Sustatu.com > irakaskuntza

Iraunkortasunerako euskal transizioaz: herri-ekimenaren desafioak

© cc-by-sa  UEU  ¦  2010-07-06 ¦ 12:23 ¦  irakaskuntza

Iraunkortasuna izango da XXI. mendean gizadiak izango duen arazorik larrienetakoa, hala ikuspegi globaletik nola lokaletik. Iraunkortasunaren aldeko trantsizioa (eremu publikoa, pribatua eta komunitarioa) eragile guztien lana bada ere, guk komunitatean jarri nahi genuke azpimarra: herrigintzaren ikuspegitik nola hel dakiokeen behar dugun trantsizioari. Eta horren inguruko hausnarketa bideratzeko mintegia antolatu du UEUk datorren uztailaren 13 eta 14rako.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Publizitatea

Ikus-entzunezkoak sortzeko Benito Ansola Beka

© cc-by-sa  Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa  ¦  2010-07-03 ¦ 15:35 ¦  irakaskuntza

Topaguneak BENITO ANSOLA BEKAK sortu ditu, euskal kultura zabaldu eta ikus-entzunezkoen ekoizle gazteei laguntzeko asmoz, Lekeitioko Udala eta Euskal Zine eta Bideo Bileraren laguntzaz eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritza zein Bizkaiko Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren babesaz.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Ostalaritza euskaraz ikastaroa on line eta doan

© cc-by-sa  Iberba  ¦  2010-06-30 ¦ 16:12 ¦  irakaskuntza

Gero eta gehiago dira zerbitzua euskaraz ere eman nahi duten ostalariak. Helburu hori lortzen laguntzeko, on line ikastaro bat sortu berria da, oinarrizko esamolde eta terminologia euskaraz nolakoak diren ikasteko.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Moot Euskadi '10

© cc-by-sa  antton rodriguez  ¦  2010-06-18 ¦ 10:13 ¦  irakaskuntza

Moodle moot euskadi 2010 hasi da!!! Haurten Tknikan jarraitu ahal izango dugu Moodle moot Euskadi 2010. Zuzenean jarraitu ahal izango duzue Streaming bidez. Gozatu!!

Erref.: Moot Euskadi '10 (www.tknika.net)
# ¦ Komentatu

Kazetaritza ikasketek utzitako ajeak

© cc-by-sa  Goio Arana  ¦  2010-06-14 ¦ 11:32 ¦  irakaskuntza

Bete berri dut aspaldiko gogo bat: Kazetaritza ikasketak egitea. Lau urtean Leioara joan-etorrian ibili eta gero, azkenean, bukatu ditut ikasketak. Goi mailako edozein ikasketak, logikoa denez, norberaren baitan uzten ditu arrasto garrantzitsuenak, bertan geratzen direlako ikasitakoak eta bizi izandako esperientziak. Hala ere, inguruko gauza arruntenetan ere aurki daitezke egindako ibilbidearen zantzuak. Hona hemen aztarna horien bilduma txikia.


Argazkiak.org | Boligrafoak © cc-by-sa: goioarana

Guztia irakurri ¦ 9 erantzun

Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EITB Masterra

© cc-by-sa  Agurtzane Elordui (MKM masterraren arduraduna)  ¦  2010-06-11 ¦ 07:42 ¦  irakaskuntza

Multimedia komunikazioan trebakuntza berezitua lortu nahi duten lizentziatu berriei zuzendua dago Master ofizial hau, baita multimediak dakartzan joera komunikatibo berrietarako prestatzeko gogoa daukaten profesionalei ere. 2010-11 ikasturterako aurre-matrikula zabalik uztailaren 2ra arte.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Irakasleak eta oporrak

© cc-by-sa  Aitor Urrutia  ¦  2010-06-07 ¦ 11:01 ¦  irakaskuntza

Azken asteotan asko hitz egin da funtzionarien soldatei buruz. Zapaterok hartutako erabakiaren ondorioz, estatuko funtzionari guztiei soldatak murriztu dizkiete. Erabaki honek bidea zabaldu du askok eta askok gaiari heldu eta bakoitzak bere iritzia emateko. Iritzi asko irakurri izan ditut egunkarietan, eta asko entzun irratian. Atentzio handiz jarraitu izan dut gaia, baina inon ez dut ezer irakurri eskutitz honetan azalera ekarri nahi dudan gaiaz.

