bat Google Currents-entzat adibideekin

© cc-by-sa  IMH  ¦  2012-05-20 ¦ 11:14 ¦  teknologia

Google Currents Google-ko aplikazio berri bat da, aldizkari digitalak irakurtzeko. Blog bat, web gune bat edota zeozer baldin badaukazu kontatzeko, Google Current Producer erabiliz zure aldizkari digitala sortu dezakezu zure jarraitzaileek irakur dezaten. Eskuliburu bat sortu dugu (euskaraz dago) non ikus daitekeen nola sortu zure aldizkaria. Eskuliburua Ebook formatuan dago, eta Amazon-en daukazue eskuragarri (euro baten truke).

Erref.: Eskuliburua: Nola sortu aldizkari digital bat Google Currents-entzat adibideekin (www.imh.es)
# ¦ Komentatu

Publizitatea

Getariak irabazi du Google-en Model Your Town lehiaketa

© cc-by-sa  Josu Mendicute  ¦  2012-05-16 ¦ 08:00 ¦  teknologia

Getariak irabazi du Googlek antolatutako Model Your Town lehiaketa aurtengo edizioan, zeinetan herria erakusten den 3D modeloetan Google Earth erabiliz. Honi esker 25.000 dolar (18.754 €) jasoko ditu Getariako ikastetxeak.

Erref.: Getariak irabazi du Google-en Model Your Town lehiaketa (sketchup.google.com)
# ¦ Komentatu

EraldaLAB Andoainen: larunbateko jardunaldien kronika

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-05-15 ¦ 15:20 ¦  teknologia

Auzolana, euskara eta teknologia: horiek izan ziren larunbatean Andoain tESL izenburupean ospatu ziren EraldaLAB jardunaldien ardatzak. Olatu talka eta Kilometroak 2012 ekimenen barnean egin zen jardunaldi hau: hitzaldi laburrak, bazkaria eta tailerrak antolatu zituzten, egunpasa ederra osatuz. Denbora mugatua izan arren, hausnarketarako tartea izan zen, etorkizunera begira jarraitu beharreko ildoen inguruan. Sustatu ere hantxe izan zen, Twitter bidezko kronika eginez, eta oraingoan hona hemen larunbatekoaren laburpena (EraldaLAB webgunean ere laburpenak, bideoak eta argazkiak aurkituko dituzu).


Argazkiak.org | Aurkezpena © cc-by-sa: sustatu

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Sw˙p: gailu ezberdinen artean fitxategiak trukatzeko tresna... hatzen mugimendu hutsez

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-05-14 ¦ 09:03 ¦  teknologia

Hainbat gailu dituzula (tableta, smartphonea...) eta horien artean argazkiak edo fitxategiak trukatu nahi dituzula? Esku hutsez egin ahal izateko programa garatu dute: Sw˙p transfer with a swipe of a finger. Ipini bi gailuak elkarren ondoan eta hatz kolpe bakarraz eraman ditzakezu fitxategiak batetik bestera. Oraingoz garapen fasean dago eta iOS-ekin bakarrik dabil.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Teknologia, auzolana eta euskara ardatz izango dituzte Andoaingo Eraldaketa Sozialerako Laborategian

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-05-03 ¦ 12:46 ¦  teknologia

Eraldaketa Sozialerako Laborategia egingo dute maiatzaren 12an Andoaingo Aita Larramendi ikastolan (Andoain tESL). Teknologia, auzolana eta euskara ardatz hartuta, ekintza, ekimen eta komunitateak ezagutu eta eztabaidatzeko laborategia izango da. EraldaLAB jardunaldien inguruko informazio gehiago aurkituko duzu hemen.

Erref.: Teknologia, auzolana eta euskara ardatz izango dituzte Andoaingo Eraldaketa Sozialerako Laborategian (eraldalab.net)
# ¦ Komentatu

Materialen inguruko azken aurrerapenak

© cc-by-sa  Joxemi Campillo, Kongresuaren antolatzaileen izenean  ¦  2012-04-29 ¦ 14:05 ¦  teknologia

Maiatzaren 3an eta 4ean, Materialen Zientzia eta Teknologiaren I. Kongresua burutuko da Arrasateko GARAIA berrikuntza gunean. Kongresua euskaraz egingo da, eta bertan, materialekin lan egiten duten edo erlazioa duten 75 ikerlari euskaldunek parte hartuko dute.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ordenagailuak 30 euroan salgai

