Sustatu.com > naturaSaguzarren azterketarako mintegi teoriko-praktikoa© cc-by-sa Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) ¦ 2012-05-23 ¦ 10:38 ¦ naturaUPV/EHUko Saguzarren estrategia trofiko eta espaziala Ikerketa Taldeak antolatu du mintegi hau, UEUren laguntzaz. Saguzarrak oso mehatxatuta dagoen animalia-taldea dira, eta mintegi honen helburu nagusia animalion biologia eta jarraipen metodoei buruz dagoen ezagumendu-eza gainditzea da. Jardunaldi hau saguzarren biologia eta monitorizazio-teknikei buruzko lehen ekitaldia izango da Euskal Herrian. Eibarren izango da, ekainaren 6tik 9ra. Prezioa, 100 euro.
Guztia irakurri ¦ KomentatuEuskalNatura taldearen webgune berria martxan© cc-by-sa EuskalNatura ¦ 2012-04-30 ¦ 08:22 ¦ naturaEuskalNatura EHUko zenbait biologia ikasleen artean sorturiko taldea da. Duela bost urte sei lagun webgune bat egiten hasi ziren, naturari buruz interneten zegoen euskarazko informazio eskasia ikusita. Hemendik aurrera, guztion eskura dago webgune hau. Guztia irakurri ¦ Erantzun batUrgarden eta ibaietako hondakinen kezka© cc-by-sa Urgarden ¦ 2012-03-27 ¦ 10:40 ¦ naturaUrgarden Gipuzkoako ibaietan pilatutako hondakinak garbitzeko helburuarekin sortu bolondres taldea da. Azken uholdeen eraginez erreka alboetan eman zen zabor pilaketa ikusita, kezka piztu eta ekimen hau aurrera eramatea erabaki zuen neska talde batek.
Guztia irakurri ¦ KomentatuJasangarritasunaren alde 'Ekogune' izeneko saioan© cc-by-sa Goiena ¦ 2012-03-20 ¦ 16:35 ¦ naturaSaio berria euskarazko tokiko telebistetan. "Ekogune" saioan ekologia eta jasangarritasuna modu erraz eta ulergarrian azalduko dira eta Goiena telebistan emititzeaz gain, Gipuzkoako euskarazko tokiko telebista sarean ere emitituko da prime time tartean. Horrez gain, Internetetik jarraitzeko aukera ere izango da, noski, ekogunea.net atarian, esaterako. Bihar, eguaztena, gaueko 22:30ean estreinatuko da "Ekogune" saioa. Ekogune: bideo aurkezpena from Goiena Komunikazio Taldea on Vimeo. Guztia irakurri ¦ Komentatu'Zaborrologia' hizketagai, Cosima Dannoritzerrekin© cc-by-sa Cristina Enea Fundazioa ¦ 2011-12-19 ¦ 12:11 ¦ naturaCosima Dannoritzer errealizatzaile eta gidoilari alemaniarrak, zaharkitzapen programatuari buruzko Comprar, tirar, comprar dokumental ezagunaren egileak, hitzaldi interesgarria eskainiko du asteartean Donostian, zaborrologiari buruz, 19.00etan udaletxeko udalbatza aretoan. Guztia irakurri ¦ 2 erantzunGlobal Wave Conference, gaur eta bihar Miarritze eta Donostian© cc-by-sa Sustatu ¦ 2011-10-24 ¦ 08:08 ¦ naturaGlobal Wave Conference, Olatuen Babesari buruzko nazioarteko biltzarra, Miarritzen (Bellevue aretoan) eta Donostian (Kursaal jauregian) egingo da datorren gaur eta bihar (hilak 24 eta 25), Surfrider Fundazioak eta Donostia 2016 Hiriburu Kulturalaren antolakuntzaren eskutik. Bi egunetan 9.00etatik hasita, ekitaldi irekiak dira. Guztia irakurri ¦ KomentatuGazte Ekoliderrak 3. edizioko partaide izan nahi al duzu?© cc-by-sa Kutxa Ekogunea ¦ 2011-10-15 ¦ 08:14 ¦ naturaZure inguruak arduratzen bazaitu eta garapen jasangarriaren alde egin nahi baduzu, Ekolider Sarean duzu ekintzarako gune aproposena. Guztia irakurri ¦ KomentatuCristina Enea, parke sorgindua© cc-by-sa Haritz Rodriguez | Transistoria.com ¦ 2011-09-17 ¦ 10:43 ¦ naturaTrasistoria ekoiztetxean grabaketa ekipo berria dugu eta frogak egiten hasi gara. Donostiako estudiotik gertu badugu parke zoragarri bat, Cristina Enea du izena eta geure kamerak probatzeko eremu bikaina izan da beti. Lehenengo emaitza duzue ondokoa: Cristina Enea, parke sorgindua. Cristina Enea: Enchanted Park from Transistoria on Vimeo. Guztia irakurri ¦ KomentatuLeherketa hondakin erradiaktiboak tratatzeko Frantziako instalazio nuklear batean© cc-by-sa Sustatu ¦ 2011-09-12 ¦ 14:17 ¦ naturaLeherketa gertatu da Frantziako instalazio nuklear batean, Gard departamentuko Marcoule herrian. Pertsona bat hil da eta segurtasun perimetroa ezarri da, ihes erradaktiboaren arriskua egon baitaiteke. EDF enpresaren filial batean (Socodei) gertatu da istripua, zehazki material erradiaktibo erabilia tratatzeko Centraco izeneko instalazioan.
Erref.:
Leherketa hondakin erradiaktiboak tratatzeko Frantziako instalazio nuklear batean (www.rue89.com)
|
Gaiak
Azken erantzunak
|