Pasa den larunbatean Donostiatik Arditurrira, Oiartzunen, paseo polita egin genuen bizikletaz. Sarri aipatzen dugu ez ditugula ezagutzen etxetik gertu ditugun ingurune ederrak, eta onartu behar dut nik neuk ez nituela ezagutzen Arditurriko meazuloak. Egun pasa polita egin daiteke bidegorri sarea erabiliz Arditurri bisitatu eta han inguruan zer edo zer janaz.
Bihar Donostiatik Arditurrirako ibilbidea egingo dugu bizikletaz bidegorrian zehar, lasai-lasai, paisaiaz gozatuz lagunartean. Irteera hau Kisale bizikleta-dendak antolatua dago eta egiten dugun bigarrena izango da, azaroan Elgoibarren egin genuen eta lehenengoa.
Christian Bergmanek denboraldi bat igaro zuen Euskal Herrian eta euskal pilotarekin txundituta geratu omen zen. Harrezkero euskal pilota bultzatzen ari da Suedian eta frontoia ere eraiki nahi du Stockholmen. Hiriburuko Euskal Pilota Kluba ere sortu dute eta webgunea ere bai, suedieraz... eta euskaraz.
Zozketa ofizialean zorterik izan ez bazenuen, edo orain zure burua mendi maratoia egiteko prest ikusten baduzu, oraindik dortsala eskuratzeko aukera daukazu. Apirilaren 5ean www.lasterketak.com webgunean dortsal bat zozketatuko dugu
Zegama - Aizkorri mendi maratoian parte hartzeko.
Dinamikoa, erakargarria, berritzailea, erabilgarria eta iraultzailea. Horiexek dira Noomad bizikleten ezaugarriak sortzaileen esanetan. Arrasaten sortu da enpresa berria, Garaia Berrikuntza Gunean, eta gaur aurkeztu dituzte bizikletak.
Radioshack txirrindulari taldearen webgunean, taldekideen zerrendan aurpegiak, izenak eta herrialdeen banderak ageri dira. Markel Irizar eta Haimar Zubeldia txirrindularien kasuan, ikurrinarekin. Bien profiletan ere bai, baina nazionalitatea Spanish ageri da kasu horretan.
Datorren martxoaren 11n, igandea, goizeko hamarretan, Kross Berdearen aurreneko edizioa jokatuko da Donostian (6,7 km.), herri-lasterketak ingurumenarekiko eta jasangarritasunarekiko errespetuarekin uztartuko dituen kirol-jarduera aitzindaria. Izen-ematea Kross Berdearen webgunetik egin daiteke.
Banekien Marca aldizkariak kirola zuela aipagai. Ez nekien ordea hain
sentsazio zaleak zirenik: frantziar umorezko bideo bat Espainiar kirolaren aurkako eraso bat bezala aurkeztu dute otsailaren zazpian. Hala ere eskerrak eman behar dizkiet, hiru lerroko artikulu honen azpian irakurri ditudan komentario batzuei esker (3000 baino gehiago ziren) asko irri egin dudalako.
Urte amaierarekin batera San Silvestre lasterketak www.lasterketak.com web gunera iristen dira.
Urteko azken eguna ospatzeko primerakoa.
Kolore guztietakoak daude: popularrak, konpetitiboak, urte askotakoak, berri-berriak, ...
Aurten www.lasterketak.com web guneko egutegian 38 San Silvestre lasterketa zenbatu ditugu: 1 Araban, 9 Bizkaian, 19 Gipuzkoan eta 9 Nafarroan.
Ondarroako urte amaierako mendiko bizikleta proba, Kakatzan, itzuli da. Ohi bezala, kartel eta komunikazio korporatibo landuarekin. Ni ena lantzoi, momatxe baño.
Abenduaren 2an, ostirala, hurrengo egunean Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dela-eta, euskararen aldeko pilota jaialdia jokatuko da Donostiako Atano III. pilotalekuan, 22:15ean. Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatutako jaialdian, Xala eta Laskurain, Bengoetxea VI.aren eta Barriolaren aurka ariko dira partida nagusian, eta bertaratzen diren guztiek ez dute sarrerarik ordaindu beharko. Izan ere, egun horretako helburu nagusia ahalik eta euskaltzale gehien bertan egotea da euskarari arnasa eta bultzada eman diezaioten.