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-03-02 ¦ 08:28 ¦  teknologia

Raspberry Pi fundazio britainiarrak aste honetan bertan jakinarazi duenez, dagoeneko egia bihurtu da duela 6 urte abiarazi zuten proiektua: 30 euroko prezio izango duten ordenagailuak. Oraindik produkzio-fasean daude (datozen egunotan bukatuko omen da), baina dagoeneko eskaerak egin daitezke euren webgunean. Proiektu honen helburua da, ordenagailuak eta teknologia berriak munduko bazter guztietara zabaldu ahal izatea. Proiektua hardware libreko (open-hardware) Arduino plataforman oinarrituta edo inspiratuta dago.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Liburuaren aurkezpena (Robot mugikorrak - Oinarriak), robot eta guzti

© cc-by-sa  UEU eta UPV/EHUko Informatika Fakultatea  ¦  2012-03-01 ¦ 13:33 ¦  teknologia

Jakina da literatura eta komikiak eragin handia izan dutela robotikan, eta baita lan honetan ere: Iban Zalduaren Orbangabe sarrerako ipuina eta Antton Olariagaren komiki-tirak topatuko ditu irakurleak liburu honetan: Robot mugikorrak, Oinarriak. Egile-taldearekin batera R-bot eta Xibot LEGO piezekin eraikitako robot mugikorrak ere izango dira.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Nola grabatzen diren 360 graduko bideoak HD-an

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-02-27 ¦ 15:25 ¦  teknologia

Lasarteko Digitalak enpresak 360 graduko bideoak grabatzen ditu, gainera HD kalitatean. Oraingoan demo bat jarri dute beraien webgunean, ikusteko nolako gauzak grabatu daitezken.

Norberak izaten du ikuspuntua aldatzeko aukera, baina horretarako video-player berezi bat behar izaten da.

Erref.: Nola grabatzen diren 360 graduko bideoak HD-an (www.digitalak.com)
# ¦ Komentatu

BerbaTek proiektuko demoen zehaztasunak

© cc-by-sa  Igor Leturia (BerbaTek proiektua)  ¦  2012-02-17 ¦ 09:36 ¦  teknologia

Aurreko astean aurkeztu genituen jendaurrean BerbaTek proiektuaren emaitzak. Bertan, ikerketa asko egin da euskararentzako hizkuntza-, ahots- eta multimedia-teknologietan, baina emaitzarik ikusgarri eta deigarrienak muntatu ditugun hiru demoak izan dira. Artikulu honetan duzu zehaztasun gehiago demo hauen inguruan.


Argazkiak.org | Irakaskuntza tutorearen demoa © cc-by-sa: ileturia

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ideia Laborategi erraldoia Donostian

© cc-by-sa  GAZE  ¦  2012-02-06 ¦ 08:13 ¦  teknologia

Datorren ostegunean, otsailaren 9an, GAZEk INITIATIVE SESSION 3.0 delako ekitaldia antolatu du goi hezkuntzako ikasle eta irakasleentzat. Donostiako San Telmo museoan egingo den Ideia Laborategi erraldoia izango da.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Captchak asmatu zituen Luis Van Ahn-en hurrengo proiektua: Duolingo

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-12-27 ¦ 09:57 ¦  teknologia

Captcha-k Luis Von Ahn informatikari guatemalarrak asmatu zituen, eta baita ReCaptcha enpresa sortu eta hura Googleri saldu ere bai. TED hitzaldi honetan (gaztelaniaz), kaptxez gain, bere oraingo ekimen eta enpresaz ere badihardu: Duolingo. Internet osoa itzultzeko asmoa duen sistema bat.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Azkarregi hitz egiten dugu teknologiaren erruz?

