Sustatu.com > politika

Dammery-les-Lys-ko supermerkatuko bideoan ez dago ETAkorik, suhiltzaile katalanak baizik

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-03-20 ¦ 08:09 ¦  politika

Frantziako eta Espainiako poliziek zabaldutako ustezko ETAkideen bideoan ez omen dira ETAkideak agertzen, Frantzian oporretan zeuden suhiltzaile katalan batzuk baizik, Kataluniako Generalitateak jakinarazi duenez.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Azalpenak eta konpromiso argi eta zehatzak eskatu dizkio Ezker Abertzaleak ETAri

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-03-18 ¦ 08:45 ¦  politika

Ezker Abertzaleak, agiri baten bidez, argipenak eskatu dizkio ETAri Paris inguruko herri batean gertatutkoaz. Agiriak dioenez, "ETAk aldez aurretik prestaturiko ekintza bat ez izateak ez die gertaerei larritasunik kentzen". Agiriko azken bi puntuak dira jarraian ageri direnak.

  • Euskadi Ta Askatasuna euskal erakunde armatuak urtarrilean argitaraturiko agirian azalduriko Prozesu Demokratikoaren aldeko posizioa berretsi beharko luke.
  • Eragile guztiek, eta bereziki Euskadi Ta Askatasuna-k eta Espainiar eta Frantziar Estatuek, prozesuarekiko konpromiso argi eta zehatzak hartu behar dituzte.
Erref.: Azalpenak eta konpromiso argi eta zehatzak eskatu dizkio Ezker Abertzaleak ETAri (www.ezkerabertzalea.info)
# ¦ Erantzun bat

Ikurriña etxean jaso dezakezu 6 euroren truke

© cc-by-sa  BAI EUSKAL HERRIARI ekimena  ¦  2010-03-13 ¦ 10:45 ¦  politika

BAI EUSKAL HERRIARI ekimenak euskal nortasun ikurren erabilerari bultzada berri bat eman asmoz, webgune honetatik zuzenean Ikurriña zure etxera bidaltzeko aukera eskaintzen dizu. Egitasmo honekin 2010eko Aberri Egunean, Euskal Herriko etxe guztietan Ikurriña zintzilikatzea sustatu nahi du.

Erref.: Ikurriña etxean jaso dezakezu 6 euroren truke (www.baieuskalherriari.org)
# ¦ Komentatu

Hauteskundeak ditugula Ipar Euskal Herrian

© cc-by-sa  Jose Luis Aizpuru  ¦  2010-03-12 ¦ 08:14 ¦  politika

Igandean hiru bozkaldi ezberdin antolatuak dira Ipar Euskal Herrian. Iparraldeko Euskal Irratiek gaualdi berezia antolatu dugu arratsaldeko 6etatik goiti. Datuak ere internetera igoko ditugu, www.euskalirratiak.info webgunera

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Jon Anzaren gorpua Frantzian aurkitu dutela zabaldu du FR3k

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-03-11 ¦ 20:08 ¦  politika

France 3 telebista katearen arabera, Jon Anza preso ohiaren gorpua Okzitaniako Tolosako gorputegian dago. Iazko apirilaren 18an desagertu zen. Polizia iturrien arabera, Tolosako karrika batean konortea galduta aurkitu, erietxe batera eraman, eta astebeteko epean hil zen. Ordutik, gorputegian egon omen da hilotza. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak esan du kasua "zuhurtasunez" hartzeko.

Erref.: Jon Anzaren gorpua Frantzian aurkitu dutela zabaldu du FR3k (www.berria.info)
# ¦ 2 erantzun

Imanol Murua: "Zer arraio gertatu da? galderatik etorri zitzaidan liburu hau idazteko gogoa"

© cc-by-sa  xme/elkar  ¦  2010-03-10 ¦ 11:50 ¦  politika

Imanol Murua Uria kazetariak (Zarautz, 1966) Loiolako hegiak kaleratu du, azken bake eta normalizazio prozesuaren kronika xehe bat, orain arte ezezagunak ziren hainbat datu ere plazaratzen dituena. Protagonista zuzenen lekukotasunean oinarrituz, guztiok arduratzen gaituen gai minbera bati buruzko berebiziko dokumentua lortu du, zeresana emango duena. Gaur goizean aurkeztu da liburua prentsaren aurrean, eta bihar hilak 11 izango da jendaurreko aurkezpena 19.00etan Martin Ugalde Kultur Parkean (Andoain). Dagoeneko salgai dago liburua.

