Sustatu.com > hizkuntza"Euskara Bizia" batzordea sortu du Bizkaiko Aldundiak© cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-02-10 ¦ 08:21 ¦ hizkuntzaBizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak "Euskara Bizia" batzordea sortzea erabaki du, Bizkaiko Lurralde Historikoan euskararen alde lan egiten duten elkarteak laguntzeko eta haien jarduerak koordinatzeko. Batzorde hori kide anitzeko organo aholku-emaile bat izango da eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailari atxikita egongo da. Guztia irakurri ¦ 3 erantzunHerri euskaldunak eta euskara© cc-by-sa Manuel Arregi (Zestoa) ¦ 2012-02-06 ¦ 07:07 ¦ hizkuntzaGaur egun askotan entzuten dugun esaldi topikoa: "Azken urte hauetan asko aurreratu da euskararen normalizazio-bidean, baina oraindik asko dago egiteko". Inork ez du horretan zalantzarik, baina gauza hori bat ote dator herri euskaldunetan gertatzen denarekin? Iruditzen zait, bereziki Urola bailaran, ez ote gauden "lasaitasun-egoeran" bertan-goxo. Guztia irakurri ¦ 16 erantzunAldahitz ikerketaren ondorioak© cc-by-sa Soziolinguistika Klusterra ¦ 2012-02-04 ¦ 09:22 ¦ hizkuntzaSoziolinguistika Klusterrak Aldahitz ikerketaren ondorioak kaleratu ditu. Ikerketa 2010 eta 2011. urteetan zehar garatu da, lan munduan, eta tipologia jakin bateko langileen kasuak izan ditu aztergai: heldu zirela euskara ikasi, eta lankideekin euskaraz egiterainoko ohitura finkatu duten langileak. Guztia irakurri ¦ 2 erantzunHiriko ez da soilik auto bat© cc-by-sa Rober Gutiérrez, Bai Euskarari Ziurtagiriaren zuzendaria ¦ 2012-01-30 ¦ 10:16 ¦ hizkuntzaHiriko ez da kotxe bat. Hiriko hiri barneko mugikortasunerako irtenbidea da. A new solution for the new urban mobility, Jesús Echavek, Hirikoren presidenteak adierazi duen bezala, jasangarriak izan eta pertsonengan oinarritu nahi diren hirietako mugikortasunari ekarpen berritzailea izateko helburuarekin jaio den proiektua da, Green Capital 2012 den Vitoria-Gasteizko izena munduan zehar zabaltzen ari dena. Guztia irakurri ¦ KomentatuTxillardegi jator jatorriarekin© cc-by-sa Arabako Iruña Argitzeko Batzordea ¦ 2012-01-29 ¦ 09:55 ¦ hizkuntzaEuskalari, euskaltzale, euskaldun bihotzeko, eta, garrantzitsuena, pertsona aske bat joan zaigu. Txillardegi, herri batek horrelako bat sortzeko hamarkada asko behar duen horietako pertsona berezi eta ezinbestekoa izan da Euskal Herrian. Ingeniaritzaren ezagutzatik euskararen normalizazioari izugarrizko laguntza eman zion, euskara batuaren aitetako bat bihurtuz. Baina, horrez gain, euskal soziolinguistikaren aitzindari nagusia ere izan zen, ikerketa mailan (gaur egun gainditu gabe dauden azterketa garrantzitsuak utziz) zein gizartearen sentsibilizazio mailan (EHEren sortzen lagunduz). Guztia irakurri ¦ KomentatuV. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak otsailaren 24an: izen-ematea ireki ida© cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-01-27 ¦ 09:43 ¦ hizkuntzaV. