Hondarribiko Arkolla auzoko bizilagunen babes zabala jaso du Sainzigarrenea baserrian hiru belaunaldiz bizi izan den familiak. Jabeek etxetik bota nahi dituzte. Udalak konponbide adostua eskatu du eta auzotarrek euren babesa eman diete Sainzigarreneako kideei.
Jardunaldian esandakoa interesgarri izango denez, eta edukazio onekoa delako hala egitea, ohar hau kronika batek borobilduko du (datorren asterako hori).
Gizartearen errepresentazio gisa ulertzen dituzte hiriak, eta horregatik nahi dituzte espazio publiko anitzagoak, erabilgarriagoak eta parekideagoak. Hiria Kolektiboko Oihane Ruiz bilbotarrarekin eta Koldo Telleria segurarrarekin bildu gara, biak ala biak arkitektoak, egitasmo honen izaera hobexeago ulertzeko.
Zero zabor mugimendukoek askotan jardun dugu errausketaz, hondakinei irtenbiderik eman ez, eta kalte larriak eragiten dituela salatzeko.
Askotan ahaztu egiten zaigu zerora eraman nahi dugun horren, zaborraren, gaur egungo helmuga zabortegiak direla. Hauetara, egunez egun, gaikako bilketa eraginkorrik ez daukaten herrietatik, materia organikoarekin nahastutako milaka tona zabor heltzen dira usteltzera.
Donostiako Pintxos & Blogs topaketetako hurrengo afaria, gaur zortzi izango da, azaroaren 4an, eta euskaraz eta gaztelaniaz izango da. Euskal Hiria da gaia eta gonbidatuak dira Igor Calzada soziologoa (gaiari buruz liburua laster kalean), Kepa Korta Donostiako Plan Estrategikoko zuzendaria, eta Antxon Lafont enpresaria. 45 lagunentzako tokia dago Astoria7 hotelean, eta erreserba egin behar da Paypal bidez.
Patxi Lopezek 2009ko hauteskundeetan Eibarren ospitalea egingo zuela agindu zuen. Orain, 2011ko Udal hauteskundeen bezperetan, Eibarko PSEk iragarri du ospitalea non egingo duten; eta horretarako lursorua 5,5 milioi euroan erosi beharko luke Eibarko Udalak. Lursoru hori bera 3,35 milioi euroan erosi zuen Eibar Berri enpresak, zeinaren atzean eraikuntza enpresa batzuk dauden.
Ez da Bruesa Inmobiliariak bultzatutako Aretxabaletako Eguzkienea sustapenari buruz idazten dugun lehenengo aldia. Dena den, denok testuingurua ondo ezagut dezagun, hainbat datu gogoraraziko ditugu: sustapenak 12 etxebizitza-bloke hartzen ditu bere gain. Horietako bi BOEkoak dira eta bere sustapena beste enpresa batek hartu zuen. Bruesak kudeatzen dituen 10 blokeetatik, 4 ez dira entregatu oraindik, eta salerosketa-kontratuak betetzeko epea joan zen abenduan eta urtarrilean zen.
Aretxabaletako Eguzkienea sustapeneko etxebizitzen egoera latza da: 2004an egin zen zozketa eta oraindik lau dira eman ez dituzten blokeak. Horren aurrean, kaltetuok gure ahotsa entzunarazi nahi dugu.
LedZep-en Stairway to heaven kantuan eskailerak zerura doaz, eta han egongo zen hau proiektatu zuen arkitektua. Eibarko Torrekua osasun zentruan aurkituko duzu eskailera kurioso hau. Horrelako kasu asko dago gure herrietan. Ezagutzen duzu antzekorik zure etxe alboan?
Ondarroako Alde Zaharreko eraikinak egoera oso larrian daude, hauen arrakalak gero eta handiagoak dira eta egonkortasuna galtzeko arriskua dute.
Honi buruzko informazio gehiago Ondarroa SOS! blogean aurki daiteke.
