© cc-by-sa
Sustatu
¦
2011-10-16 ¦ 13:24 ¦
komikia
Joseba Larratxe komikigileak, Josevisky-k, Izan eta Ukan proiektu berria jarri du sarean. Gaztezulon egin zioten elkarrizketa batean azaldu zuen proiektuaren nondik norakoa. Informatikari, musikari, marrazkilari eta zinegileen arteko elkarlanaren emaitza.
© cc-by-sa
Sustatu
¦
2011-06-27 ¦ 10:56 ¦
komikia
Euskaltroll da blog anonimo bat, aktualitate politikoaren inguruko txantxak egiten dituena irudi muntaiekin, bideoekin eta baita rage euskaldunekin. Hauteskundeen ondoren, adibidez, Don Limpio garbigarriaren burusoilaren irudia aldatu eta Odon Elorza alkate ohiarena jarri zuen:

© cc-by-sa
Sustatu
¦
2011-06-13 ¦ 11:43 ¦
komikia
Indianako eta Princentoneko unibertsitateek egindako ikerketa baten arabera, irakurtzeko zailagoak diren tipografiekin idatzitako testuak errazago gogoratzen ditugu gerora. Konklusio hori arrazoitzeko, esan dute letra-tipo zailak irakurtzeko kontzentrazio-maila handiagoa behar dela, eta horri esker gogoratzen dugula errazago irakurritakoa.
© cc-by-sa
Sustatu
¦
2011-03-23 ¦ 08:11 ¦
komikia
Atzo hil zen Juan Carlos Egillor marrazkilaria (Donostia 1947), alor askotan lan egindako artista, besteak beste komikigintzan. Une egokia errepasatzeko bere lana eta beste hainbatena argitaratu izan zuen Euskadi Sioux aldizkariaren aleak.

© cc-by-sa
Luistxo
¦
2011-03-01 ¦ 10:32 ¦
komikia

Rage comic edo amorruaren komikiak dira Interneten hedatzen ari den meme barregarri bat. 4chan foroan sortu ziren 2008. urtearen bueltan, baina une honetan toki askotan ageri dira. Bereziki, Reddit albiste partekatuen komunitatean pil-pilean daude. Euskarazko adibide bat sortzera animatu naiz...
© cc-by-sa
Elkar
¦
2010-05-05 ¦ 12:50 ¦
komikia
De Rerum Natura 3 honetan, Zaldi Eroaren 2007ko udatik 2009ko amaiera arteko komiki-tiren antologia
bat aurkituko dugu. Bravehart Ibarretxe eta Napoleon Lopez, Iruña-Veleiako idazkunak, The Organization-eko lagunak, zer egin ez dakitela; La Pelota
Basqua, guztion teilatuen gainean; Barcinopoliseko edo
Lizartzako alkate andereak; Txentxo himalaiazalea, Arnaldo espetxeratua...

© cc-by-sa
Sustatu
¦
2010-02-08 ¦ 15:17 ¦
komikia
Gaurtik aurrera, astelehenero, Zaldieroak eta Juan Kruz Lakastak igandeetan Berrian plazaratzen duten Serio Demonio atala erreproduzituko dute Euskalerria Irratiaren webgunean.

Asteburu honetakoa gaia izan da Euskal Herriaren barruan Nafarroa aipatzeko debeku hori, zeinari punta atera izan zioten jada joan den astean bai Irratikoek zein Zaldieroak.
© cc-by-sa
KREA Adierazpen Garaikidea
¦
2010-01-31 ¦ 13:05 ¦
komikia
Hirugarren urtez jarraian, KREAk “Komikiaren gida” argitaratu du, istorio marrazkilari ospetsuek egindako eskuliburu txikia. Hizkuntza argi eta arruntarekin, komikia gazteei hurbildu nahi die, diziplina horretako sormen artistikoak nola hobe ditzaketen azalduz. Mauro Entrialgo eta Abarrotsek marraztu ondoren, KREAk aurten Joaquín Reyes komiko eta ilustratzailearen lankidetza jaso du.
© cc-by-sa
Sustatu
¦
2009-10-20 ¦ 11:52 ¦
komikia
Artista anonimo batek Tintin en Donostia irudi sorta egin du. Flickr-en daude Tintinen portada apokrifoak eta Donostiako taberna batean ere bai erakusgarri.
 Baimenarekin, © Tintin en Donostia
© cc-by-sa
Sustatu
¦
2009-09-04 ¦ 08:13 ¦
komikia
Disney ekoiztetxeak Marvel komiki-etxea erosi du aste honetan 2.800 milioi eurotan. Inplikazio ekonomikoez gain, sarean irudimena askatu da. Marvel eta Disney pertsonaien mashup edo nahastekez bete dira bazterrak, copyright arauak hausten dituzten irudiak guztiak, seguruenik. Hona X-men-eko Wolverine edo Otsokume, Mickey saguaren belarriekin.
© Charles Allen Harris, edo Disney, edo Marvel, auskalo.
© cc-by-sa
Sustatu
¦
2009-04-20 ¦ 12:27 ¦
komikia
Berria.info-n irteten ez direnez, Patxi Huarte Zaldieroa marrazkilariak igandeetan Juan Kruz Lakasta kazetariarekin egiten duen Serio Demonio ataleko marrazkiak bere blog erdi ahaztuan argitaratzea erabaki du.
 Baimenarekin © Zaldieroa
Sustatu.com
¦
2009-02-11 ¦ 08:37 ¦
komikia
Zaldieroak tira bertikala egin du gaur Berrian, baina bere ohiko espazioan etzanda agertu zaio.

Marvel
¦
2009-01-13 ¦ 06:23 ¦
komikia
Spiderman-en azken komikiak Barack Obama du protagonista. Gaiztoek haren kargu-hartzea zapuztu nahi dute, baina han dago Peter Parker argazkilaria, eta Spiderman bihurturik, salbatuko du Obama. San Sebastian egunean, urtarrilak 20, izango da Obamaren zina.

Pernan Goñi Olalde - Arteko Galeria
¦
2008-03-12 ¦ 08:26 ¦
komikia
Pernan Goñik komiki ikastaroa emango du, umeei eta gaztetxoei zuzendua (14 urterarte). Donostiako Arteko galeriaren tallerrean izango da. Datak: martxoaren 25etik 29a arte, goiz zein arratsaldez, adinen arabera.
Guillermo Zubiaga
¦
2008-02-08 ¦ 07:01 ¦
komikia
Berrian eta Igor Leturiaren blogean irakurrita jakin dugu, AEBetan komikigintzan dabilela euskaldun bat, Barakaldoko Guillermo Zubiaga, tartean Marvel mitikoan ere bai. Beren lanen adibideetan ikusten da Marvelentzako lanetan, berba eta keinu euskaldunak ere sartzen dituela. Ikusi X-Force sortako adibide honetan Negu Gorria(k) eta Urtz nola ageri diren. PDF pare honetan, Hell Hole eta Gen-X komikietako adibide gehiago.
xme - Elkar/Normalak bagina bezala
¦
2006-12-19 ¦ 08:20 ¦
komikia
Aurtengo Durangoko Azokako liburu arrakastatsuenetakoa izan da "Pololoak 2: Poxpoliñaren bahiketa", Patxi Gallegok Xabinaitor superheroiaz idatzitako komiki-liburua. Dagoeneko irakurri dutenentzat nahiz oraindik ezagutzen ez dutenentzat interesa duelakoan, sortzailearengana jo dugu galdezka.
|