Sustatu.com > herri-administrazioakIñaki Uribe HABEko Zuzendariari gutun irekia© cc-by-sa Josu Lezameta ¦ 2012-03-30 ¦ 08:18 ¦ herri-administrazioakZuzendari jaun hori: Guztia irakurri ¦ 3 erantzunHondakin organikoa: Usteltzen utzi ala ongarri bihurtu? Bi norabide hondakinen kudeaketan.© cc-by-sa Gipuzkoa Zero Zabor ¦ 2012-03-27 ¦ 16:48 ¦ herri-administrazioakGipuzkoan 110.000 tona hondakin organikotik gora sortzen dira urtean. Hoietatik gehienak, beste hondakin atalekin nahastuta zabortegi kutsakorretan bukatzen dute. Gaur gaurkoz 6.000 tona bakarrik jasotzen da gaika urtean. Duela gutxira arte ez zen hondakin organikoa gaika biltzen. Urrun geratu dira baserritarrek “txerrijana” hiriko kaleetatik biltzen zituzten garaiak. Hamarkada batzuk badira baliabideak probestea bezalako gauza logikoak egiteari utzi genionetik, gure “modernitate harroputz” honen korronteak bultzaturik. Dena den, geroz eta gehiago gara garapenaren ardatzean gure eta gure ondorengoen ongizatea jarri behar dela uste dugunok. Horretarako ezinbestekoa dugu gure ekonomian, gure produktuetan, erabili ditugun materialak berreskuratzea hauek bere funtzioa betetzeari utzi diotenean. Zentzu horretan, hondakin organikoarekin egiten dugunak berebiziko garrantzia dauka. Guztia irakurri ¦ Komentatu3.114.276 biztanle 2011n Euskal Herrian© cc-by-sa Gaindegia elkartea ¦ 2012-03-21 ¦ 10:37 ¦ herri-administrazioak6 urte igaro dira Euskal Herriak 3.000.000ko biztanleko muga gainditu zuenetik. 6 urteko tarte horretan, 100.000 pertsona gehiago bizi dira Euskal Herrian. Hau da, 3.016.950 lagun izatetik 3.114.276 izatera igaro gara 2011ean. Biztanleriaren banaketari dagokionez, Bizkaian biltzen da jende gehien, %37. Iparraldeko lurraldeak, dira, aldiz, populazioaren kopuru txikienak biltzen dituztenak. Iparraldeko hiru herrialdeak aintzat hartzen baditugu, Lapurdin biltzen da biztanleriaren %7,69 eta Nafarroa Beherean eta Zuberoan %0,97 eta %0,49 soilik, hurrenez hurren. Gaindegiak sortu berri duen GaindegiaInfo blogean mota honetako edukiak eta gehiago irakurtzeko aukera izango da, hau da, Euskal Herriko ekonomiaz eta gizarteaz. Guztia irakurri ¦ KomentatuHiri hondakinen kudeaketa: eztabaida Goiena Telebistan© cc-by-sa Goiena ¦ 2012-03-19 ¦ 09:19 ¦ herri-administrazioakHiri hondakinen gainean eztabaidatu dute aste honetan politikariek jendearen aurrean Goienak antolatutako mahai-ingurukoan. Bergarako Zabalotegi aretoa bete egin zen hiri hondakinen gaineko iritziak jasotzeko. Bertan izan ziren bost alderdi politikotako ordezkariak: Juan Carlos Alduntzin (Bildu), Maria Eugenia Arrizabalaga (EAJ), Denis Itsaso (PSE-EE), Rebeka Ubera (Aralar) eta Mikel Izagirre (Ezker Anitza). Bakoitzaren proposamenak entzun ahal izan zituzten bertaratuek eta eztabaida sutsua ere izan zen une batzuetan. Goiena Telebista han zegoen, eta sarean ere jarri ditugu han bildutakoak. Ekitaldiaren laburpena eta iritzi nagusiak, Goiena.net atarian dituzue. Hiri hondakinen kudeaketa egokia orain eta hemen (1ngo zatia) from Goiena Komunikazio Taldea on Vimeo. Guztia irakurri ¦ KomentatuZeraingo herri-proiektuaren defentsan© cc-by-sa Zeraingo herri-proiektuaren aldeko ekimena ¦ 2012-03-18 ¦ 14:23 ¦ herri-administrazioakHainbat herritarrek Zeraingo herri‐proiektuaren aurkako erasoak salatu dituzte. Zerainen martxan dagoen herri‐proiektuaren eta ereduaren aldeko apustua berretsi dute eta herri barruan sortu den mehatxuari "nahikoa da" esateko hainbat ekimen martxan jartzea erabaki dute. Guztia irakurri ¦ 4 erantzunJaurlaritzak berak erabakitako hizkuntza-irizpideek bete gabe segitzen dute Irekia berrian© cc-by-sa Luistxo Fernandez ¦ 2012-02-03 ¦ 09:03 ¦ herri-administrazioakEusko Jaurlaritzaren parte-hartze eta informaziorako plataforma, Irekia, berrizten ari dira, eta Beta fase baterako eztabaida prozesu bat hasi dute. Beta horretarako sarbidea eman dit zerbitzuaren arduradunetako batek, Jorge Valiñok, eta han ikusitako gauza pare bat komentatuko dut.