Datorren iganderako xake txapelketa berezia antolatu du Eibarko Klub Deportiboak. "Fischerren Ausazko Sistema" erabiliko dugu jokatzeko. Piezen ohiko kokapena ahaztuta, ausaz erabakitzen da lehenengo errenkadan izango duten hurrenkera. Horrela hasierako 960 posizio ezberdin sortzen dira. Txapelketa honekin uztailean hil zen Manuel Lopez taldekidea omenduko da. Euskal Herrian lehenengo aldiz egingo da taldekako txapelketa bat Fischerren sistema erabilita.
Kisale interneteko bizikleta-dendan larunbat honetarako Blogs&Bikes topaketa antolatu dugu. Blogs&Beers edota Pintxos&Blogs ekimenetan inspiratzen da eta lehen saio honetarako lagunarteko mendi-bizikleta irteera antolatu dugu.
Kepa Acero surflari bizkaitarrak itsasaldiko olatu batean egin du surf, zenbait minutu eta kilometroz, Alaskako bazterren batean, berak sekula hartu duen olaturik luzeena. Itsasaldiko olatuak munduko itsasadar eta ibaia zenbaitetan gertatzen dira, besteak beste Alaskako Cook Inlet badian.
Aurten X. edizioa da eta bekaren gaia MENDIZALETASUNA da. Beka 9.000 eurokoa da eta urriaren 11 izango da izena aurkezteko azken eguna. Oraindik denboraz zaude! Aurtengo edizioa hainbat nobedaderekin dator, baina garrantzitsuena da ikerketa lanaren memoria aurkezteko epea luzatu egin dela. Aurreko deialdietan bekaren irabazleak 12 hilabeteko epea zuen ikerketa lana burutzeko. Aurtengoan, berriz, epe hori 18 hilabetekoa izango da.
Euskal Herriko fitness txapelduna da. 27 urterekin lehiatu da lehen aldiz; baita irabazi ere. Kirol honek bere burua "behingoz" onartzeko balio izan diola aitortu digu. Bermeotarrak, momentuz behintzat, palmares oparoagoa du gimnasia erritmikoan fitnessean baino. 2001ean Espainiako Txapelduna izatera heldu zen taldekakoan, eta hirugarrena banakakoan pilotarekin. Gihar artean, ordea, ekainean lehiatu zen estreinakoz, Gernikan antolatu zuten txapelketan. Aurrenekoz aurkeztu, eta irabazi.
Gernikako gimnasioan hartu gaitu; irribarretsu eta urduri, bere saltsan. "Askotan, denbora gehiago pasatzen dut mihiari eragiten pisuak altxatzen baino!" –barrez–.
Bilboko Kirol Patronatuak 2011-2012 ikasturterako ikastaroak aurkeztu ditu. Tartean, Amatxoak gurditxoekin izeneko ikastaroa dago. Hau da, amatxo direnek jarduera fisikoa egin dezaten antolatutako ikastaroa, haurrak alboan dituztela. Diskriminazio positiboa? Matxismo ulertezina?
Naroa Geresta eta Mikel Luloaga Bai Euskal Herriari ekimeneko koordinatzaileek BERRIA egunkarian plazaraturiko iritzi artikulua.
Hautsak harrotu ditu Espainiako Itzulia Euskal Herrira ekartzeko erabakiak. Ez gaitzatela nahasi, ez da kasualitatea azken hamazazpi urte hauetan Espainiako Itzulia Euskal Herritik pasa ez izana, ez eta aurten Euskal Herritik pasarazi nahi izatea ere.
Joxe Aranzabalek gutun irekia idatzi dio bere blogean Xabi Alonsori, Real Madrid futbol taldeko jokalari euskaldunari. Madrid-FC Barcelona partidetan errepikatzen ari diren istiluen harira, kontu hartzen dio blogariak futbolariari.
(...) Negargarria iruditzen zait iaz ezkero erakusten ari zareten portaera. Indarkeria erreibindikatzen duzue (“El futbol es para hombres” aldarrikatu zuen Mourinho misoginoak), eta biolentzia erabiltzen duzue jokoan, batez ere Barçaren kontra, gaur egun Real Madril baino hobea den taldea.
Tourrarekin batera, Sustatuzaleon artean ere lehiaketa izan dugu, Sustatu tropeltxoanIban Lizundia Durangokoak irabazi du, eta sari txiki bat du zain. Hortik badabil Iban, jar dadila gurekin kontaktuan, mila esker.