Guztia irakurri ¦ 7 erantzun

Twitter bidezko bigarren elkarrizketa egingo du Patxi Lopez lehendakariak martxoaren 8an

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-03-05 ¦ 18:59 ¦  politika

Patxi Lopezek zuzenean herritarren galderei erantzungo die, Irekia atariaren bidez, datorren astelehenean. Galderak berari zuzentzeko, jada egin dakizkioke Twitter erabiliz, #irekiaLe gakoa erabilita. Erantzunak, astelehenean, martxoak 8, 12:00ak eta 13:00 bitartean.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Txileko lurrikara ondorengo arpilaketa, Asel Luzarragak ikusia

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-03-02 ¦ 14:22 ¦  politika

Asel Luzarraga blogari eta idazle euskaldunak Txilek bizi duen egoeraz idatzi du bere blogean. Hedabideek erakusten duten arpilaketa ez dela anarkia, medioek azpimarratu nahi duten bezala, baizik eta kaosa, sistemaren hutsen ondorioa. Etxeko arrestoan dago Luzarraga joan den otsailaren 20tik, baina akusazio sinsegaitzengatik prozesatua dago oraindik. Euskarazko bere blogean ere argitaratu du mezurik azken egunetan: poema bat, espetxean zela idatzi zuena. Asel Luzarraga Temucon dago, lurrikarak astindutako eskualdetik hegoalderago.

Erref.: Txileko lurrikara ondorengo arpilaketa, Asel Luzarragak ikusia (gorribeltzean.wordpress.com)
# ¦ Komentatu

Espainiako bandera behar ez baduzu, opari dezakezu

© cc-by-sa  Espainiakobanderarikez  ¦  2010-02-26 ¦ 10:34 ¦  politika

Legebiltzarrean, BECeko saskibaloi finalean, Gorbeako puntan... Espainiako bandera zabaltzeko batzuek duten grinak ez du mugarik. Azkenekoa Gipuzkoako Foru Aldundian: Epaitegiek bandera jartzeko agindu diote Diputazioari. Bandera zabaltzeko gogo-bizi horren aurrean, Espainiako banderarik behar ez dugunok beste norbaiti oparitu dieziokegu. Ea guk baino gusturago hartzen duen norbaitek...

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Espainolek ez lukete hain gaizki ikusiko Kataluniako independentzia

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-02-24 ¦ 17:32 ¦  politika

UOC unibertsitate katalanak egindako inkesta baten berri emango dute ostiralean Madrilen. Ustekabean, Espainian Kataluniaren independentzia ez legoke hain gaizki ikusia. Baldin eta erreferendum batean, Kataluniaren independentziaren aldeko baiezko argi batek irabaziko balu, espainolen %52k independentzia onartuko luke. %72k Espainia eta Kataluniaren arteko sezesioa negoziatzea nahi lukete. Eta %64k uste dute oinarri demokratikoak gaurko legaltasuna baino garrantzitsuagoak direla.

Erref.: Espainolek ez lukete hain gaizki ikusiko Kataluniako independentzia (www.vilaweb.cat)
# ¦ 2 erantzun

Ana Urtxuegiaren lan berria Latinoamerikan

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-02-23 ¦ 13:15 ¦  politika

Gaur jakinarazi da Lasarte-Oriako alkate Ana Urtxuegiak kargua utziko duela zeregin berriak hartzeko Txile eta Perun: sustapen ekonomikora dedikatzen den SPRI sozietate publikoaren ordezkari izango da herrialde hartan. Urtxuegia PSE-EEkoa da, eta 24 urtez izan da Lasarte-Oriako alkate, udalerriko alkate bakarra izatez, lehenago Hernaniko parte baitzen herria. Latinoamerikarekin konexioak lehendik ere baditu Urtxuegiak, hedabideetan gaur bertan gogoratu dutenez, eta bereziki sonatua izan zen 2007an zabaldu zen bideo hau, zeinean Nikaraguan bultzatutako proiektu baten diruaren inguruan gogor mintzo den. Beheragoko estekan, bideo honetaz gain beste bat ageri da.

Erref.: Ana Urtxuegiaren lan berria Latinoamerikan (eibar.org)
# ¦ 6 erantzun

Gipuzkoako Batzar Nagusietako IP helbideak agertu dira ikerketa judizial batean

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-02-17 ¦ 09:46 ¦  politika

Jose Antonio Rekondo, Hernaniko alkate ohiak, epaitegian deklaratu du aste honetan Donostian, ustez informazio konfidentziala zena Interneten anonimoki zabaltzeagatik. Garak dioenez, epaitegiek ikertutakoaren arabera, Gipuzkoako Batzar Nagusietako ordenagailu batetik filtratu zen informazioa. Deklarazioan, filtraziorik egin izana ukatu zuen Rekondok.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

A ze saltsa Kataluniako soberanismoan!

