Sustatu.com > osasunaGizarte segurantzak Oier Lakuntza Irigoien ikasle nafarrari 11.150€ eskatzen dizkio© cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-01-26 ¦ 13:28 ¦ osasunaOier Lakuntzak ikerketarako beka bat jaso zuen, eta laster Kimika kuantikoan doktorea izango da. Elbarria denez, beste diru-laguntza bat ere jasotzen du elbarritasuna dela eta. Gizarte Segurantzak dio bi laguntzak ez direla bateragarriak eta bat itzuli egin behar duela. Ezin elbarri eta bekadun izan? Guztia irakurri ¦ Erantzun batUrteko egunik tristeena da gaur (ala ez?)© cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-01-16 ¦ 09:14 ¦ osasunaGaur goizean triste jaiki zara? Ez duzu ezertarako gogorik? Eguna noiz bukatuko zain zaude? Lasai, normala da. Gaur da eta Blue Monday, urteko egunik tristeena.
Guztia irakurri ¦ 2 erantzunMedikuntza euskaldunduko dugu!© cc-by-sa Medikuntza Euskaldundu ¦ 2011-11-22 ¦ 08:55 ¦ osasunaMedikuntza Euskaldundu! 2009-2010 ikasturtearen amaieran sortu zen, Medikuntza Fakultateko euskararen egoerak kezkatu zituen ikasle batzuen eskutik. Ordutik lanean gabiltza, eta jarraituko dugu, medikuntzaren arloan eskubide bat gehiago ez dadin urratua izan.
Guztia irakurri ¦ KomentatuEuskararen sendabideak aztergai© cc-by-sa Angel Bidaurrazaga, OEEko kidea ¦ 2011-11-11 ¦ 09:10 ¦ osasunaEuskara gaixo hipotetiko bat balitz, aspalditik astenia edo indar ahularen sintoma antzemango geniokeen, agian zahartzaroagatik, hizkuntz zaharrenetarikoa delako edo bere erabilgarritasuna urrituz joan delako, bai barne arazoengatik, hiztunak gutxitu baitira bere erabileran, zein kanpoko eraginez, estatuek mendetan zehar egin duten genozidio linguistikoagatik. Azken arrazoi hau, hain zuzen, askotan aipatu izan da, besteak beste euskal gatazkaren eragileak azaltzerakoan.
Guztia irakurri ¦ Erantzun batGaixotasun konplexuen genetika© cc-by-sa UEU ¦ 2011-11-08 ¦ 11:28 ¦ osasunaDiabetesa, obesitatea edota minbizia dira gizakiak pairatzen dituen gaixotasun arruntenetako batzuk. Gaixotasun horiek guztiek osagarri genetikoa dute, eta beraiek garatzeko probabilitatea, hein batean, heredagarria da. Gai hau lantzeko, UEUk Gaixotasun konplexuen genetika ikastaroa antolatu du, Bizi Zientzietan (Biologia, Biokimika, Medikuntza…) lizentziatura/gradua dutenei edo azken kurtsoetako ikasleei zuzenduta. Ikastaroaren %40 erabat praktikoa izango da eta, horretarako, software libreko hiru aplikazio erabiliko dituzte. Guztia irakurri ¦ KomentatuErretinosi Pigmentarioa ezagutzera emateko ekitaldia igandean Donostiako Boulevardean© cc-by-sa Begisare ¦ 2011-09-24 ¦ 12:48 ¦ osasuna
Bihar igandea, hilak 25, ospatuko da Erretinosi Pigmentarioaren nazioarteko eguna. Gipuzkoan begiei eragiten dien gaixotasun hau ezagutzera emateko, bihar, hilak 25, Begisare Erretinosi Pigmentarioak eragindakoen Gipuzkoako elkarteak ekitaldi bat antolatuko du Donostiako Boulevardean. Ekitaldia goizeko 10:00etatik 14:00etara izango da, eta bertan 3 karpa ezarriko dira: informazio-gunea, gymkana didaktikoa eta taberna. Guztia irakurri ¦ KomentatuSaray Li-ri elkartasuna adierazteko mugimendua sare sozialen bidez© cc-by-sa Amaia ¦ 2011-08-10 ¦ 08:28 ¦ osasunaSaray Li Lanzaroten bizi den 7 urtetako neskatxa da. Azken urtea minbiziak jota oso larri eman du etengabe bidaiatzen. Pasaden astean berri txarrak eman zizkioten. Bere gurasoek ez dute etsiko, eta lagunek ere ez. Euskal Herriko, Catalunya eta Kanarietako guraso talde batek mugimendu soziala zabaldu dute interneten bidez elkartasuna adierazteko eta laguntza eske. Guztia irakurri ¦ KomentatuFukushimako gurasoen kezka seme-alabek nozitutako erradizoagatik© cc-by-sa Sustatu ¦ 2011-07-16 ¦ 11:10 ¦ osasunaPello Zubiriak Japoniako hondamendi nuklearraren kronika egiten jarraitzen du Argia.com-en. Oraingoan bideo baten berri eman digu, non gurasoak oso kezkatuta ageri diren haurrengan agertu diren erradiazio maila handiengatik (martxoko azterketen emaitza, uztailean filtratu da, ezkutuan izan du Gobernuak orain arte). Bideoa hemen ikus dezakezue, euskarazko azpidatziak aukeratuta.
Erref.:
Fukushimako gurasoen kezka seme-alabek nozitutako erradizoagatik (argia.com)
|
Gaiak
Azken erantzunak
|