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-12-14 ¦ 12:30 ¦  teknologia

Dirudienez, gaur egun duela 10 urte baino askoz azkarrago hitz egiten dugu. Teknologiak azkarrago hitz egitera bultzaten omen gaitu. Kansas-eko Wichita State University delakoaren Ray Hull irakasleak egindako neurketen arabera duela 10 urte bataz beste minutuero 145 hitzeko erritmoa mantentzen zen (ingelesez), baina gaur egun nahiko arrunta da 160 eta 180 hitzeko erritmoak aurkitzea. Azkarregi esandakoa ondo ulertzeko. Azkarregi gure burmuinentzat.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Makinen pantailei begira, txintik esan gabe

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-12-12 ¦ 08:31 ¦  teknologia

Nintendo DS edo PSP batzuekin zebiltzan neska-mutilak aurkitu zituen Anjel Lertxundik jatetxe bateko bazkarian, eta irudi tristea iruditu zitzaion:

Helduak gisa onean —helduen gisan— hasi dira solasean. Hamar-hamabi urteko gaztetxoek, txintik ere ez. Pentsa liteke mahai hartan ez dagoela umemokorik. Baina guk geure buruak plateretatik jasotzen ditugun aldiro, gaztetxoak han daude. Laurek makinatxo bana dute eskuetan. Tak-tak-tak.

Anduk blogean lortu duen lehen erantzuna ere irakurtzekoa da. Nagusiak ere egoten dira batzuetan, toki publikoetan, makinaren pantailari begira...

Erref.: Makinen pantailei begira, txintik esan gabe (www.berria.info)
# ¦ Erantzun bat

Hau ez da zaldi bat

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-12-08 ¦ 11:14 ¦  teknologia

Animatronic enpresaren lan ikusgarria. Filmetarako dinosauroak egin izan dituzte lehenago ere. (via Fogonazos )

Erref.: Hau ez da zaldi bat (www.ted.com)
# ¦ Komentatu

Babestu pribatutasuna zure datuetan eta komunikazioetan

© cc-by-sa  UEU  ¦  2011-10-24 ¦ 08:10 ¦  teknologia

Gaur egun teknologia berrien hedapena dela-eta, gero eta gutxiago erreparatzen diogu gure pribatutasunari: ordenagailua, telefono mugikorra, bankuak, sare sozialak... batzuetan ez daukagu oso argi nola egin behar ditugun gauzak, seguru egoteko norbaiten laguntza behar dugu. Horixe da ikastaro honen helburua: Teknologia berriak eta intimitatea.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Robot bat hegan egiten, kaioa bailitzan

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-08-01 ¦ 10:14 ¦  teknologia

Robot askok egin dezakete hegan, baina bat ere ezin izan da hegaldatu txori baten gisa, harik eta Markus Fischer eta Festo enpresako taldeak SmartBird sortu duten arte, berau robot handi baina arina, kaio baten moldean egina, zeinak hegan egiten baitu hegoei eraginez. Robot hegalariaren erakustaldiak mundu guztia jarri zuen zutik TEDGlobal 2011 konferentzian. Ikusgarria.

Erref.: Robot bat hegan egiten, kaioa bailitzan (www.festo.com)
# ¦ Komentatu

Edozer gauza apurtzen duen makina

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-06-14 ¦ 10:23 ¦  teknologia

Suntsiketa handiak egin nahi dituenarentzat, edozer gauza apurtzeko gai den makina birrintzailea erakutsi zigun atzo boingboingek. Papera suntsitzeko makinen moduko bat, baina orotariko tamaina eta materialentzat ere balio duena. Hartu bost minutu eta ikusi bideoa:

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Leherketa gehiago, isuri erradiaktiboa eta langileen ebakuazioa Fukushima Dai-Ichin

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-03-15 ¦ 07:48 ¦  teknologia

Beste bi leherketa gertatu dira Fukushima Dai-Ichi zentralean, larunbatekoaren eta atzokoaren ondoren. 4. erreaktorean sutea piztu da, eta IAEA agentziaren arabera, bertatik material erradiaktiboa airera askatzen ari da zuzenean, orduko 400 milisievert. Gainera, 800 langiletatik, bakarrik 50 utzi dituzte zentralean; beste guztien ebakuazioa agindu dute. Material nuklearra urtu egingo dela ematen du, eta horren ondoren, ea altzairuzko edukiontziek eusten dioten.

Guztia irakurri ¦ 6 erantzun

Fukushima Dai-Ichin beste erreaktore baten kutxa lehertu da

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-03-14 ¦ 08:11 ¦  teknologia

Fukushima Dai-Ichi zentraleko beste kuboetako batek eztanda egin du duela pare bat ordu. Informazio batzuen arabera, ez dakite 3. erreaktorea izan den ala ondoko zentral termikoa, baina irudiengatik badirudi 3. kubo hori izan dela, erreaktorearen inguruko kutxa, 1. eztandan bezala.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Artikulu zaharragoak »»