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak Donostian izango dira datorren otsailaren 24an, Kulturgintza euskararen garabidean izenburupean. Dagoeneko ikusgai dago egitaraua, eta izena-emateko epea ere zabalik dago otsailaren 21 arte. Guztia irakurri ¦ Komentatu"Euskara, bestela ez gara" hitzaldi-zikloa Zumaian© cc-by-sa Zumaiako Euskara Zerbitzua ¦ 2012-01-25 ¦ 09:46 ¦ hizkuntzaOtsailean Zumaian euskararen inguruan hausnarketa egiteko hitzaldi zikloa antolatu dugu, gure hizkuntzari hainbat ikuspuntutatik begiratzea da helburua, ahalik eta argazkirik osatuena egite aldera. Hitzaldi guztiak 19:00etan izango dira, Zumaiako Alondegian. Hizlarien artean, besteak beste, Jon Sarasua, Fermin Etxegoien eta Joxe Manuel Odriozola. Guztia irakurri ¦ 2 erantzunEGA deialdia - Nafarroa© cc-by-sa EIBZ ¦ 2012-01-24 ¦ 14:30 ¦ hizkuntzaAtzo ireki zen Nafarroan EGA azterketa egiteko lehenengo deialdian izena emateko epea. Matrikula-epea: urtarrilaren 23tik otsailaren 3ra, bi egunak barne. Prezioa: 25 € (familia ugarietako kideek legez araututako tasak dituzte). Guztia irakurri ¦ KomentatuEuskarazko palindromo lehiaketa, 2. edizioa© cc-by-sa AED (Arrasate euskaldun dezagun) ¦ 2012-01-23 ¦ 08:45 ¦ hizkuntzaBigarrenez, Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak (AED) Euskarazko Palindromo lehiaketa antolatu dugu. Diotenez, euskarazko palindromoen lehen lehiaketa 1923an "Kirikiño"k antolatu zuen eta 150 palindromo jaso ziren. Iazko lehiaketara aurkeztutakoak kopuru horretara heldu ez ziren arren, jasotako uzta oparoa izan zen. Ea aurtengoan gehiago lortzen ditugun! Guztia irakurri ¦ KomentatuArtikulua 2tzuL-en: "Legeen izenez", Patxi Petrirena© cc-by-sa EIZIE ¦ 2012-01-12 ¦ 08:05 ¦ hizkuntzaEIZIEren ItzuL posta-zerrendan behin baino gehiagotan eztabaidatu/galdetu izan da legeak izendatzeko moduaz. Horren haritik, Patxi Petrirena itzultzaileak gainbegiratu bat eman nahi izan dio egungo batez besteko erabilerari, eta oharren bat edo beste tartekatu 2tzuL blogean argitaratu dugun Legeen izenez artikuluan. Guztia irakurri ¦ Komentatu"Euskaraz seguru" gidaliburua argitaratu du UPV/EHUk© cc-by-sa UPV/EHUko Euskara eta Eleaniztasuneko Errektoreordetza ¦ 2012-01-10 ¦ 08:45 ¦ hizkuntzaUPV/EHUko Euskara eta Eleaniztasuneko Errektoreordetzak Euskaraz Seguru gidaliburua argitaratu berri du. Liburua ezinbesteko lagungarria izango da idazkaritzetako, sailetako, dekanotzako eta bestelako bulegoetan lanean ari diren administrazio eta zerbitzuetako langileentzat. Haren helburu nagusia da euskaraz lan egiteko eta aritzeko autonomia ematea erabiltzaileei.
Guztia irakurri ¦ KomentatuVascuencearen Legeak 25 urte: urte gehiegi euskararen normalizazioa oztopatzen© cc-by-sa Kontseilua ¦ 2011-12-14 ¦ 17:37 ¦ hizkuntzaEuskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Nafarroako euskalgintzako ordezkariekin batera agerraldia egin du Iruñean. Vascuencearen Legea indarrean sartu zela 25 urte beteko dira bihar eta urteurrena aintzat hartuta, honen inguruko irakurketa plazaratu du Kontseiluak. Horretarako, dokumental bat ekoiztu du Kontseiluak, prentsaurrekoan aurkeztu dena. Paul Bilbaok, idazkari nagusiak 25 urteotako balantzea egin du agerraldian. Guztia irakurri ¦ KomentatuSukaldaritzako tekniken eta tresnen oinarrizko lexikoa kaleratu du UZEIk© cc-by-sa UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroa ¦ 2011-12-04 ¦ 11:56 ¦ hizkuntzaUZEIk erabiltzaileen eskura jarri du bere webgunean Sukaldaritzako Lexikoa, pdf formatuan jaisteko aukerarekin (www.uzei.com). Guztia irakurri ¦ KomentatuEuskaldun izatearen (des)grazia© cc-by-sa beste bat ¦ 2011-12-03 ¦ 12:36 ¦ hizkuntzaEuskal Herriko tokiren batean jaioko zara eta zure gurasoek ezingo zaituzte euskaraz erregistratu. Espainiako edo Frantziako nortasun agiria egingo dizute, nahi edo nahi ez, eta hori egiteko ez zaituzte euskaraz hartuko. Guztia irakurri ¦ 9 erantzunBeyond the horizon…. Etorkinak eta Euskalgintzak, zer dute elkar ikusirik?