Sustatu.com > kulturaHerri mugimenduek sortutako ezagutza nola kudeatu, EHUren udako ikastaroetan© cc-by-sa Tabakalera ¦ 2012-05-13 ¦ 14:04 ¦ kulturaHerri mugimenduen inguruan askotariko dokumentazioa sortzen da, ugaria eta aberatsa. Sarri zail izaten da ezagutza hori kudeatu, iraunarazi eta transmititzea. Nola jaso mugimendu politiko, kultural edo herrikoiek utzitako ezagutza? Nola bildu, antolatu eta zabaldu modu egokian? Tabakalerak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean antolatu duten udako ikastaroak galdera horiei erantzuna topatzea du helburu; lan horiek guztiak aurrera eramateko kontuan hartu beharreko gakoak zein diren definitu eta teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak arakatzea. Uztailaren 13an eta 14an izango da, eta izen-ematea irekita dago. Guztia irakurri ¦ KomentatuTxillardegi, Jasone Osoro, Juan Luis Zabala, Concetta Probanza... Arrasateko 3. Literaturjauzietan© cc-by-sa AED ¦ 2012-05-05 ¦ 11:43 ¦ kulturaJuan Luis Zabalaren Gaztetxeak eta literatura hitzaldiarekin emango diogu hasiera datorren domekan AED euskara elkartearen 3. Literaturjauziei Arrasaten. Aurreko edizioetan bezalaxe, literatura jendeari gerturatzeko asmoz ondu dugu egitaraua. Komiki tailerra, Txillardegiren omenezko irakurraldia, 2. Bookcrossing-a... eta gehiago.
Guztia irakurri ¦ KomentatuEuskal Herriaren egoera literaturaren bidez azaldua, Bartzelonako Euskal Etxeak antolatutako Literaldia 12 jaialdian© cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-05-04 ¦ 15:26 ¦ kulturaApirilaren 11az geroztik, martxan da Literaldia 12, Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen jaialdia, eta maiatzaren 12an amaituko da. Helburua literaturaren bitartez Euskal Herriaren gaur egungo ikuspegia eskaintzea da kataluniarrei. Hainbat ekimen antolatu dituzte horretarako, online eta offline. Guztia irakurri ¦ Erantzun batAriola Eguna, larunbatean Zarautzen© cc-by-sa Ariola Kultur Ekimena ¦ 2012-05-02 ¦ 13:42 ¦ kulturaAriola Eguna ospatuko dugu larunbat honetan Zarautzen, herriko artista guztiak kalera eta herrira atera nahian. Zarautzen egon badaude kultur adierazpenerako baliabideak, baina ez dira nahikoak eta denak sakabanatuak daude: horregatik antolatu dugu Ariola Eguna. Herriko hainbat lekutan ekintza eta tailer ezberdinak antolatu ditugu, besteak beste, serigrafia, sormen eta graffiti tailerra, nekazaritza ekologikoaren tailerra eta antzerki eta zirku tailerra.
Guztia irakurri ¦ Erantzun batIKTak, irakurketa sustatzeko pizgarri, Jaurlaritzaren irakurketa planean© cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-04-23 ¦ 12:43 ¦ kulturaEusko Jaurlaritzako Kultura sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Irakurketa Plana aurkeztu berri du Legebiltzarrean. Honen bidez, irakurketa "Euskadi garatzeko eragile" moduan sustatu nahi izan du Blanca Urgell buru duen lantaldeak. Plan eleanitza, multimodala eta multimedia bezala definitu dute. Irakurketa aisialdirako jarduera huts denaren ideia alde batera utzi eta ikasteko tresna dela gizarteratu nahi dute. Haur, gazte zein helduei zuzendutako proiektuak dira, eta irakurzaletasuna sustatzeko tresna nagusi izango dira IKTak. Guztia irakurri ¦ KomentatuMikel Balerdi: "Minaren lagun egin naiz"© cc-by-sa GAZTEZULO ¦ 2012-04-15 ¦ 11:48 ¦ kulturaFamilia euskalduna duen arren, Madrilen jaio zen, eta Nerabea zela ezagutu zuen tatuajeen mundua. hortik abiatuta, duela lau urte probatu zuen lehen aldiz gorputz suspentsioa. ordutik, minaren eta plazeraren arteko muga zorrotzaren gainean dabil, kako batetik zintzilik, adimena eta gorputza banantzen direnekoaz gozatzen. Txorien moduan hegan jarraitu nahi du, oinak lurrean jarri gabe. Pagoeta basoan elkartu gara Mikelekin, Euskal Herrira egin duen egun batzuetako bisita aprobetxatuz. Baina oporretan ere ezin du bere pasioa albo batera utzi: eguraldiak lagunduta, zuhaitz batetik zintzilikatzea erabaki du, bere kabuz, bere gorputza aireratuko duen sokatik berak bakarrik tiratuta. Pasioa bizimodu bilakatu zaio jada. Lehen begiratuan, aurpegian dituen piencingek, markek eta tatuajeek ematen dute atentzioa, baina minutu batez harekin solastuta denak ahazten dira Guztia irakurri ¦ KomentatuGaiak Argitaletxeak badu webgune berria© cc-by-sa unai ¦ 2012-03-23 ¦ 14:55 ¦ kulturaGaiak argitaletxeak urteak daramatza euskal kulturaren aldeko lanean eta kostata bada ere, webgune berria ireki du.