© cc-by-sa  Xabier Letona, Argia.com  ¦  2010-02-06 ¦ 10:16 ¦  politika

ERCko zatiketa baten ondorioz sortu zen iragan udazkenean Reagrupament, Joan Carretero Generalitateko Gobernazio sailburu ohiak gidatutako alderdia. Lau hilabetetan 3.000 militantetik gora bildu ditu. Esquerrak hiruko gobernuan zuen zeregina ondo ez ikusteaz gain, Reagrupamenten ustez, ERC oso epe luzera begira ari zen burujabetzarekin. Aurten egingo diren hauteskunde autonomikoei begira, Carreterok agindu zuen datorren legealdian Kataluniako Legebiltzarrean independentzia aldarrikatzea eskatuko zuela. Eta horretan ziren kontuak joan den asteburuan alderdiko zuzendaritza zatitu den arte.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Webgune berriak, "bake prozesuaren" alde, edo "aldaketa politikoaren" alde

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-02-04 ¦ 15:47 ¦  politika

Atzo eta gaur eztabaida politikorako bi webgune elebidun ireki dira. Lokarrik Bakeprozesua.org delakoa aurkeztu du, eta abertzaletasunarekin kritiko diren beste zenbait elkartek, Aldaketa Politikoa Euskadin goiburuan daraman beste bat.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Asel Luzarraga idazle eta blogari euskalduna atxilotu dute Txilen

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-01-01 ¦ 21:00 ¦  politika

Asel Luzarraga idazle eta blogari euskalduna atxilotu dute Txilen terrorismoaz akusatua. Kargu zehatzak ez zaizkio leporatu, baina epaileak urtarrilaren 6a arte luzatu du behin-behineko atxiloketa epea. 2008ko abendutik Txilen bizi zen Luzarraga, itzultzaile gisa legalki lanean. Kontrainformazioko gune txiletar honetan, berriz, montajea salatu dute.

Guztia irakurri ¦ 12 erantzun

Euskal nortasunaren aurkako gurutzada

© cc-by-sa  BAI EUSKAL HERRIARI  ¦  2009-12-06 ¦ 08:56 ¦  politika

Azken hilabeteetan euskal nortasunaren aurkako gurutzada indartu eta bizkortu egin da Euskal Herrian. EITBko maparekin hasi eta testu liburuetako aldaketekin jarraitu dute. Baina ez da hemen amaitu, orain espainiar selekzio ezberdinen desfilea Euskal Herritik iragatea nahi dute, lehenik Gorbeako militarrak eta atzetik espainiarren sinbolo den Manolo ere badakarte. Abenduan espainiarren erregea izango dugu EITBn mezulari. Hemen duzue BAI EUSKAL HERRIARIren irakurketa.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Espainiako banderak denean jartzeko beste

© cc-by-sa  Desplazatua  ¦  2009-12-03 ¦ 10:44 ¦  politika

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari dagozkion bulegoetan eta atxikitako lokaletan hagak eta banderak jartzeko Ares jaunak 59.411,45 euro gastatu ditu. Hala ikus daiteke Legebiltzarrean Iñigo Iturrate jeltzaleak egindako galderari Herrizaingo sailak emandako erantzunean, azaroaren 24an Legebiltzarrean jasoa. Diru horrekin guztiarekin, bandera gutxiago erosi dituela esango nuke; garestiegi ordaindu ditu piper-poteak.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Ertzaintzaren uniforme berriak, txapelik gabe?

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-11-27 ¦ 10:25 ¦  politika

Ertzaintzak 2010ean estreinatuko dituen uniformeen argazki hau agertu da El Diario Vasco egunkarian. Txapelik gabeko uniforme berria ageri da bertan. Euskal polizien janzkeraren identitate-elementu historiko bat da txapela.


Argazkiak.org | Txapel gorridun ertzainak Vaya Semanitan © cc-by-sa: sustatu

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

35 atxilotu, Segiren aurkako operazioan

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-11-24 ¦ 11:25 ¦  politika

"Azken urteetako polizia operazio handiena" da EITBren arabera, operazioan 70 etxebizitza, gaztetxe, sozietate eta taberna baino gehiago miatu baitituzte EITBren arabera. Berrian 40 miaketa inguru aipatzen dituzte.

Guztia irakurri ¦ 4 erantzun

Somaliako piratei esker, arrantza gehiago dute Afrikako arrantzaleek

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-11-18 ¦ 13:17 ¦  politika

Alakrana bahituta egon den bitartean Euskal Herriko arrantzaleak ekartzeko aldarria bateratua izan da. Gaur balorazioa egin dute alkateek eta kritika zorrotzak egiteko momentua dela esan dute. Ozeanoaren beste aldetik, baina, beste ikuspuntu bat dute pirata eta arrantzaleen arteko tirabirez. Afrikako Indikoko kostaldean, arrain gehiago dago bertako ekonomiaren pizgarri, eta BBCk elkarrizkaturiko adituak ados daude: piratei esker da. Lau minutuko bideoa (azpidatziak gaztelaniaz), adi jarraitzekoa da.

Erref.: Somaliako piratei esker, arrantza gehiago dute Afrikako arrantzaleek (eibar.org)
# ¦ Erantzun bat

Artikulu zaharragoak »»