Sustatu.com > sexua

Mikroipuin erotikoen masterra Lemoako gaztetxeko blogean

© cc-by-sa  Lemoako gaztetxea, Harriketarrak gazte asanblada  ¦  2012-02-02 ¦ 10:34 ¦  sexua

Proposamen berritzaile eta lizun batekin gatoz harriketarrok oraingoan. Adi lagunok! Neska, mutil, txakur zein katu (ez diogu zoofiliari muzinik egiten)! Idatzi zuen mikroipuin edo mezu erotikoak gure blogeko erantzunetan bertan. Luzeerak garrantzia du (txikitasunak egiten gaitu handi, beraz hamar lerrotik beherako testuak izan beharko dira).

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

Jostailuen iragarkietako mezua, sexista ote?

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-12-23 ¦ 10:06 ¦  sexua

Gabonak datozela eta, haur gehienak urduri dabiltza, jostailu eta opari ederrenen zerrenda egin eta Olentzerori eskutitza idazten. Zer jostailu erosi? Zer mezu helarazten digute jostailuen iragarkiek? Jostailuen iragarkien mezua sexista ote? Izenburuan galdera bota dugun arren, ez dirudi Haizea Odria azpeitiarrak Youtuben jarritako bideoak zalantza handiegirik uzten duenik. Ala bai?

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskal internautarik sexyenaren bila

© cc-by-sa  Teknopataren txokoa  ¦  2011-11-12 ¦ 08:37 ¦  sexua

Egunotan irakurri ahal izan dugunez, Inigo Urkullu omen da politikaririk sexiena Espainiako emakumeentzat. Askorentzat, datu harrigarria (eta harentzat pozgarria) inondik inora. Baina... euskal internauton artean, zein ote sexiena?

Eguneraketa: larunbatean, hilak 12, 19.00etatik 24.00ak arte bozkatu zenutenok, berriz egin hemen, mesedez; arazo teknikoak izan dira tarteko.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Pornografia, galegoa sustatzeko

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-03-25 ¦ 13:04 ¦  sexua

O divino ferrete. Halaxe izango du izena galiziera bultzatzeko asmotan egingo duten filmak. Doan eta lizentzia librearekin partekatuko dute, eta hori guztia, hizkuntzaren alde.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Seme-alabentzat bikote bila dabiltzan andereak

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-03-10 ¦ 09:21 ¦  sexua

Faboverfifty.com berrogeita hamar urtetik gorako emakume ikaragarriak biltzen dituen komunitate bat da. Beste hainbat aukeren artean, seme-alaba ezkongabeentzat bikotea bilatzeko aukera jarri dute.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Prostituzioa lehen planora

© cc-by-sa  GAZTEZULO aldizkaria  ¦  2011-03-09 ¦ 10:32 ¦  sexua

Iheskorra da. badakigu hor dagoela, baina ikusezina da. Bere kontura aberasten dira asko, baina gutxik begiratzen diote aurrez aurre. Prostituzioaz aritu gara martxoko GAZTEZULOn. Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren hamaika heldulekuetako bat.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Meme euskaldun bat jaio da bart, #euskalporn

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-02-17 ¦ 08:04 ¦  sexua

Josu Lezameta Jozulinen tuit honekin hasi zen bat: #Euskalporn. Euskarazko esamolde, kantuen hitz, atsotitz edo dena delakoak, apur bat moldatuta, esanahi sexualarekin, batzuetan bere horretan, besteetan eraldaketa gaizto batzuekin. Umap-ek ez ditu denak harrapatzen, oso laburrak baitira asko eta beste batzuk, beste barik, erdaraz dira. Twitterren berriz, Espainiako trending topic izatera igaro da, nahiz eta horrekin gaztelaniazko mezuak ere sartzen hasi dira.

