Sustatu.com > sakoneta

Sakoneta nobelaren atal guztiak

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-02-07 ¦ 16:34 ¦  sakoneta

Abenduaren 20tik otsailaren 6ra arte egunero argitaratu dugu Sustatun Xabier Mendiguren Elizegi idazle eta editorearen Sakoneta nobelaren atal bana. Atal guztiek daude Sakoneta gaiarekin sailkatuta baina inork atalen zerrenda nahiago badu, nobelaren 48 atalen indize bat prestatu dugu atal guztiak errez aurkitzeko. Datorren astean aurkeztuko du Mendigurenek eleberria papereko formatuan: Sakoneta liburua, alegia.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Publizitatea

Sakoneta (48): "Brrrnn!" entzun dute, burrunba gaitz bat

© cc-by-sa  Xabier Mendiguren Elizegi  ¦  2011-02-06 ¦ 09:48 ¦  sakoneta

uzt. 3 06:50

"Brrrnn!" entzun dute, burrunba gaitz bat, sukaldean burua mahaian jarrita nahiz logeletan etzanda lo zeudenak esnatu dituena, eta esna zeudenak burua eskuen artean sartuta lurrera makurrarazi dituena, eztandaren beldurrez.


Guztia irakurri ¦ 7 erantzun

Sakoneta (47): "Argiak piztuko ditugu?"

© cc-by-sa  Xabier Mendiguren Elizegi  ¦  2011-02-05 ¦ 09:45 ¦  sakoneta

uzt. 3 04:30

–Argiak piztuko ditugu?
–Ezta pentsatu ere. Zipaioei pistak ematea da, jendea non dabilen.
–Joder, ba, hemen mugitzeko, argirik batere gabe...
–Dauzkagun linternekin moldatu behar, baina lurrera begira eduki.
–Denak batera ibiliko gara hortaz?

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Sakoneta (46): "Armentia!"

© cc-by-sa  Xabier Mendiguren Elizegi  ¦  2011-02-04 ¦ 16:44 ¦  sakoneta

uzt. 3 05:20
–Armentia!
–Eee... bai?
–Armentia! Lo al zeunden?
–E... ba... ez, ez, nagusi.
–Armentia! Guardian zaude. Misio garrantzitsu batean, eta zu zara operazio-lekuko arduraduna. Zuk uste duzu lo gelditzeko moduan zaudela?

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Sakoneta (45): Ontziak garbitzea egokitu zaie Markel eta Martinari

© cc-by-sa  Xabier Mendiguren Elizegi  ¦  2011-02-03 ¦ 16:42 ¦  sakoneta

uzt. 2 23:30

Ontziak garbitzea egokitu zaie Markel eta Martinari. Ez dute zer garbitu handirik: kanpineko plater eta sardexkak, eta tortilla bat egiteko erabili duten zartagina. Dagoeneko ilundu du eta ez daukate askorik urruntzerik kanpamentutik. Hala ere, hartu ura balde batean, hartu garbitu beharrekoak eta linterna koxkor bat, eta txoko batera joan dira, lanera.


Guztia irakurri ¦ Komentatu

Sakoneta (44): Talde antolatuak dauzkaten herri gehienetan deitu dituzte manifestazioak AHTren kontrakoek

© cc-by-sa  Xabier Mendiguren Elizegi  ¦  2011-02-02 ¦ 16:41 ¦  sakoneta

uzt. 2 20:05

Talde antolatuak dauzkaten herri gehienetan deitu dituzte manifestazioak AHTren kontrakoek, baina jendetsu eta deigarrienetakoa Sasiondokoa: herri txikia izaki, ez dira asko manifestariekin bat egin duten herritarrak, baina mugimenduko kide asko hurbildu dira bertara, eta manifestazio horren irudi ugari hartu dute kameralari eta fotografoek, Sakonetara hurbiltzen utzi ez dietenez zerbait eskaini beharko baitute, gatazkaren gunetik bertatik ez bada, handik hurbil gutxienez.


Guztia irakurri ¦ Komentatu

Sakoneta (43): Ni ere, dibortziatu eta gero, nahiko jota geratu nintzen

© cc-by-sa  Xabier Mendiguren Elizegi  ¦  2011-02-01 ¦ 16:39 ¦  sakoneta

uzt. 3 00:30

–Ni ere, dibortziatu eta gero, nahiko jota geratu nintzen. Indar guztiak harreman batean jartzen dituzu, baina beharbada ez zen hura pertsona egokia, edo besterik gabe okerra da pentsatzea pertsona bakar batek gure behar afektibo guztiak aseko dituenik gizaldi eta gizaldietan. Eta alderantziz beste horrenbeste, gu inoren behar afektibo guztiak asetzeko nahikoa eta sobera garela pentsatzea. Hura gaizki atera zen, eta ez dio inporta norena izan zen errua: zuk hau egin zenuen, nik hura esan nizun... betiko komeriak, alfer-alferrik izaten direnak. Kontuak kontu, ni porru eginda geratu nintzen. Alde batera esaten duzu: ze ondo, orain libre naiz nahi dudana egiteko, urtetan egin ez ditudanak egiteko. Baina berehala konturatzen zara libre bezain bakarrik zaudela, ez dakizula orduak nola bete, lagunak ez daudela zuk nahi duzunerako, edo ez daudela onda berean, edo ez zaretela zuk uste zenuen bezain lagunak. Azkenean, hutsune handi bat geratzen zaizu, eta hori nola bete asmatu behar duzu: harreman berriekin, ohitura berriekin, zaletasun berriekin.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Sakoneta (42): Sasiondon paratua daukaten agintegunean egin dute txanda-aldaketa