Guztia irakurri ¦ KomentatuLeizaola Fundazioak zabaldutako bideoaren inguruan© cc-by-sa HPS Munduoro ¦ 2012-02-01 ¦ 08:49 ¦ herri-administrazioakLurdes Auzmendi, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea: Ustez euskara teknologia berrietan sustatzeko Leizaola Fundazioak zabaldu duen bideoa akats larri bat da. Erotismoa eta umorea gauza bat dira. Oso ondo iruditzen zait publizitatean erabiltzea. Sexismoa eta emakumearekiko mespretxua beste gauza bat dira. Guztia irakurri ¦ 3 erantzunEuskara Entitate Publikoetan jardunaldiak© cc-by-sa Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza. Herri Administrazioetan Euskara Normalizatzeko zuzendaritza ¦ 2012-01-11 ¦ 08:53 ¦ herri-administrazioakEuskara Entitate Publikoetan jardunaldiak ospatuko dira datorren otsailaren 2an Arabako Teknologi Parkean, Miñaon, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolaturik. HPSk, jardunaldi hauen bitartez ateak zabaldu nahi dizkio euskarari Sozietate Publiko eta Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoetan ere bere tokia duela bermatzeko. Horretarako, inplikatutako erakunde guztien lankidetza behar-beharrezkoa dela uste dute, denen artean herritarrari zerbitzurik onena emateko gai izan daitezen. Guztia irakurri ¦ KomentatuIKT 2012 dirulaguntza deialdia© cc-by-sa HPS ¦ 2011-12-26 ¦ 09:10 ¦ herri-administrazioakEusko Jaurlaritzako abenduaren 20ko Gobernu Batzordearen oniritzia jaso ondoren, abenduaren 30ean argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2012ko IKT deialdia arautzen duen Agindua (2011ko abenduaren 21eko Agindua, Kulturako sailburuarena, 2012an Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko dena). Guztia irakurri ¦ KomentatuOpen Data estrategia europarra aurkeztu da© cc-by-sa Sustatu ¦ 2011-12-13 ¦ 09:09 ¦ herri-administrazioakEuropar Komisioak Open Data estrategia europarra ipini du martxan. Horrela adierazi zuen atzo emandako Digital Agenda: Turning government data into gold prentsaurrekoan. Estrategia honen bidez, etekina atera nahi zaio Administrazioak batu eta gordetzen dituen datuei. Erresuma Batuak (data.gov.uk) eta Frantziak (www.data.gouv.fr) ipini dira martxan, EAEn opendata.euskadi.net ataria dugu. Guztia irakurri ¦ KomentatuBikain ziurtagiria eskuratu du Arrasateko Udalak© cc-by-sa Jose Felix Diaz de Tuesta, Arrasateko Udaleko euskara teknikaria ¦ 2011-11-28 ¦ 13:14 ¦ herri-administrazioakHizkuntza kudeaketaren bikaintasuna ebaluatzen duen Bikain ziurtagiriaren goi mailako agiria eskuratu du Arrasateko Udalak. Euskalit Kalitaterako Euskal Fundazioa eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza ematen dute Bikain ziurtagiria enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duena. Guztia irakurri ¦ Komentatu“Itotze ekonomikoaren bitartez euskararen aldeko mugimendua desagerrarazi nahi du Nafarroako gobernuak”© cc-by-sa Kontseilua ¦ 2011-11-17 ¦ 08:14 ¦ herri-administrazioakNafarroako gobernuak 2012rako aurkeztutako aurrekontu proposamena aztertu du Kontseiluak. Ondorio nagusi bat atera du azterketa egin ondoren, Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusiak azaldu duenez: “aurrekontu proposamenak berez murritzak ziren 2011ko aurrekontuak gehiago murriztera datoz”. Guztia irakurri ¦ Erantzun batHerri-partaidetza prozesua Eskoriatzan: Hausnartu dezagun kafe baten inguruan, Zelako Eskoriatza gura dozu?© cc-by-sa Eskoriatzako Udala (Komunikazio Arloa) ¦ 2011-11-06 ¦ 11:37 ¦ herri-administrazioakEskoriatzako Udalak duela egun batzuk aurkeztu zuen azaroan zehar abiatuko den herri-partaidetza prozesua. Prozesuak bi fase izango ditu. Lehenengoan, azaroaren lehen astean, sektoreekin bilerak egingo dira eta batzorde bakoitza normalean kolaboratzen duen gizarte-eragile eta pertsonekin batzartuko da. Azaroaren 12an, larunbata, World Cafe saio bat egingo da Eskoriatzako kiroldegian, goizeko 10:00etatik 13:00etara. Guztia irakurri ¦ KomentatuHartuko al dugu kafe bat herriko plazan?© cc-by-sa Oihana Garcia eta Ainara Ibañez, Elhuyar Aholkularitza ¦ 2011-11-06 ¦ 09:31 ¦ herri-administrazioakEuskararen erabileraz hausnartzeko World Kafea antolatu du Elorrioko Udalak.
