Sustatu.com > geografia

Bere buruari Google Street Viewren bidez egin dio argazkia euskaldun honek

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-07-29 ¦ 08:42 ¦  geografia

Iņigo Arandia Interneteko ekintzaile euskaldunak bere burua aurkitu du Google Maps-eko kale irudietan, Street View direlakoetan, Donostian:

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

Genero indarkeria 2010ean: EAEko mapa

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-06-28 ¦ 12:56 ¦  geografia

Google mapsen aurkitu dugu 2010ean genero indarkeria salaketak eta heriotzak islatzen dituen mapa, espainiar Estatukoa. Hego Euskal Herrian hurbildu dugu mapa, eta halaxe ekarri dugu hona:

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Simulazio irudiak: tsunamia gertatuko balitz Donostian

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-03-29 ¦ 09:01 ¦  geografia

Youtuben bideo batzuk daude Japoniako tsunamia Donostian gertatu izan balitz, ondorioak nolakoak izango zirateen ikusteko. Japoniako beste enpresa batek egindako simulazioen bidetik nolabait.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Tsunamiaren astinduaren animazio infografikoak

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-03-18 ¦ 10:21 ¦  geografia

Kokusaikougyou da injinerutza lanetara dedikatzen den konpainia japoniar bat. Besteak beste, lan geografikoak egiten dituzte. Azken egunetan, tsunamiaren inguruko animazioak ekoizten dabiltzan, 2D eta 3D.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Fox News eta analisi geopolotikoak, telepredikadore moduan...

© cc-by-sa  Juan Etxenike  ¦  2011-03-05 ¦ 11:21 ¦  geografia

Orain dela hilabete bat argitaratu Fox News kateak baliatutako mapa bat. Bertan Egipto Iraki dagokion tokian agertzen zen. Oraingoan ere Mediterranearen hegoaldean gertatzen ari dena aztertzen jartzen dira analisi geopolitikoak eginez eta mapak baliatuta. Orain mapak zuzen daude...

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Akondia mendia txikituta

© cc-by-sa  Flap  ¦  2011-02-16 ¦ 16:47 ¦  geografia

Joan zen zapatuan Eibarko Deportibokoek buzoi berria jarri zuten hainbat urte ezer barik egon zen Akondiako tontorrean. Oso polita da buzoi berria, altzairu herdoilgaitzaz eginda eta bere alboetan Antxon Narbaizaren idatziekin apaindua. Tamalez, edertasunez txoratuak edo, garrantzitsuenean hanka sartze izugarria egin dute antolatzaileek eta mendiari ia ehun metro lapurtu dizkiote.

Guztia irakurri ¦ 4 erantzun

Ikerketa Google-ren mapekin: jakin daiteke zein egunean aterata dauden argazkiak?

© cc-by-sa  Barnetx  ¦  2011-02-03 ¦ 08:21 ¦  geografia

Internetek azken urteotan makina bat aplikazio eta webgune interesgarri eskaini dizkigu. Batzuk besteak baino erabilgarriagoak dira. Eta egia aitortu aldera, niri gehien gustatzen zaizkidanetakoak Google Maps eta Google Earth dira. Harrigarria iruditzen zait munduko edozein txoko klik bakar batean muturren aurrean edukitzea. Eta ia eskuekin ukitu arterainoko zoom-a egin ahal izatea.

Guztia irakurri ¦ 6 erantzun

Fox telebistak Irak dagoen tokian ipini du Egipto mapan

© cc-by-sa  Juan Etxenike  ¦  2011-01-31 ¦ 10:44 ¦  geografia

Euskal Herrian aspaldidanik dugu EITBn eguraldirako baliatzen duen maparen hauzia, jadanik 4 aldiz aldatu omen dute. Ruper Murdochek zuzentzen duen Fox News katean, lasaiago dabiltza mapak prestatzerakoan.

Irudian ikus daiteke lehen egunean Ekialde Hurbileko mapa bat, non Irak ez den agertzen eta horren tokian Ejipto agertzen den.

Erref.: Fox telebistak Irak dagoen tokian ipini du Egipto mapan (wonkette.com)
# ¦ 2 erantzun

Non dago Motxo?

