Bihar, maiatzak 12, Antxoa Egune ospatuko da Ondarroan, urtero-urtero Kantauriko antxoa bultzatzeko asmoarekin ospatzen den jaia. Eguerdian hasi eta egun guztian zehar, jai giroa nagusituko da kostaldeko herrian, betiere antxoaren inguruan antolatutako jaialdiarekin.
Igande honetan, maiatzak 13, ospatuko da Herri Urrats jaia Senperen. Iparraldeko Ikastolen aldeko festaren leloa Elkartuz zabaldu izango da aurtengoan. 1984an sortutako jaialdiak 29. edizioa beteko du 2012. urte honetan. Ateak 10.00etan irekiko dituzte eta bisitariek ipar Euskal Herriko ikastolak diruz laguntzeko aukera izanen dute, Senpereko lakuaren inguruan antolatu ekitaldietan parte hartuz.
Europako ezpata-dantzak ikertzen diharduen AEBetako dantzaria da Jeremy Carter-Gordon. Duela hilabete batzuk Euskal Herrian bizitako zenbait esperientzia deskribatu zituen bere blogean, eta oraingoan, harri eta zur geratu da Zubietako inauteriekin. Ingelesezko kontakizuna eta argazki-erreportaia bikaina (irudi libreak).
Martxan da aurreko ostiraletik eta datorren igandera arte, Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxean ikusgai dagoen ZUBEROAKO MASKARADA (1993-2007) izeneko argazki erakusketa, Maskaradaren 50 argazkiz osaturik.
San Nikolas jaia dela-eta, artikulu adierazgarria publikatu du Goienak egunak emandakoaren berri emateko, eta salatzeko Arrasateko guraso batzuek hartu duten tokiz kanpoko jarrera udalak antolatutako bolo-boloan. Hemen dago artikulua: San Nikolasko boloan ikusitako jarrerekin kezkatuta: gurasoak hezi egin behar ditugu.
Testuaren arabera, umeak ez ezik, zenbait guraso ere sartu da gozokien harrapaketaren borrokan...
Gabon mezuak euskaraz zabaltzeko helburuarekin Azkue Fundazioak eta Bizkaia Irratiak lehiaketa eratu dute. Gabonetan elkarri zorionak eman edota urteberri on bat opatuz bidaltzen diren mezuak, euskaraz sortu eta zabaltzeko helburua dauka Txioka Sarean lehiaketak. Euskararen erabilera sustatzez, euskaraz zoriontzeko bitartekoak eskaintzea ere badu xedetzat lehiaketak.
2012ko Ibilaldia dagoeneko errealitate bat da Itxaropena Ikastolako familiarentzat. Iazko Ibilaldian lekukoa hartu zuten lehendakari eta zuzendariak, eta dagoeneko gaur sorpresa txiki bat izan dute ikastolako ikasle, guraso eta irakasleek.
Ate joka ditugu Kilometroak. 15 egun barru izango dira Azpeitian, urriaren 2an. Bitartean, Ikastolen jaiaren inguruan Klikmetroak izeneko ekimena jarri zuten abian duela hilabete batzuk, eta orain, Klikmetro horiek aprobetxatuta, Non dago Wally jolasa ere proposatu digute.
Eguneraketa, irailak 15Irakurle batek joan den astean kargatu zuen hau atzo Espainian albiste bilakatzen joan zen... Ikusi erantzunetan.
Zoritzarrez ez nintzen enteratu Altsasura joango zela, bestela hara joango nintzateke bere berbaldi loretsua entzutera eta desfile hunkigarriak ikustera.Edonola era, hemen daukagu bideo bat une liluragarri hauek ikusi eta sentitu ahal izateko.
Ah! Ze goxamena !!
Bilboko Konpartsek geldialdia egingo dute aurten ere Kaskagorri eta Txori Barroteri jarritako zigorren kontrako adierazpen gisa. Horrez gain Konpartseroen Harrotasunaren Desfilea ere egingo dute Bilboko kaleetan, Aste Nagusiko "orain arteko ereduari" sostengua eman nahi dion oro elastiko beltzez desfilatzera gonbidatu dute.
Kalkamonia pertsonalizatuak egiten dituen enpresa batek kanpaina berezia egin zuen Sanferminetarako (baina gainontzeko parranda handietarako baliagarria dena): Kukuxumusuren marrazkidun kalkamoniak, eskumuturrean etxeko telefonoa jartzeko.
Duela 6 urtetik hona urtero Euskal Jaia antolatzen dute Castaņareseko kanpinean (Errioxa). Euskal Herritik kanpo badago ere, kanpinean dauden lagun gehienak euskaldunak dira, baita kanpinaren jabeak, eta 2005. urtean San Inazioekin batera Euskal Jaia antolatzeari ekin zioten. Aurtengoa zazpigarren edizioa izango da, datorren uztailaren 30ean, larunbata.
Ekainaren amaierarekin herri askotan ospatu dituzte jaiak eta horiekin udako jai egutegi luze bati irekiera eman zaie. Iaz egindako egutegia eguneratzen saiatu gara eta hona ekarri dugu 2011ko Euskal Herriko udako jaien egutegia. Herri asko direnez, akatsen bat edo beste egingo dugu segurutik; iaz bezala, eskertuko ditugu zuzenketak erantzunetan. Honatx ba, datozen 3 hilabeteotarako jaien egutegia.
Gizartea etengabe aldatzen doa eta garai berrietara egokitu beharra dago. Izan ere, gure herrian geroz eta nazionalitate desberdin gehiagok elkarbizi behar dugu, eta elkarbizitza prozesu honetan kultura ezberdinak elkar ezagutzeko bidea zaila eta luzea da askotan.
Kilometroak 2011 Azpeitian ospatzen dela-eta, ekimen berria abiatu dute Interneten: klikmetroak.com. Herritarrek metroak hartuko dituzte, eta enpresa, merkatari eta elkarteek metro horiek diruz babestuko dituzte. Horixe da klikmetroak.com-en funtsa.
Bihar larunbatez, elkarte eta instituzio desberdinetako ordezkariak bilduko dira Uztaritzen, Ipar Euskal Herriko ihauterietako ohiturak UNESCO-ren kultur ondare immateriala zerrendan sartzeko proiektua dela eta.
Herri Soinu, Iparraldeko Euskal Dantzarien Biltzarra, Euskal kultur erakundea, Lapurtarrak taldea eta CMDTA Federazioa dira egun berezi horren antolatzaileak. Karia hortara Jean-Michel Guilcher ikerlari famatua ohoratuko dute ere.
Zumalakarregi Museoak Tolosara egun pasa antolatu du 2011ko ekainak 12rako. Frantsesada garaian, 1813ko ekainak 25ean gertatutako batailaren oroituko duen Tolosako I. alardea ezagutu eta garai hartako Tolosaz gehiago jakiteko.
Maiatzaren 29an ospatuko dugun festa honetan, baserritarrei omenaldia, bertsolariak, trikitilariak, haurrentzako pintura tailerra, idi dema erakustaldia, herri bazkaria eta kontzertua izango ditugu. Egun horretan Igartubeiti Baserri Museora hurbiltzen zareten guztiok 4 izarretako Iriarte Jauregi Hotelean gau bateko zozketan parte hartzeko aukera izango duzue.