Guztia irakurri ¦ KomentatuJaurlaritzaren kontratazio eta laguntzen berri jaso RSS bidez© cc-by-sa Sustatu ¦ 2011-11-04 ¦ 11:13 ¦ herri-administrazioakEusko Jaurlaritzaren zenbait informazio iturri RSS formatuan daude egun batzuetatik hona. Bereziki praktikoa da dirulaguntzena eta kontratazio publikoena. RSS bidez harpidetu, eta aukera berriak iristen zaizkizu postontzira. Hona, adibidez, nola ikusten den zein lehiaketa publiko irten diren azken egunetan Google Reader RSS irakurgailuaren interfaze berriarekin:
Guztia irakurri ¦ KomentatuHerritarren parte-hartzerako ekimen berezia antolatu du Ordiziako Udalak© cc-by-sa Ordiziako Ahotsa ¦ 2011-11-02 ¦ 11:51 ¦ herri-administrazioakOrdiziako Udalak herritarren partehartzeari zuzendutako ekimen berri bat jarriko du abian datorren larunbatean, azaroaren 5ean. Hartu hitza, piztu Ordizia! izena du ekimenak eta helburua ordiziarron ahotsa udaletxeko aretoetan entzutea izango da. Guztia irakurri ¦ Komentatu"Mutrikuko Udala informatuz!"... Eta Internet?© cc-by-sa Pedro Arreitunandia, Atxukale.com ¦ 2011-10-26 ¦ 07:42 ¦ herri-administrazioakGaur Mutriku osoa ohar honekin josita ikusi dugu. Udal taldeak lanean jarri zenetik 100 egun pasa direla eta, Zabiel Kultur Etxera deitzen digu herritar guztioi beraien lanaren berri ematera. Ondo dago nere ustez zer egin duten eta zer ezin izan duten egin herriari jakitera ematea. Hau ikusi, eta galdera etorri zait burura: “Mutrikuko Udaleko web gunean jarriko al zuten deialdia ?” Zoritxarrez, espero nuen erantzuna aurkitu det: ez, web gunean ez dago ezer honi buruz. Guztia irakurri ¦ 3 erantzunZer egin geinke Bergara hobetzeko?© cc-by-sa Bergara, bazara, bagara ¦ 2011-10-19 ¦ 15:02 ¦ herri-administrazioakBerba gara. Bergara gara. Zara, bazara. Gara, bagara. Eta zer gara, ba? Egin dezagun berba. Bergarako Udalak herritarren parte-hartzean oinarrituriko Udalgintza-ereduari ekin nahi izan zion aurreko legegintzaldian, eta ipar horri begira, hainbat egitasmo garatu zituen herritarrekin elkarlanean: 2020ra bitarteko herriaren plan estrategikoa hain zuzen ere. Guztia irakurri ¦ KomentatuUEMAk Zuzendaritza Batzorde berria du© cc-by-sa Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea ¦ 2011-10-04 ¦ 16:39 ¦ herri-administrazioakUEMAk Batzar Nagusia egin du joan den larunbatean, Zestoan. Batzarrean, 61 udaletako 112 ordezkari zeuden deituta, eta UEMAren Zuzendaritza Batzorde berria eratu da. UEMAko lehendakaria Maren Belastegi izango da. Guztia irakurri ¦ KomentatuEuropa baliabideak alferrik galtzen© cc-by-sa Gipuzkoa Zero Zabor ¦ 2011-10-01 ¦ 16:43 ¦ herri-administrazioakIrailaren 20ean ezagutzera emandako baliabide efizientziarako bide orrian, Europak baliabideak alferrik galtzearekin daukan arazoa agerian geratzen da eta Zero Zabor helbururantz gerturatzen dituen proposamenak egiten ditu. Guztia irakurri ¦ Komentatu |
Gaiak
Azken erantzunak
|