Guztia irakurri ¦ 5 erantzun

Aurtengo Zinegoak 2011 jaialdiak arte eszenikoak ere izango ditu

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-01-21 ¦ 09:19 ¦  sexua

Zinegoak jaialdiaren 8. edizioa antolatu dute aurten: Gay-Lesbo-Trans zinema jaialdia izan da orain arte, baina aurtengoan arte eszenikoak ere izango dira. LGTB gaia lantzen duten luzemetraien, laburmetraien, dokumentalen eta arte eszenikoen jaialdia bihar hasiko da Bilbon.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

iPhone erabiltzaileek sexu gehiago praktikatzen dute, ikerketa baten arabera

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-01-08 ¦ 10:45 ¦  sexua

Udan argitaratutako ikerketa baten ondorioztatu zutenez, iPhone erabiltzaileek beste multimedia telefono mugikorren erabiltzaileek baino sexu gehiago praktikatzen dute, Blackberry edo Android sistema eragiledun telefonoen erabiltzaileek baino gehiago. Okcupid bikotea bilatzeko webguneak egindako ikerketa da, gaztelaniaz Tiramillasek eman zuen bere berri.

Erref.: iPhone erabiltzaileek sexu gehiago praktikatzen dute, ikerketa baten arabera (news.cnet.com)
# ¦ Komentatu

Sexfalla gauak Suedian: Wikileaks-eko Assange-ren kontrako salaketak

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-12-09 ¦ 10:10 ¦  sexua

Wikileaks-eko fundatzaile Julian Assange espetxean dago Ingalaterran, Suediara estraditatzeko prozesua argitu bitartean. Eraso edo abusu sexualak salatu dituzte Suediako bi emakumek, eta horregatik da auzia, formalki, ez Cablegate filtrazioagatik. Suediako zenbait mediotan kasua sexfalla bat dela diote, sexu-tranpa bat, ingelesez honey trap esaten dutena. Zer dela ere, abuztuan Suedian izandako egun batzuetako sekuentzia harrigarria dago akusazioaren azpian.

Guztia irakurri ¦ 6 erantzun

Munduko muxurik luzeena ematen saiatzen ari dira bi mutil, zuzenan streaming bidez

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-09-19 ¦ 20:22 ¦  sexua

Muxu luzeenaren Munduko Guiness marka 32 ordu, 7 minutu eta 14 segundukoa da. Matty Daley eta Bobby Canciello ikasleak marka gainditzen saiatzen ari dira, eta, lortzen badute, estreinako aldia izango da bikote homosexual batek Guiness marka hau lortzen duena. Euren 33 orduko muxua zuzenean emititzen ari dira.

Erref.: Munduko muxurik luzeena ematen saiatzen ari dira bi mutil, zuzenan streaming bidez (mattyandbobbykiss.tripod.com)
# ¦ Erantzun bat

Jokoa Tuentiko ekitaldien bidez: nork nahi du zurekin txortan egin?

© cc-by-sa  Josu Mendicute  ¦  2010-09-07 ¦ 10:43 ¦  sexua

Dagoeneko sei bat aldiz jaso ditut ¿Quien te quiere follar? izeneko ekitaldietarako gonbidapenak. Tuentin egiten da jokoa: lagun batek gonbidapena bidaltzen dizu eta zuk lagun horrekin txortan egin nahi baldin baduzu, mezu pribatu bat idazten diozu. Ez baldin baduzu nahi, ekitaldi horretara gonbidatzen dituzu zure lagun guztiak.


Argazkiak.org | Txortan egin nahi? © cc-by-sa: sustatu

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Bikotekide bila bazabiltza, ez baztertu Internet

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-07-16 ¦ 10:31 ¦  sexua

Baliteke baten bat single izatearekin aspertzea edo bikotekiderik topatzen ez duelako kezkatuta egotea. Nerea Sanchoren aholkuak horientzat Gaztezulon. Besteak beste, ez baztertu Internet.

Meetic bezalako Internet bidezko sareak zuretzat eginak ez daudela pentsatu baldin baduzu orain arte, oker zabiltza. Sarea neskaz eta mutilez betetako taberna handi bat da eta oso dibertigarria izan daiteke. Aukera hau baztertzen baduzu, zure burua merkatutik at uzten ari zara!

Euskaraz, KaixoMaitia ere badago, bide batez.

