App Inventor Android aplikazioak bisualki sortzeko garatutako tresna da. Tresna honek bi atal nagusi dauzka, diseinatzailea eta bloke editorea. Hasieran nahasgarri xamarra egiten da bloke editorearekin aritzea, baina, bere logika apur bat ulertutakoan egin behar dena argiago ikusten da. Proba gisa, Twiterren erabiltzaile baten egoera aldatzen duen aplikazioa sortu dugu eta gure blogean kontatu dugu esperientzia.
Pootle .po fitxategiak kudeatu eta itzultzeko aplikazio bat da. Aplikazio informatikoak itzultzeko (eta euskaratzeko, beraz) dagoen fitxategi mota estandarrea dira .po fitxategiak, eta Pootlek horien kudeaketa eta itzulpena errazten du sare bidezko interfaze bat eskainiz: lagun askoren artean egin daiteke itzulpen lana sarean horrela. Bertsio berria oraintxe irten da, abuztuan, eta euskal informatikari batek, Julen Ruizek, parta handia izan du berrikuntzetan, ohar ofizialak nabarmentzen duen bezala.
Software libreak azken urteetan izan duen garapena ikusita EHU, UEU eta ASMOZ euskal erakundeek ikastaro hau diseinatu dute 4. urtez. Aurten lehen aldiz Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Tituluaren izaera izango du. Irailaren 27ra arte dago izena emateko epea. *Software librea: sistema, sarea, segurtasuna eta web aplikazioak
Gizon hori Aitzol Naberan da, Sustatu.com-eko sysadmina, eta gaur bere eguna da Nazioarteko Sysadmin Eguna delako. Zorionak sysadmin guztiei, eta eskerrik asko!
Ostegunean izango da Euskal Encounterren 18. edizioaren irekiera Barakaldoko BECen eta igandera arteko egitaraua izango da bertan. BEC-en. Euskaltel Fundazioak antolatutako topaketan 5.000 lagun inguru bilduko dira (lekuak beteta daude).
Windows 7ren eta Windows Live-ren euskarako bertsioaren aurkezpena egingo da ostegun honetan Bilbon. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Microsoft Iberica-k euskarazko Windows 7 eta Live-ren aurkezpena egingo dute ostegun honetan, ekainak 17, Bilboko Campos Eliseos Antzokian. Ekitaldia 19:00etan izango da. Parte hartu nahi izanez gero, eman izena 943 24 96 96 telefonora deituz.
KZgunetik mezu bat jaso ondoren erabiltzaile izandako batek botatako galderak. Duela gutxi ene herriko KZgunetik mezu elektronikoa ailegatu zait. Argazki lehiaketa batean parte hartzeko gonbitea. Mezua euskara txukunean eta gaztelania are txukunagoan zegoen idatzita. Mezua irakurri eta telefonia enpresa baten publizitatea iruditu zait, goitik behera. Pribazitate politika oso eztabaidagarria duen enpresa baten publizitatea ere hortxe, ageri-agerian.
Windows 7 sistema eragilearen euskarazko bertsioa prest dago, eta Microsoft-en webgunetik jaitsi eta instalatu daiteke. Windows eta Office-ko azken euskaratzeak bezala, LIP izeneko pakete arin batekin instalatzen ahal da euskaratzea, baina horretarako, jakina, Windows 7 martxan izan behar duzu ordenagailuan.
Joko moduan hartu daiteke. Gure egunkari batzuetako webguneak aztertuta, zeinetan aipatzen da gehiagotan "Athletic" edo "Real Madrid"? "Erreala" edo "Athletic"? "Lopez" edo "Zapatero"? Testuak lantzeko PERL programazio-lengoaiarekin "erraz" egin daiteke hori. Jendeari horrelako programatxoekin "jolasten" irakasteko liburu bat, blog bat eta uztailean UEUn ikastaro bat prestatu dugu.
