Bukatu berri den 2009. urtea aldaketa urtea izan da Sustaturentzat: diseinu berria, sare sozialak, kolaboratzaile berriak, ... eta badirudi irakurleen artean harrera ona izan dutela aldaketek. Estatistikek horrela diote, behinik behin: inoiz baino Sustatuzale gehiago izan ditugu 2009. urtean: 505.418 bisitaldi. Eskerrik asko guztioi!
Tarteka egiten dugun bezala, geure estatistikei erreparatu diegu. Aurreko hilabetea, 2009ko urria, zerbaitekin konparatu behar eta iazko urriarekin alderatu dugu. Datu orokorrak:
ETB3ko Nick dut nik Interneti buruzko ETB3ko saioan Sustatuko editore Luistxo Fernandez elkarrizketatu zuten, Sustatu zertan datzan azalduz. Bart eman zuten programa, baina hemen duzue bideoa.
Aukera berria ezarri dugu Sustatun, Facebook bidez erantzutekoa. Orain, mezu bakoitzari erantzuteko bi modu daude, ohikoa (non bidalketa e-postaz baieztatu beharra dagoen), edo Facebook-eko profil bat baldin baduzu, hango konexioa erabilita.
Atal sorta berri bat ireki da gaur Sustatun, hainbat kolaboratzaileren laguntzarekin. Zaldieroa ez da horietako bat, baina atal horietako bat ilustratzeko bederen utzi dio Yodari egun batez bolizko dorretik irteten.
Bihar Zinemaldia hastearekin, aurreko urteetan bezala, Xabier Mendiguren Elizegi idazlea izango du Sustatuk kronikagile, blogari gisa akreditatuta. Propio zinemaldirako sortutako atal berri batean idatziko du Mendigurenek. Eta ez berak bakarrik, kolaboratzaile eta atal sorta berria izango da bihardanik Sustatun. Kolaboratzen hasiko dira: Anjel Lertxundi, Imanol Murua, Mikel Iturria, Leire Narbaiza, Goio Arana, Iņaki Olano, Maite Goņi, Markos Gimeno, Amodio Jauna, Elena Laka eta Josu Lezameta Jozulin. Eta Sustatuk izango dituen atal berriak izango dira: Masai ikastaroa, Aktan jasoa, Letrak sare kantoitik, Weno tira faborez, eta Zer erantzi.
Sustatuk jasotzen dituen bisitetan heren batek Googlen du jatorria, eta beste heren batek harpidetzetatik datoz, e-postaz, RSS jarioen bidez, edo, nobedade hazkorra, Twitter eta Facebook-eko lagun eta jarraitzaileen kontuetatik. Horra 2009ko abuztuko trafikoaren grafikoa:
Android eta guzti etorri da Cory Doctorow Donostiara, Gipuzkoako Foru Aldundiak gonbidatuta, Sustatuk koordinatutako ekitaldira. Ordenagailu erraldoi baten aurrean (Ubuntu euskaraz) eserita eman du hitzaldia, Luistxo Fernandez alboan zuela. Zuzenean jarraitzek aukera izan da Sustatu bidez, eta datozen egunotan lau hizkuntzatan sareratuko dugu. Hemen apunte batzuk eta argazkiak.
Aurreko asteko ekitaldiak gustu ona utzi digu eta laburpen bat egitea pentsatu dugu Sustatun. Aurkezpenen aukeraketekin hizlariek ez zuten hutsik egin.
"Zer egin daiteke Sustaturekin? Euskal blogintza pentsatu 2010eko
hamarkadarako" tailerra hasi da. Zuzenean jarraitu hemen, livestreaming bidez. Twitterretik
zuzenean parte hartu edo galderak plazaratzeko, #sustatu.
Zer egin daiteke Sustaturekin? / Euskal blogintza pentsatu 2010eko hamarkadarako, izenburu horrekin antolatu du CodeSyntax-ek tailer edo topaketa ireki bat Eibarren, uztailaren 8rako (arratsaldeko 16.00etan). Izena emateko azken eguna, astelehena 6. Hiru hizlari izango dira, Luistxo Fernandez, Maite Goņi eta Gorka Julio.
CS Tailerrak dira gure enpresaren egoitzan antolatzen ditugun ekitaldi batzuk, zerbait gainean hausnartu edo ikasteko aukera. Hurrengo jardunaldi irekia uztailaren 8an izango da, arratsaldez, Eibarren. Izenburu hau jarri diogu topaketari: Zer egin daiteke Sustaturekin? / Euskal blogintza pentsatu 2010eko hamarkadarako.
Sustatuk hiru RSS jario ditu orain: jaio zenetik izan duena bat (artikuluen sarrerekin), eta beste biak berriak, artikuluak osorik dakartzana (zenbait lagunen eskaera aspalditik), eta erantzunen beste jario bat. Hiru jarioak grafikoki aberatsak dira, Sustatu berritua bezala bideoz edo argazkiz hornituak. Gure otsaileko estatistiketan agertzen denez, RSS jarioetan du jatorria Sustatura datozen bisiten %11.77. E-posta buletinetik, berriz %9.86. Harpidetzak pisu nabarmena du, beraz, Sustatuzaleen artean.
Sustaturen diseinu berrikuntza, zuzeneko emanaldiekin egindakoak, eta beste hainbat kontu komentatuko ditugu Irratia.com-en bihar asteazkena, hilak 4, 13.10etatik aurrera, zuzenean Bilbo Hiria Irratian eta sarean Irratia.com-en. Gonbidatu egin naute hitz egitera, eta gustura esan diet baietz. Bihar zuzenean beraz, irratian eguerdian, eta iluntzean berriro Athletic-Sevilla partiduarekin.
Konturatuko zineten agian Sustatu aldatu egin dela, ezta? Jarraitu irakurtzen detaile gehiagorako. Diseinuz berriztuta dago, berdetuta, eta aukera batzuk erraztu direlakoan gaude. Doiketak ez daude amaituta, eta badakigu Firefox bertsio eguneratu gabeko batzuetan ez dela ondoegi ikusten. Saiatuko gara konpontzen.
Egun berdea izango dugu gaur. Eta hemendik aurrerakoak ere hala izango dira. Tarte baterako, behintzat.
Green Day-ren Good Riddance kantua. Halamoduzko azpitituluekin (tresna interesgarria da Dotsub bideogunea!). Atzo bazkalondoan Sustatu berdetua ireki genuenean, lehen bideoa Radiohead-en hori edo beste hau jartzea zalantzan izan genuen.
Sustaturen albisteak jarraitzeko bi modu berri iragarri nahi ditugu: Twitter edo/eta Facebook bidez. Mikroblogintzan eta sare sozialetan,
status egoeren eguneraketaren bidez jarraitzen diote uneari askok, eta hor ere jarri dugu Sustatu beraz, pare bat aplikaziotan bederen.
Eskerrik asko abuztuko egunetarako egin genuen proposamen honi eman diozuen arretagatik. Lauzpabost irakurleren artean portada bizi eta interesgarria eduki dugu Sustatun, beste batzuk oporretan ginen bitartean. Yahoo Pipes-en Teketenek sortu zuen tresnan ikus ditzakezua Bildu.net zein Delicious berrituan sustaturako etiketarekin gehitu izan diren lotura interesgarri horiek.