Erref.: Bikotekide bila bazabiltza, ez baztertu Internet (www.gaztezulo.com)
# ¦ Komentatu

Maitasun giltzarrapoak Bilboko Areatzako zubian

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-06-10 ¦ 07:55 ¦  sexua

Bilboko Areatzako zubiaren eskudelan giltzarrapoak jartzen hasi da jendea azken hilabeteotan. Hedatzen ari den maitasun erritual bat da giltzarrapoa itxi eta giltza ibaira botatzea.


Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Urtzi Jauregibeitia

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Air In-txorta

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-06-08 ¦ 10:05 ¦  sexua

Abioi bat ezezagunez bete dute euren artean ligatu dezaten, Meetic bikotea bilatzeko webgunea eta Spanair konpainiaren ekimen batean. Antza denez, AEBetan-eta antolatzen dira hegaldi pribatu-bereziak bertan doan mundu guztiak txortan egiteko. Txiste txarra bururatu zaigu: euskaraz Air In-txorta izango litzateke hori, ezta?

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Atez ateko zabor bilketa eta bikote harremanak

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-05-18 ¦ 08:31 ¦  sexua

Gipuzkoan zaborren atez ateko bilketa planak polemikarako gai dira zenbait herritan. Kontrako baten argudioa, kalean entzuna, jaso du batek blogean:

Ba ni nazkatua nago atez atekoarekin, orain senarra egunero 8etan jeisten da zaborra jeisteko aitzakiarekin eta ez da 10ak alderarte itzultzen.

Nahia (eta Ezina) da xelebrekeria hori entzun duen blogaria. Bere blogeko estilo fresko eta lotsagabeari jarraiki (orain domeinu propioarekin gainera) punta ateratzen ere jakin du:

Eta hor zein da arazoa? Atez atekoa? Senarra? Emaztea?

Erref.: Atez ateko zabor bilketa eta bikote harremanak (nahiaetaezina.com)
# ¦ 3 erantzun

Kaixomaitia.com harremanetarako webgune euskaldun eraberritua martxan da!

© cc-by-sa  Aranet Internet Zerbitzuak s.l.  ¦  2009-11-19 ¦ 10:39 ¦  sexua

Kaixiomaitia 2007. urtean sortu zen, lehenengo harremanetarako webgune euskalduna. 2 urte pasatxoko bilakaera arrakastatsuaren ondoren, webgune guztiz eraberritua plazaratu da.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Gela bat sexuaren truke

© cc-by-sa  Mikel Iturria  ¦  2009-10-18 ¦ 12:58 ¦  sexua

Duela egun batzuetako El Mundo periodikuaren Crónica gehigarrian agertu zen erreportajea. Cedo habitación a cambio de sexo (lotura ez da debaldekoa). Isabel Rodríguez kazetariak kontatzen du gero eta ohikoagoak direla gela baten truke sexua eskatzen duen jendea. Normalean, hiri handietan bizi diren mutilak dira gela jartzen dutenak, baina badago neskaren bat ere. Ez dute dirurik eskatzen. Hona hemen iragarki bat:

Busco chica para compartir piso. No cobro nada; con todos los gastos a cambio de sexo, incluido habitación, luz, gas, agua.

Erref.: Gela bat sexuaren truke (www.elmundo.es)
# ¦ Komentatu

Puxiken arteko amodio istorioa

© cc-by-sa  xuriken  ¦  2009-08-04 ¦ 09:05 ¦  sexua

Euskaltuben argitaratutako bideo labur honetan puxiken arteko desleialtasun istorioa kontatzen da. Bideoaren egileek kredituetan alemanieraz sinatzen badute ere, badirudi Euskal Herrian egina dagoela (ikus kaleko planoetan etxeetako leihoetan ageri diren zapiak).

Erref.: Puxiken arteko amodio istorioa (euskaltube.com)
# ¦ 5 erantzun

Sexua, bolalumekin azaldua

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-06-22 ¦ 08:52 ¦  sexua

Beharbada ez duzu bideo honetan agertzen diren azalpen guztiekin ados egon behar lana benetan kreatiboa dela pentsatzeko. Bic bolaluma edo boligrafoekin, sexua zer den azalduta.

Erref.: Sexua, bolalumekin azaldua (vimeo.com)
# ¦ Erantzun bat

Artikulu zaharragoak »»