© cc-by-sa Petra Elser, Banaiz Bagara elkarteko koordinatzailea ¦ 2011-12-03 ¦ 09:50 ¦ hizkuntza"Duela 40 urte, euskal gizarteak, euskal hiztunen komunitatea, ez zen gai izan immigrazio bolada erraldoiari erantzuteko. Ez zeukan baliabiderik, ez ordezkaritzarik, ezta mugitzeko askatasunik ere. Baina garai hartan egin gabe utzi zenak eta garai hartan bizi izan ziren pertsonen testigantzek pistak ematen dizkigute, gaur egun nora jo asmatzeko." Guztia irakurri ¦ Erantzun batAbenduaren 3an, gure eguzkiaren bila© cc-by-sa OrdiziakoAhotsa.net ¦ 2011-12-03 ¦ 08:38 ¦ hizkuntzaAbenduaren 3a heldu den honetan nere burura hainbat galdera eta buruhauste datorzkit. Ez, ez naiz egutegira begira ari zubia izango ote dudan edo ez dudan galdezka, oporretara Jakara edo Tenerifera joango naizen galdezka edota Durangoko azokara joan etorriren bat egingo dudan duda-mudan… Guztia irakurri ¦ KomentatuAhize-AEK-k hizkuntza teknikarien lan poltsa osatu nahi du© cc-by-sa Ahize-AEK ¦ 2011-11-30 ¦ 07:56 ¦ hizkuntzaAhize-AEK hizkuntza aholkularitzak pertsonal beharrak asetzeko hizkuntza teknikarien lan poltsa osatu nahi du. Guztia irakurri ¦ KomentatuJon Sarasuarekin solasean Saran: Euskararen berreskurapena; biziberritzeko gako batzuk© cc-by-sa Sarako ikastola ¦ 2011-11-29 ¦ 11:48 ¦ hizkuntzaOlhain ikastolak (Sara, Lapurdi) abenduaren 2an bideo/hitzaldi/eztabaida bat antolatuko du Jon Sarasuarekin eta Garabide elkarteak egin dokumental baten emanaldia abiapuntu hartuta. UNESCOren arabera egun 6700 hizkuntza dira munduan, mende honen bukaera aitzin erdiak galduko dira... Euskara ere bai? Dokumentala (Euskararen biziberritzeko gako batzuk), hitzaldia Jon Sarasuaren eskutik, eta eztabaida irekia deneri: Euskalgintzaz eta euskararen normalizazioaz. Noiz-non: abenduaren 2an, 20.00etan, Lurberri gelan, Saran. Guztia irakurri ¦ Komentatu25 azatz euskarazko kulturgintzaren soloan© cc-by-sa Txerra Rodriguez (Garaigoikoa) ¦ 2011-11-24 ¦ 08:50 ¦ hizkuntzaOrain dela urtebete hasi nintzen Garaigoikoa blogean hilean birritan (gutxi gorabehera) azatzak batzen. Eta zer dira azatzak ba? Hiztegian begiratuta, azatzak dira haziak non bota diren gogoratzeko jartzen diren seinaletxoak. Gure kasuan euskarazko kulturgintzaren lagin txiki bat izan gura dute. Urtebetean batu ditudan 25 azatz hauek euskarari zentralitatea ematen duten euskarazko kultur jarduerak dira. Eta zergatik zentralitatea eman euskarari? Ba, txosten honen arabera, euskararen garapenerako gakoak izan diren kultur jarduerak euskarari erdigunea eman diotenak izan direlako. Eta bide horretan neure harritxoa jarri gura nuelako. Guztia irakurri ¦ KomentatuBerbodromoa eta Sendijaia Getxon© cc-by-sa Egizu elkartea ¦ 2011-11-23 ¦ 08:02 ¦ hizkuntzaGetxoko euskaldunok elkar ezagutzeko hitzordu garrantzitsu bi ditugu: ostiralean Berbodromoa eta larunbatean Sendijaia egun osoan zehar. Berbodromoaren bidez euskararen erabilera aldarrikatu nahi dugu eta Sendijaia familia guztientzako topaleku izango da, euskararen bidez. Guztia irakurri ¦ Erantzun bat |
Gaiak
Azken erantzunak
|