Guztia irakurri ¦ 23 erantzun

Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologiako Masterra 2010/2011

© cc-by-sa  Iñaki Camino (Euskal Herriko Unibertsitatea)  ¦  2010-06-06 ¦ 08:37 ¦  irakaskuntza

Urteoro bezala, Euskal Herriko Unibertsitateak Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologiako Master ofiziala antolatu du Gasteizko Letren Fakultatean. Eskolak goiz eta arratsalde izanen dira, urritik martxoa bitarte, baina masterra bi urtean egin nahi dutenek, goizez baizik ez ala arratsaldez baizik ez egin dezakete. Master honek doktoretzaren sarbidea dakar.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Kontsumo arduratsuari buruzko hezitzaileentzako ikastaroa Donostian

© cc-by-sa  Cristina Enea Fundazioa  ¦  2010-06-05 ¦ 09:49 ¦  irakaskuntza

Ingurumen krisiak eta baliabide naturalak agortzeak arduratzen zaitu? Kontsumoa murrizteko esku artean dituzun tresnengan pentsatu al duzu inoiz? Zure bizitzeko moduak ingurumenean izan ditzakeen ondorioengan hausnartu duzu? Hori guztia barneratzeko eta ondoren irakatsi eta belaunaldi berria hezitzeko, Greenpeace erakundeak eta Donostiako Cristina Enea Fundazioak, Donostiako udalaren babesarekin, Kontsumo Arduratsuari buruzko hezitzaileentzat ikastaroa jarriko du abian uztailean, aurten ere.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Komunitate birtualen kudeaketa: Community Managerrak

© cc-by-sa  Irati Iciar - UEU  ¦  2010-06-04 ¦ 08:09 ¦  irakaskuntza

Sare sozialak eta komunitate birtualak indarrean daude egun, eta errealitate horren inguruan lanpostu berriak sortu dira, Community Managerrarena (CM) esaterako. Komunikazioaren profesionalentzat aukera izan daiteke bide berri bat irekitzeko.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Udako ikastaroak GERTU: UEUren ikastaroak prest

© cc-by-sa  Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)  ¦  2010-05-27 ¦ 09:50 ¦  irakaskuntza

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU), bere udako ikastaroak aurkeztu ditu, GERTU lelopean. Ekainaren 28tik uztailaren 23ra bitartean, 38 ikastaro prestatu ditu. Ekainaren 20an amaitzen da izena emateko epea www.ueu.org webgunean.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Hezkuntza eleaniztuntzailearen alde, Marko Hirueledunari erantzuteko kanpaina

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-05-26 ¦ 09:55 ¦  irakaskuntza

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak proposatuta "Marko Hirueledunari erantzuteko kanpaina bat jarri dugu martxan. Kanpainarako blog hau sortu dugu: Euskaldunak eta eleaniztunak. Blogeko sarreretan aurkituko duzue kanpainaren aurkezpena eta balorazioa, zein erantzuteko proposatzen ditugun bideak:

  • Hezkuntza Marko Hirueleduna saiakuntza-proiektuetarako deialdia
  • Marko honi erantzuteko kanpainaren nondik norakoak
Erref.: Hezkuntza eleaniztuntzailearen alde, Marko Hirueledunari erantzuteko kanpaina (euskaldunaketaeleaniztunak.wordpress.com)
# ¦ Komentatu

Prestakuntza Iraunkorra euskaraz sustatzeko kanpaina

© cc-by-sa  imh  ¦  2010-05-21 ¦ 08:25 ¦  irakaskuntza

Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak merkatu berri bat ireki nahi du lanbide heziketa iraunkorra euskaraz egiteko aukera izan dezaten bai enpresek eta baita langileek eta horretarako topagune bat bultzatu nahi du lanbide heziketako ikastetxeekin, enpresek euskarazko prestakuntza iraunkorreko hornitzaile sarea izan dezaten.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Prozesu bolivartarra aztertuko dute jardunaldi batzuetan

© cc-by-sa  Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)  ¦  2010-05-15 ¦ 09:04 ¦  irakaskuntza

Ekainaren 5ean Iruñean egingo dira PROZESU BOLIVARTARRA: oztopo eta erasoen gainetik “La Patria grande” eraikitzen jardunaldiak, UEUk eta ASKAPENAk elkarlanean antolatuta. Bilkura honen helburua proiektu bolivartarren jatorria, kontzeptua eta nondik norakoak hausnartzea da, bai eta aurrean dituen erronkak, arriskuak eta potentzialtasunari buruzko gogoeta egitea. Bertan izena emateko epea maiatzaren 30ean amaitzen da, www.ueu.org atarian.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