© cc-by-sa  Xabier Mendiguren Elizegi  ¦  2011-01-31 ¦ 16:38 ¦  sakoneta

uzt. 2 22:00

Sasiondon paratua daukaten agintegunean egin dute txanda-aldaketa.

–Bazen garaia –kexatu zaio Caparroso sarjentua etorri berriari–. Ia hamabi ordu daramatzat hemen, goizean bidali nautenetik.

–Badakizu, goikoek... –desenkusatu da Armentia, sarjentua ordezkatu eta operazioaren ardura hartzera datorrena.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Sakoneta (41): "Batzuetan pentsatu izan dut, leku batera iritsi eta, gustatuko zitzaidala bertakoa sentitzea"

© cc-by-sa  Xabier Mendiguren Elizegi  ¦  2011-01-30 ¦ 09:37 ¦  sakoneta

uzt. 2 21:25

–Batzuetan pentsatu izan dut, leku batera iritsi eta, gustatuko zitzaidala bertakoa sentitzea. Hango jendearen amets eta esperantzekin bat egitea. Lur horretako parte izatea, deserrotuak berriz errotzea posible balitz –esan du Andrék errekatik ura hartzen ari diren bitartean.


Guztia irakurri ¦ Komentatu

Sakoneta (40): "Esnatu!"

© cc-by-sa  Xabier Mendiguren Elizegi  ¦  2011-01-29 ¦ 09:35 ¦  sakoneta

uzt. 3 04:00

–Esnatu!

–Zer?

–Esnatzeko!

–E?

Markel dendaz denda joan da, bere lagunak iratzarriz. Batzuk ikaratu egin dira, ertzainak zirelakoan. Besteren batek ametsetan jarraitzen du, bera esnatzera datorren presentzia hori bere ametsetako istorioan integratuz. Haserretu denik ere izan da.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Sakoneta (39): Kantu saioa amaitutzat jo du Naiarak gitarra bere fundan sartuta

© cc-by-sa  Xabier Mendiguren Elizegi  ¦  2011-01-28 ¦ 16:34 ¦  sakoneta

uzt. 3 00:15

Kantu saioa amaitutzat jo du Naiarak gitarra bere fundan sartuta. “Beste bat” eskean hasi zaio baten bat, baina Naiararen aurpegiak argi adierazten du ez dagoela umoreko.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Sakoneta (38): Bat-batekoa izan da zabalkundea

© cc-by-sa  Xabier Mendiguren Elizegi  ¦  2011-01-26 ¦ 16:32 ¦  sakoneta

uzt. 2 20:30

Bat-batekoa izan da zabalkundea. Ekologisten kanpalekua ertzainez inguraturik geratu da: beren kontrako erasoa dela pentsatu dute, eta kateekin arboletan lotzeko astirik ezean, kanpadenda barruan sartu dira, beren arantzetan biltzen den trikuaren gisan, gauzak horren erraz ez uzteko behinik.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Sakoneta (37): Berehalako erasorik behintzat ez datorrela ikusita, gaua bertan emateko prestakizunetan hasi dira

© cc-by-sa  Xabier Mendiguren Elizegi  ¦  2011-01-25 ¦ 16:31 ¦  sakoneta

uzt. 2 21:15

Berehalako erasorik behintzat ez datorrela ikusita, gaua bertan emateko prestakizunetan hasi dira, baita afari-legea gertatzeko lanetan ere.

–Guk txorixoa daukagu, Gorkaren amonak egindakoa –esan du Ainhoak.

–Salamancakoa –erantsi du Gorkak.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Sakoneta (36): Bai, ni naiz... Bai, bai, badakit... Ba, informazioa biltzen, zertan ariko nintzen ba?

© cc-by-sa  Xabier Mendiguren Elizegi  ¦  2011-01-24 ¦ 16:49 ¦  sakoneta

uzt. 2 20:15

–Bai, ni naiz... Bai, bai, badakit... Ba, informazioa biltzen, zertan ariko nintzen ba?... Aber, hemen daukat prest... Nola bidaliko dizuet ba? Baserri horren aurrean gaude, ertzainez inguraturik. Zer nahi duzu, ertzainei galdetzea ea wifirik badaukaten? Gainera, portatila autoan utzi behar izan dut... Autoa? Lekutan dago autoa... Ez, ez: telefonoz diktatuko dizuet, eta zuek grabatu eta transkribatu... Badakit hori ez dela aspaldi egiten, baina horixe da gure aukera bakarra. Bai ala bai?... Bueno ba, prest? Berehala hasiko naiz.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Sakoneta (35): Arboletara katez loturik egon dira Markel, Ainhoa, Julian eta Uxune, ertzainak etortzen zirenerako gauzak apur bat zailtzeko