Guztia irakurri ¦ 3 erantzunTxirri, Mirri eta Txiribiton: 40 urte oholtzan© cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-03-19 ¦ 08:37 ¦ kulturaDatorren martxoaren 25ean 40 urte beteko dituzte oholtza gainean Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazo ezagunek. 1972an egin zuten lehen agerraldia eta harrezkero 40 urtez ibili dira herririk herri umetxoen irria sortaraziz. Erakusketa eta ekitaldi bereziak antolatu dituzte Donostiako Udal Liburutegian. Guztia irakurri ¦ Erantzun batKoldo Saratxagaren hitzaldi irekia "Informazioaren kudeatzailea" ikastaroari hasiera emateko© cc-by-sa Tabakalera, Donostia ¦ 2012-03-16 ¦ 14:59 ¦ kulturaTabakalerak eta Asmoz Fundazioak antolatutako Informazioaren kudeatzailea eta bitartekaria izeneko ikastaroa joan zen astean abiatu bazen ere, hasiera ofiziala eta publikoa datorren astelehenean, martxoaren 19an, emango zaio, Koldo Mitxelena Kulturuneko ekitaldi aretoan Koldo Saratxagak eskainiko duen hitzaldiarekin. Interesa duen ororentzat zabalik egongo den saioa 18:30etan hasiko da eta gaztelaniaz izango da. Gainera, bertaratu ezin dutenek ere hitzaldia jarraitzeko aukera izango dute, streaming bidez emango baita Koldo Mitxelenako webgunean. Guztia irakurri ¦ KomentatuIparraldea Bertan zikloaren XI. edizioa Donostian© cc-by-sa EKE ¦ 2012-03-14 ¦ 08:52 ¦ kultura11. aldiz, Euskal kultur erakundea eta Koldo Mitxelena kulturunea elkartzen dira Iparraldea Bertan! kultur zikloaren antolatzeko. Egitarauan, kontzertuak eta Iparraldea garapen bidean deitu hitzaldia Battitta Boloquy-rekin. Ekitaldiak martxoko asteazken guziz iraganen dira, 19:30etan, Koldo Mitxelena kulturunean. Guztia irakurri ¦ Komentatu"Informazioaren kudeatzailea eta bitartekaria" ikastaroa, Tabakalera eta Asmoz Fundazioaren eskutik© cc-by-sa Tabakalera, Donostia ¦ 2012-02-21 ¦ 12:30 ¦ kulturaAurreko edizioetako esperientzia errepikatu nahian Tabakalerak eta Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, Javier Leiva Aguilerak zuzenduriko Informazioaren Kudeatzailea eta Bitartekaria ikastaroaren 3. edizioa abiarazi dute. Ikastaroa 2012ko martxoaren 5ean hasiko da eta 2012ko ekainaren 22ra bitartean egingo da. Izena emateko epea zabalik dago jada. Guztia irakurri ¦ Erantzun bat"Afrikako Gerra (1859-1860)" izenburupean aurkeztu dugu museoko erakusketa birtual berria© cc-by-sa Zumalakarregi Museoa ¦ 2012-02-18 ¦ 10:58 ¦ kulturaZumalakarregi Museoak erakusketa birtual berri bat jarri du abian bere webean. XIX. mendean gertatutako gerra gutxi ezagutuari buruzkoa, 1859-1860 urteetako Afrikako Gerra alegia.
Guztia irakurri ¦ KomentatuTxillardegi, irakurraldi eta omenaldia© cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-02-16 ¦ 11:42 ¦ kulturaIgande honetan, otsailak 19, omenaldia jasoko du Jose Luis Alvarez Txillardergi idazle zendu berriak. Hemeretzi idazlek Txillardegiren testuak irakurriko dituzte, Donostiako Victoria Eugenia Klubean, goizeko 12:00etan. Bakarrik nago Zerubiden goiburua jarri diote ekitaldiari.
Erref.:
Txillardegi, irakurraldi eta omenaldia (www.armiarma.com)
|
Gaiak
Azken erantzunak
|