Hondakinen kudeaketa dela-eta, zabortegiak behin betikoz baztertu behar dira. Horretarako atez ateko bilketa-sistemak hondakinen kudeaketarako sistema integral baten zutoin nagusia da, konpostatze eta birziklatze programa zabalago baten barruan. Usurbilen urtebetean pasa gara %28 birziklatzetik %82ra. Gipuzkoa osoan gisako programa integratu bat ezartzea oso bidezkoa da, Gipuzkoa konurbazio bezala antolatu baitaiteke logistikoki. Horrela, gainera, ez dugu errauste-plantarik beharko, eta Gipuzkoa jasangarri bat lortzeko bidean urrats ederra emango genuke. Atez ateko sistemarekin ez dago errausten-plantaren inolako beharrik, eta, horrenbestez, gainetik kenduko dugu eskatzen duen odoluste finantzarioa eta osasun-mehatxua. Horregatik eskatzen diot 6 urteko moratoria Gipuzkoako Diputazioari.
Datorren otsailaren 27 eta 28an Hiri Hondakinei buruzko herri galdeketa burutuko da Usurbilen. Sortzen diren hondakinetatik ahalik eta gehien birziklatu eta berrerabiltzea dira helburu nagusiak. Galdeketan, beraz, hiru aukera hauek izango ditugu usurbildarrok eskura:
Zein bilketa sistema nahi duzu Usurbilerako?
Atez ate
Orain arteko edukiontzien sistema(4 edukiontzi)
Orain arteko edukiontzien sistema gehi 5 edukiontzia organikoarentzat
Pablo Zulaika gasteiztarrak Mexiko DFko kaleetan dauden testu publikoetan ikusitako akats ortografikoak (azentu-markak, gehien bat) zuzendu egiten ditu. Hona hemen bere proiektua laburbiltzen duen bideoa. Ideia ona da: nor ausartuko da gauza bera egitera euskaraz egunero pairatzen ditugun hankasartze larriekin?
Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Kudeatuz” egitasmoaren baitako proiektua da Hernanin martxan jarri duten parte-hartze prozesua; amaieran herri kontsulta egingo da Udal ekipamendurik beharrezkoena zein den hautatzeko.
Usurbilek hirukoiztu egin du hondakinen bilketa selektiboa atez ateko sistemari esker. San Markoseko Mankomunitateko eta Usurbilgo Udaleko arduradunen iritziz "atez atekoak ez du alternatibarik". Martxoaren 16an hasi ziren Usurbilen hondakinen atez ateko bilketa selektiboa egiten. Hilabete eskas pasa denean lehenengo emaitzen berri eman dute gaur goizean Donostian, San Markoseko Mankomunitatearen egoitzan.
Usurbilgo Atez Ate zaborra biltzeko sistema kanpaina landu samar batekin aurkeztu zen herrian, eta baita medioetan. Youtubeko kanal bat ere bai. Salsa karibetarren doinura egindako kantu eta guzti:
Jingle-az gain, datuak ere baditugu. Lehen bi asteetan birziklatze maila oso altuekin dabiltza.
Berrizko Udalak, aho batez, herriko sinbologia frankista guztia kentzea aurreikusten duen mozioa onartu zuen eguazten arratsaldean egindako udalbatzarrean. www.anboto.org webgunean argitaratu da albistea.
Badirudi Iruñeko bidegorria diseinatu duten injineruek ez direla sekula ez bizikletaz ez oinez ibili herrietan zehar. Olagarroren argazkiak ditugu froga. Blogari erdaldun batek umorez hartu du gaia.
Zerbait berria behar du Donostiak? Zerbait, orijinala? Zerbait, Espainiako hiriek eduki beharko luketena eta hemen ez izatean bereiziegiak egiten gaituena? Jar ezazu Hipercor bat Donostia erdian. Olentzero (Odon) Elorzak ekarriko dizu.