© cc-by-sa  Xabier Mendiguren Elizegi  ¦  2011-01-23 ¦ 09:55 ¦  sakoneta

uzt. 2 19:55

Arboletara katez loturik egon dira Markel, Ainhoa, Julian eta Uxune, ertzainak etortzen zirenerako gauzak apur bat zailtzeko, baina badirudi ez datozela, edo oraingoz behintzat ez dutela beteko epe eta guzti jarritako mehatxua. Hortaz, gordeta zeuzkaten giltzekin giltzarrapoak askatu eta asanblada egin behar dutela azaldu du Markelek.


Guztia irakurri ¦ Komentatu

Sakoneta (34): Platoan, aurkezleak agurtu ditu ikus-entzuleak, egin die ongietorria partehartzaileei, eta eztabaidarako gaia azaldu die

© cc-by-sa  Xabier Mendiguren Elizegi  ¦  2011-01-22 ¦ 09:34 ¦  sakoneta

uzt. 2 22:30

Platoan, aurkezleak agurtu ditu ikus-entzuleak, egin die ongietorria partehartzaileei, eta eztabaidarako gaia azaldu die:

–Gaur bertan izandako gertakaria: Sasiondon, Gipuzkoako Goierrin, AHTren obrengatik desjabeturiko baserri bat hustera zihoazela, aurre egin die ertzainei, agian tiroka, bertako bizilagun Joxe Garmendia Marmittek, ETAko preso izandakoak. Hainbat gai jartzen dizkigu honek mahai gainean, gure gonbidatuei garatzeko proposatuko dizkiegunak: bakarrik eta urrundurik bizitzeak zoraturiko norbaiten aurrean ote gaude? Beren zigorra bete duten terroristek nolabaiteko zaintzapean jarraitu behar ote lukete kaleratu eta gero? Zilegi al da helburu baketsuak omen dituen ekologismoak halako ekintza gutxi-asko bortitzak erabiltzea? Eta azkenik: ETAren berragerpen baten aurrean ote gaude? Eta baiezkoan, zer ondorio izango lituzke horrek? Zuena da hitza, nahi duzuena hasita.



Guztia irakurri ¦ Komentatu

Sakoneta (33): Hilario agurtuta, haren argibideei jarraituz hartu dute Sakonetarako bidea Anttonek eta Andrék

© cc-by-sa  Xabier Mendiguren Elizegi  ¦  2011-01-21 ¦ 16:41 ¦  sakoneta

uzt. 2 17:25

Hilario agurtuta, haren argibideei jarraituz hartu dute Sakonetarako bidea Anttonek eta Andrék.

–Kotxe dotoreegia daukak hik bide horietan ibiltzeko –abisatu dio lehengusu mutilzaharrak.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Sakoneta (32): "Nagusi, erasorako baimena"

© cc-by-sa  Xabier Mendiguren Elizegi  ¦  2011-01-20 ¦ 16:49 ¦  sakoneta

uzt. 2 19:45

–Nagusi, erasorako baimena.
–Ze eraso?
–Kanpadendetan dauden ekologistak. Ordu erdian dena jaso eta alde egiteko agindua eman diegu, eta dagoeneko pasa dira hiru ordu laurden.
–A.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Sakoneta (31): "Gertaera horiek ezker abertzalearen gogoeta-ildotik kanpo daude"

© cc-by-sa  Xabier Mendiguren Elizegi  ¦  2011-01-19 ¦ 16:47 ¦  sakoneta

uzt. 2 17:50

–Gertaera horiek ezker abertzalearen gogoeta-ildotik kanpo daude.

–Zer esan nahi duzu horrekin? –kazetariak zirika–. Hau ETAren ekintza izan daitekeela?

–Guk ez dakigu ETArena den edo ez den, baina nolanahi dela ere, gure gogoeta-bidetik at dagoela esan dezakegu.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Sakoneta (30): "Jo, Uxu, seguru hemendik dela?"

© cc-by-sa  Xabier Mendiguren Elizegi  ¦  2011-01-18 ¦ 16:44 ¦  sakoneta

uzt. 2 16:40

–Jo, Uxu, seguru hemendik dela?

–Ez dakit, tia, ze hemen bide guztiek igualak ematen dute, baina errekari jarraitzeko esan du Ainhok.

Errekak emari eskasa dakar urte sasoi honetan, ur-txirripa bat da ia-ia, eta horri esker doaz arrotik bertatik, erreka-harrietan pausoa emanez batzuetan, erreka-ertzetik ibiliz besteetan, ertzetako landaretza sarriak ibilia zaildu arren.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Artikulu zaharragoak »»

Sakoneta

Xabier Mendiguren Elizegi idazle eta editorearen Sakoneta nobela laburra.

2010eko abenduaren 20tik 2011ko otsailaren 6ra arte egunero atal bat argitaratu du Sustatuk. Ikusi atal guztien indizea.

.