2010eko Hik Hasi Udako Topaketak

© cc-by-sa  Hik hasi aldizkaria  ¦  2010-05-12 ¦ 11:05 ¦  irakaskuntza

Donostian, uztailak 1 eta 2 Aurtengoak XI. Hik Hasi Udako Topaketa Pedagogikoak izango dira. HIK HASIk eta EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailak antolatu dituzte elkarrekin. Uztailak 1 eta 2ko goiz eta arratsaldeetan 28 ikastaro eskainiko dira, eta bazkalosteetan, berriz, parte hartu nahi duen edonorentzako kafe-solasaldiak antolatu dira. Donostiako EHUko Pedagogia fakultatean eta Ekintza ikastolan izango dira ikastaroak.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

UEUren Udako Ikastaroak gertu: matrikula zabalik dago

© cc-by-sa  Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)  ¦  2010-05-11 ¦ 15:04 ¦  irakaskuntza

UEUren Udako ikastaroetan izena emateko epea dagoeneko irekita dago. Aurtengo ikastaroen egutegia hauxe izango da:

  • Ekainaren 28tik uztailaren 2ra, Eibarko UEUren Ikastetxe Nagusian,
  • Uztailaren 5etik 9ra, Baionako IUTn,
  • Uztailaren 12tik 16ra, Eibarko UEUren Ikastetxe Nagusian
  • Uztailaren 19tik 23ra, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean

Gogoratu ikastaroetara joateko hainbat diru laguntza daudela, eta UEUk langabetuentzat matrikula-prezio bereziak dituela. Aukeratu zure ikastaroa!

Erref.: UEUren Udako Ikastaroak gertu: matrikula zabalik dago (www.ueu.org)
# ¦ Komentatu

Errespetuan eta diferentzian hezi

© cc-by-sa  Bego Zuza  ¦  2010-05-09 ¦ 11:11 ¦  irakaskuntza

Errespetua, aniztasuna eta kritikotasuna lantzen dituen heziketa eredua nahi dugu gure seme-alabentzat. Hernanin, edozein dela ere eskola, badakigu gai hauek garrantzi handia hartzen dutela Hezkuntza Proiektu guztietan, eta ahalegin handiak egiten direla eskoletan kontzeptu hauek barneratzeko eta praktikan jartzeko. Baina orduan, zein da helduon zeregina? Nola landu ditzakegu helduok errespetua, aniztasuna eta kritikotasuna Herri honetarako planteatzen den bateratze prozesu bat inposaketatik eta “boteretik” bideratu nahi denean? Zein izango dira konflikto baten aurrean gure gazteekin erabili beharreko argumentuak: indar gehiago daukanak irabazten duela? Agindutakoa bete egin behar dela isil-isilik, burua makurtu eta elkarrizketa baztertuta?

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Neuronak ere euskaraz

© cc-by-sa  Tolosaldeko Euskararen Semaforoa  ¦  2010-05-07 ¦ 09:42 ¦  irakaskuntza

Naroa Anabitarte tolosarrak ederki baino hobeto erakutsi digu, zientzian ere euskararen erabilpena guztiz baliagarria dela. 2009ko ekainean bere ikasketak amaitu eta honako tesis doktorala aurkeztu zuen: “Alzheimer gaixotasunarekin erlazionatutako proteinen ultra-egitura mailako kokapena baldintza fisiologikoetan: APP eta PS1 arratoi helduen hipokanpokoko neuronetan”. Eta hori guztia euskaraz, nahiz eta EHU-UPVk hamaika traba jarri.

Erref.: Neuronak ere euskaraz (euskararensemaforoa.blogspot.com)
# ¦ Komentatu

Irakasle.net-eko e-posta Outlookeratu zutenetik, kalamitatea da hau

© cc-by-sa  Uti  ¦  2010-05-06 ¦ 08:50 ¦  irakaskuntza

Duela aste batzuetako albiste hau gogoratzen ezta ? Azkeneko egunetan arazo dexente izan ditugu. Egun askotan erorita egon da, edo erori ez bada ere, ezinezkoa zen erabiltzea. Pentsatu, 30.000 lagun inguruk erabiltzen omen du sistema, eta aste bete inguru egon da sistema K.O. Ikastetxeetan ondoren jartzen dizuedan mezua jaso dugu, arazoaren azalpenak emanaz.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Euskaraz ahoz zein idatziz egoki: Ehureka

© cc-by-sa  Azpidazki  ¦  2010-05-02 ¦ 10:41 ¦  irakaskuntza

Hilean behin gutxienez, Azpidazki webgunean EHUko administrazio eta zerbitzuetako langileei begirako aholkuak izango dira. Aholkuak euskaraz ahoz zein idatziz egokiago aritzeko izango dira, errazak eta eraginkorrak, eguneroko lanarekin zerikusia izango dutenak, eta hemen da lehena.

Erref.: Euskaraz ahoz zein idatziz egoki: Ehureka (www.ehu.es)
# ¦ Komentatu

Artikulu zaharragoak »»