HegoBit Aldea elkarteak Hezkuntza, Garapena, Teknologia eta Kooperazioa (HGTK) izeneko 3. jardunaldiak egingo ditu Gasteizen maiatzean. Hiru egunetan zehar garapenerako kooperazio (bereziki, hezkuntzarn inguru birtualak) arloan IKT-en integrazioaren nondik norakoak aztertzeko eta inguru birtualetan izandako hezkuntza eta kooperaziorako esperientziak ezagutzeko aktibitate ezberdinak (hitzaldiak, mahia-inguruak eta tailerrak...) garatuko dira.
Azkenean irten da iPad produktua kalera, Appleren ordenagailu eramangarri berria. Eta hasierako kritiken argitan espero zitekeen bezala, ilara eta fanfarriak iragarri arren (hedabideek Apple-ko marketinlariek ematen dieten guztia irensten dute),
salmentak ez omen doaz hain ondo. Gainera, miresmenezkomezu batzuk egon badauden arren, kritikek segitzen dute. Bat, bereziki deigarria: iPad-erako sortzen ari diren eduki aberastuek antza dutela garai bateko Cd-Rom-ekin.
Begien mugimendua jarraituz, eskua erabili gabe saguaren funtzioa egin dezakeen tresna bat da Eyewriter. Paralisia duten gaixoek begiekin marraztu dezakete tresna libre honi esker.
Kevin Mitnick, 20. mendeko cracker ezaguna (gaur egunean kontsultorea) Donostian izango da martxoaren 18an Interneteko segurtasunari buruzko jardunaldi batean. Ingeniaritza sozialaz hitz egingo du Mitnick-ek: alegia, kode/bit kontuetan baino gehiago, amarru pertsonaletan oinarritutako eraso informatikoak.
Orain dela hilabete batzuk Scribusen manuala atera genuela. Euskaratu ere egin genuen, eta orain berrikuste lanak pasa eta gero (eskerrik asko Isusko Diez), dagoeneko bukatutzat eman dezakegu Euskarazko bertsioa.
Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritzako zenbait ikaslek Konponbit zerbitzua sortu dute, informatikako konponketak eginez eta aholkuak emanez, diru pixka bat ateratzeko ikasketa bidaiara begira. Borondatea kobratzen dute. PC, Macintosh, wifi eta router kontuak, eta beste era bateko elektragailuak (DVDak eta) konpontzeko prest.
Sustatuko artikulu bat ilustratzeko, argazkiak beharrean, pantailako bideo kapturak erabili ditugu. XVidCap Screen Capture izeneko programa bat erabili dugu horretarako, eta nola erabili dugun grabatu dugu hurrengo bideoan:
Google Chrome nabigatzailean gehigarri bat probatu dugu: Twitter Reactions. Nabigatzailean instalatu eta webgune batean ari zarela, twitterren emandako erreferentziak batzen ditu, baldin badaude. Probatu egin dugu, eta pantaila grabatu hona ekartzeko.
Datu-base batetik data automatikoki lortzen duten programek gaizki osatzen dute data eta horren ondorioz Interneteko web gune gehienek euskarazko data oker daukate.
Informatika eta teknologia berrian inguruko UniEncounter jardunaldiak antolatu ditu Uni Eibar-Ermua institutuak. Gai batzuk ikuspegi tekniko batetik aztertzen dituzte, informatikari eta zaletuentzat, baina beste batzuk "modu erlaxatuagoan ikasteko helburuarekin". Android telefonoa, irakaskuntza, jokoak edo segurtasuna izango dira aztergai.
Barbie panpina eredugarriak urteetan zehar hamaika itxura eta soineko hartu ditu. Zalantzan dago orain baina. Zein izango da bere
hamabigarren soinekoa? Zer ikasiko du hurrengo urtean? Aukera
daukazu berari laguntzeko eta botoa emateko orain. Mesedez, esaiozu badela ordua Computer engineer bilakatzeko, egundoko aukera dela. Eman botoa Barbie-ren web-gunean.