Sustatu.com > ingurumena

Eta zuk, nola egiten duzu?

© cc-by-sa  Cristina Enea Fundazioa  ¦  2012-02-02 ¦ 13:52 ¦  ingurumena

Cristina Enea Fundazioak atal berria jarri du abian bere webgunean, Eta zuk, nola egiten duzu? deiturikoa. Bere helburua da ingurumenarekiko eta iraunkortasunarekiko errespetua sustatuko duten jarrera-ohiturak eta trikimailuak biltzea, baina bitxikeria batekin: ekarpen guztiak herritarrek egingo dituzte.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Publizitatea

Usurbilgo lehenengo konposgunea inaguratu dute

© cc-by-sa  Gipuzkoa Zero Zabor  ¦  2011-12-04 ¦ 11:41 ¦  ingurumena

Baratzerik, lorategirik ala lur sailik ez daukaten herritarrek hondakin organikoarekin konposta egiteko aukera izango dute aurrerantzean Usurbilen. Horretarako, Udalak, taldeko konpostatzea egiteko guneak jarriko ditu martxan. Lehenengoa abian da dagoeneko.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ekoudalekuak: Uda desberdin bat!

© cc-by-sa  Ekoliderrak  ¦  2011-07-05 ¦ 07:49 ¦  ingurumena

15-17 urte dituzu? Eta uda desberdin bat pasa nahi al duzu? Ba apuntatu zaitez gure "Ekoudalekuetara"! Paregabeko esperientzia biziko duzu, naturaz, jolasaz eta jasangarritasunaz gozatzen duzun bitartean. Epea uztailak 6ean bukatzen da, beraz animatu ja.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Fukushima Dai-ichi 1 erreaktorean inplosio zantzuak, isuri erradiaktiboak, 45.000 lagunen ebakuazioa inguruan

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-03-12 ¦ 07:35 ¦  ingurumena

Dai-ichi-eko zentral nuklearreko 1. unitateko erreaktorean nukleoaren inplosio zantzuak igarri dituzte Japonia. Historian bi aldiz bakarrik gertatu den istripu-mota: Three Mile Island zentralean (AEBetan, 1979 istripu larria baina nukleoaren suntsiketa partziala izan zen) eta Txernobilen (Ukraina, 1986, hondamendi mailakoa). Bideo honetan 10-50 segunduen artean ikusten da hain zuzen kamera finko batek nola grabatu zuen lurrikara Dai-Ichi zentralaren ingurua.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Antonio Gomez Salek zuzendutako doako jardunaldiak

© cc-by-sa  Eusko Ikaskuntza  ¦  2010-09-29 ¦ 17:40 ¦  ingurumena

Antonio Gomenz Salek zuzendutako doako jardunaldiak. “Larren kudeaketa jasangarria eta aldaketa klimatikoa Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan”, Ingurugiro sektoreko langileei zuzendutakoak.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Kezka Plaiaundiko (Irun) Parke Ekologikoaren etorkizunaren inguruan

© cc-by-sa  Itsas Enara Ornitologia Elkartea, SEO/BirdLife Euskadi, Aranzadi Zientzia Elkartea  ¦  2009-12-09 ¦ 10:21 ¦  ingurumena

SEO/BirdLifek, Itsas Enara Ornitologia Elkarteak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak beren kezka erakutsi dute Irungo Udalak Txingudiko Natur Baliabideak Babestu eta Antolatzeko Plan Berezian jasotako konpromisoak betetzen ez dituela eta, eta uste dute Udalak ez lituzkeela bere ahaleginak Plaiaundin diren kirol-instalakuntzak sendotzera bideratu behar, baizik eta bertatik beste norabait eraman behar lituzkeela, han egiten diren jarduerak Plaiaundiko Parke Ekologikoa natura-gune babestu moduan babestearekin eta kontserbatzearekin bateraezinak baitira.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Kongoko deforestazioak munduko oreka klimatikoa aldatu dezake

© cc-by-sa  Elkartasun Bideak  ¦  2009-08-28 ¦ 12:11 ¦  ingurumena

Afrikako parke naturaletan interes eta behar asko nahasten dira. Bitartean, Virunga Parke Nazionala, munduko bigarren erreserba naturala, txikituz doa.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Natura inperfektu alu hori

Julen Gabiria  ¦  2009-03-03 ¦ 13:00 ¦  ingurumena

Bolintxu Bilboko azken paradisua dela diote batzuek. Supersur autobide erraldoia bertatik pasatuko da, ordea.


Baimenarekin © cc-by-nc-nd: Julen Landa, Txanoduna

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Hiriek berrikuntza erakartzen dutenean

AZK - Garaia Berrikuntza Gunea  ¦  2009-01-13 ¦ 07:08 ¦  ingurumena

Bangalore, Silicon Valley, Singapur, Dubai, Shenzhen, Stockholm, Sheffield, Valentzia, Bilbo… munduan zehar badaude hainbat hirik zein lurraldek berrikuntza erakarri eta sustatzen dituenak.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Mintegia: Karbonoarekiko mendekotasun txikiagorantz

Asmoz Fundazioa - Asmoz Fundazioa  ¦  2008-10-29 ¦ 14:56 ¦  ingurumena

Asmoz Fundazioak Mintegi Birtuala antolatu du: "Karbonoarekiko mendekotasun txikiagoko ekonomia baterantz: energiaren ekoizpen eta kontsumo iraunkorra sustatuz."

