© cc-by-sa
Sustatu
¦
2012-02-06 ¦ 08:56 ¦
p2p
BTJunkie, BitTorrent sisteman partekatzen diren fitxategiak (musika, filmak eta abar) detektatzeko bilgune handienetako bat, itxi egin dute. Borondatez, jabeek hartutako erabakia da. Sustatun behin baino gehiagotan gomendatu izan dugu, baina orain, BitTorrent zaleek beste zerbait aurkitu beharko dute.

© cc-by-sa
Sustatu
¦
2009-12-04 ¦ 14:27 ¦
p2p
Sekulako zalaparta sortu du azken egunetan Espainian Interneteko p2p sareen kontra Gobernuak egin nahi izan zuen lege-erreformak. Interneteko burrundara hori, agian sekula baino arinago edo ozenago, zalaparta mediatiko ere bihurtu da, eta ondorioz zalaparta politiko ere bai. Paradigma aldaketa gertatu dela ere uste dute batzuek. Eta kontuak jarraitzen du, gaur bilkurak daude deituta han hemenka, eta Bilbon da bat, Areatzako plazan, Arriagaren aurrean, 20.00etan.

© cc-by-sa
Sustatu
¦
2009-10-27 ¦ 08:30 ¦
p2p
The Pirate Bay proiektuak ospe handiagoa du medioetan, eta urteetan Mininova webgune dotore eta ondo antolatua izan da; baina, gaur egunean, BitTorrent fitxategiak eskuratzeko erreferentziazko gunea BTJunkie duzu. Inon baino torrent gehiago, erabiltzaile ugari,
eta bezero-programa on batekin bazabiltza, azkarra benetan. BitTorrent p2p teknologietan indartsuena da gaur egunean, Kazaa, Emule eta beste sistema batzuen ondoren nagusigora iritsi dena: musika, filmak eta era guztietako fitxategiak saretik jaisteko sistema.
© cc-by-sa
Sustatu
¦
2009-04-26 ¦ 11:34 ¦
p2p
Hernan Casciari idazle, gidoigile eta blogariak ez dio azken egunetako kanpainari segidarik egin. Badaki soluzio bat badagoela eta horren esperoan gelditzen da, deskargak modu legalean egin eta ordaintzeko modu bat asmatzen duten arte.
© cc-by-sa
Sustatu
¦
2009-04-17 ¦ 12:38 ¦
p2p
The Pirate Bay bitTorrent fitxategien bilduma handia kudeatzen duten lau lagun erruduntzat jo eta kondenatu egin ditu gaur Suediako epai batek. Urtebeteko kartzela zigor bana ezarri diete. Zuzeneko prentsaurreko bat eman omen dute jada Pirate Bay-koak streaming bidez. P2p sare handi hori arriskuan ote?
Luistxo Fernandez
¦
2009-04-10 ¦ 11:39 ¦
p2p
Joan den astean aurkeztu nizuen Ares Galaxy euskaratzeko nire lana. Eta zertarako da Ares? p2p sare bat da, eta erabiltzaileak elkarren artean komunikatzen jartzeko tresna bat ere bai. Baina nire aburuz, bere funtzio nagusia Torrent edo BitTorrent fitxategiak jaisteko balio duela. Zer dira torrentak eta non aurkitzen dira? Azaltzen saiatuko naiz apur bat.
Luistxo Fernandez
¦
2009-04-02 ¦ 08:08 ¦
p2p
Ares Galaxy programa euskaratu dut. P2P sare bat da Ares, eta BitTorrent bezeroa ere bai aldi berean. Mininova edo Pirate Bay bezalako lekuetan aurki daitezkeen Torrent fitxategiak jaisteko balio du. Azken hilabeteotan (Sustatun ere aipatu nuen kontua) inguruotan nahiko popularra bihurtu dela esango nuke.
 Argazkiak.org | Ares Galaxy euskaraz © cc-by-sa: Luistxo.F
Gari Araolaza
¦
2009-03-11 ¦ 08:37 ¦
p2p
Atzo Enrique Dans blogari espainiarrari irakurrita (Darknets para todos... ) frogatu ahal izan dut fitxategiak trukatzeko P2P tresna berri bat.
© cc-by-sa
Sustatu
¦
2008-12-17 ¦ 08:41 ¦
p2p
EITB iragarki bat ari da emititzen egunotan irratiz eta telebistaz. Ez dugu beren webgunean aurkitu, baina gutxi gora-behera zera diote: Abesti bat jaisten duzun bakoitzean, musika itzaltzen hasten da eta horrela segitzekotan, guztiok musikarik gabe gelditzeko arriskua dugu. Ez jaitsi musikarik. EITB musikarekin bat.
© cc-by-sa
Sustatu
¦
2008-10-22 ¦ 07:21 ¦
p2p
1980ko hamarkadako beste ikono kultural eta estetiko bat, Gazteak telesaila, The Young Ones, oso produktu ingelesa. ETBk telesail interesgarriak euskaratzen zituen garaikoa, e-Gorrek bere blogean dioen bezala. Telesail osoa (12 atal ekoiztu ziren) euskarazko bikoizketarekin jarri dute eskuragarri Euskal Encodings foroan.
Luistxo Fernandez - Eibar.org
¦
2008-10-16 ¦ 08:40 ¦
p2p
Barkatu: izenburukoa txantxa da. Ez naiz ari Ares horretaz, baizik eta software programa batez. Fitxategi handiak jaitsi eta partekatzeko, bereziki musika eta filmak Internetetik eskuratzeko, Ares edo Ares Galaxy da moda-modan dagoen p2p edo peer-to-peer programa.
Igor Leturia - e-gorblog-etik
¦
2008-09-18 ¦ 09:02 ¦
p2p
Txikia nintzeneko serieetatik, Arturo Erregea izango da gehien gogoratzen dudanetako bat. Aspalditik nenbilen sarean eta eMulen bere bila (haurrentzat, noski ;-), eta duela gutxi aurkitu nituen seriearen 30 ataletatik 18 Euskal Encodings-en! Eta laster falta diren 12 atalak jarriko omen dituzte! Igor Leturiak bere blogean argitaratu du hau eta handik hartu dugu lizentzia honi esker.
Txus Sanchez
¦
2007-03-14 ¦ 12:07 ¦
p2p
Hona hemen webgune praktiko bat. Emule p2p saretik euskarazko edukiak jaisteko leku bat, Euskal-encodings.com , elink bilgune euskalduna. Dragoi Bola Z, pilota partiduak, denetik apur bat.
Sustatu - Sustatu
¦
2004-07-21 ¦ 10:01 ¦
p2p
Washingtongo legelariak P2P sareen aurka lanean ari diren bitartean, webgune batean P2Pen bidez lortutako ezkutuko dokumentuak zabaltzen ari dira. Bushen gobernuaren asmoak zein izan diren eta zein diren argitu nahi diete estatubatuarrei. Ekimenaren izena: Download for Democracy.
Axier
¦
2003-05-30 ¦ 11:43 ¦
p2p
Emule Plus programa euskaraz dago jada sarean. P2P edo peer-to-peer teknologiarekin dabilen lehen programa euskaratua.
(albiste hau beste baten erantzunetan kargatu du Sustatuzale batek, baina duen interesagatik portadara ekarri dugu: musika eta beste fitxategi batzuk sarean trukatzeko aukera euskaraz ere badago orain)
|