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Hondak hidrogenoz dabilen autoa atera du

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2008-06-20 ¦ 07:41 ¦  ingurumena

Urte luzez entzun dugu egunen batean atmosferara CO2-rik botako ez zuen autoa aterako zutela, eta azkenean gertatu da, Honda FCX Clarity modeloa jadanik eskatu daiteke.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Hiri Hondakinen Kudeaketa Ikastaroa

Itziar - Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa  ¦  2008-05-26 ¦ 14:47 ¦  ingurumena

Hondakinen kudeaketa integralaren inguruan egun dagoen arazoa eta erronka kontuan hartuz, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak eta San Markos Mankomunitateak datorren ekainaren 2an Hiri Hondakinen Kudeaketa Ikastaroko VI. edizioari hasiera emango diote.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Surfrider 2008: surflariak zaborra biltzen

Gorka - Baleike  ¦  2008-04-21 ¦ 09:23 ¦  ingurumena

Mundu osoan ingurumenaren aldeko ekimenak bultzatzen ditu Surfrider Fundazioak. Kostaldean pilatutako zaborra biltzea izaten da horietako bat. Larunbatean Zumaia eta Deba arteko kosta zatian zabor biltzen aritu ziren Zumaiako eta Zarauzko 20 bat surflari.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Erlezaintza: milimetro erdi batean egon daiteke giltza

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2008-04-14 ¦ 07:58 ¦  ingurumena

Gaur egun erleekin dagoen arazoen jatorria gelaxka hexagonalen tamainan egon daiteke. Izan ere, ezti gehiago egin dezaten gelaxka horien tamaina milimetro erdi handitu omen du gizakiak. Begira zar kontatzen duen erlezain lanetan hasi den Pello Zubiriak Argia astekarian.

Erref.: Erlezaintza: milimetro erdi batean egon daiteke giltza (www.argia.com)
# ¦ Erantzun bat

AHTaren ibilbidearen 1.1 bertsioa jadanik eskuragarri.

AHT Gelditu! Elkarlanaren auzolana. - AHT Gelditu! Elkarlana  ¦  2008-01-24 ¦ 07:34 ¦  ingurumena

2007ko azaroan AHT Gelditu! Elkarlanean AHTak izango luken ibilbidea irudikatzen duen Google Earth-eko .kmz fitxategiaren 1.0 bertsioa publikatu genuen. Gure weborrian jadanik 1.1 bertsioa eskuragarri dezute.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Ingurumen hezkuntzarako softwarea

Naturgaia - Naturgaia SL  ¦  2008-01-21 ¦ 09:26 ¦  ingurumena

Naturgaia enpresan, Ingurumen heziketarako alorrean lan egiten du, eta software berri bat argitaratu du: Espezie exotikoak:turistak ala inbaditzaileak?.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Prestige, bost urte: Zumaiako irudiak

gorka - Baleike.com  ¦  2007-11-13 ¦ 12:48 ¦  ingurumena

Jadanik bost urte dira Prestigek istripua izan zuela. Euskal Herrira bi hilabetera iritsi zen fuela. Orduko irudiak bildu eta muntaketa egin dute Zumaiako www.baleike.com-en, Karidadeko Bentaren Algorri, itsasoko dama kantarekin lagunduta.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Euskal Herriaren Garapen Iraukorrerako Ekintza Plana

Nerea Zubiete - Verbax, Comunicación y Relaciones Públicas  ¦  2007-05-15 ¦ 11:20 ¦  ingurumena

Eusko Ikaskuntzak Euskal Herriaren Garapen Iraukorrerako Ekintza Plana aurkeztuko du gaur arratsaldean Bilboko Euskalduna Jauregian. “Aurrerapen berezko eta iraunkor baten alde Euskal Herriarentzat” izena du agiria eta datozkigun egiturazko aldaketen aurrean berehala abian jartzeko ekintzak proposatzen ditu.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Behar beharrezko GEO gabeko Udaberria

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2007-03-26 ¦ 09:16 ¦  ingurumena

Azken egunetan Lur Berri kooperatibak GEO haziak (genetikoki eraldatutakoak) salduko zituela iragarri duenez, GEO-rik gabeko Euskal Herriko Kolektiboak Bilkura antolatu du gaur astelehena, martxoak 26, arratsaldeko 8:30etan Baionako Jean Darrigrand IUT-an.

Erref.: Behar beharrezko GEO gabeko Udaberria (www.mrafundazioa-alda.org)
# ¦ Komentatu

Gaur iluntzean, bost minutuko ilunaldi globala

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2007-02-01 ¦ 08:50 ¦  ingurumena

Energia nola alferrik galtzen dugun salatzea du helburu ekimenak. Gaur osteguna, otsailak 1, 19:55 etatik 20:00ak arte apagoi edo ilunaldia, argi guztiak itzaltzea da proposamena, denok nahi izan ezkero zenbat energia aurreztu dezakegun frogatzeko.

Guztia irakurri ¦ 4 erantzun

Artikulu zaharragoak »»