© cc-by-sa  Imanol Azkue  ¦  2010-11-13 ¦ 07:48 ¦  geografia

Duela egun batzuk, armadoreak eta bertan lan egiten zuten arrantzaleek baino ez zuten jakingo arrantza-ontziaren izena; orain, berriz, hainbeste aldiz eta hainbeste lekutan azaldu zaigu, hainbeste errepikatu dugu ezbeharra gure elkarrizketetan, nekez aurkituko dugu inguruan Motxo zer den ez dakienik, eta edozeinek esango digu, gainera, flyschean jo zuela hondoa, Zumaia eta Deba arteko biotopoan.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

EuskalMapa.com, munduko mapa euskaraz

© cc-by-sa  Mikel Lizarralde - Tagzania Services  ¦  2010-09-29 ¦ 11:01 ¦  geografia

Munduko toki-izenak euskaraz ikusteko aukera ematen digu EuskalMapa.com-ek. Herrialde, hiri edota kale batek euskarazko izena badauka berau lehenesten dugu, bestela jatorrizkoa erakusten da.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Donostiako saihesbidea OSMn beste mapetan baino lehenago

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-07-15 ¦ 07:47 ¦  geografia

Donostiako 2. saihesbide berria ireki eta berehala gauzatu zen aldaketa Open Street Mapen hainbat erabiltzaile aktiboren lanari esker, eta errepideetan eragindako aldaketak zerrendatu dituzte Euskalmapan. Argazkian ikusten dira nola dauden OSM eta Googlemaps. Beste mapa batzuren aurrean OSMk duen abantailetako bat da hori: erabiltzaileek aldaketak gertatu ahala islatu ditzazkete mapan, inoren zain egon gabe.


Argazkiak.org | Sahiesbide berria Errenterian © cc-by-sa: tagzania

Erref.: Donostiako saihesbidea OSMn beste mapetan baino lehenago (www.euskalmapa.com)
# ¦ Erantzun bat

TomTom-ek bere produktu eskaintza ofizialean sartu du Eibar.org-ek egindako euskarazko bertsioa

© cc-by-sa  Eibar.org  ¦  2010-06-04 ¦ 10:21 ¦  geografia

TomTom markako GPS edo gidatzeko-laguntza sistemekin, TomTom Home 2 izeneko aplikazio bat dator orain, zeinarekin zure aparailua konfiguratu dezakezun. Hego Euskal Herrian Espainiako TomTom Home 2 bertsioa erabiliz, euskarazko ahotsak ere jar daitezke, bere biltegi ofizialean kargatu baititu TomTom-ek Eibar.org elkartean boluntarioek euskaratutakoak.


Argazkiak.org | TomTom 4 © cc-by-sa: sustatu

Guztia irakurri ¦ 8 erantzun

Geokokapenari buruzko hitzaldia Gasteizen

© cc-by-sa  Tagzania Services  ¦  2010-05-31 ¦ 13:37 ¦  geografia

Geokokapenarekin erlazionatutako zerbitzuak eta beharrak goranzko joeran daude azkenaldian: Interneteko bilaketen % 40k lotura du toki eta egoera geografikoekin, sarera konexioa eta GPS-a daukaten mugikorrek ematen dituzten aukerak, eta abar. Hitzaldia Tagzania Services enpresako Gari Araolazak emango du eta arratsaldeko 19:00etan hasiko da Dato kalean Arabako Merkataritza Ganberak duen egoitzan. Hitzaldia Conversion Thursday delakoaren barnean antolatua dago eta informazio gehiago eta izen-emate formularioa EuskadiInnova webgunean aurki daiteke.

Erref.: Geokokapenari buruzko hitzaldia Gasteizen (www.euskadinnova.net)
# ¦ Komentatu

Donostia, Google Earthen 3 dimentsiotan onena izateko lehian

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-04-29 ¦ 09:11 ¦  geografia

Ekainetik ikusgai dago Donostia 3 dimentsiotan Google Earth bitartez. Model Your Town lehiaketan 5 finalisten artean dago orain Donostia, eta maiatzaren 1a da Donostiaren aldeko botoa emateko azken eguna. Donostia ibilaldi birtual baten bidez erakusten dute lehiaketa horretan, eta hona ekarri dugu bideoa.

Erref.: Donostia, Google Earthen 3 dimentsiotan onena izateko lehian (www.google.com)
# ¦ Komentatu

Euskararen Jatorriaren V. Biltzarra: Euskal Toponimia

© cc-by-sa  Euskararen Jatorriaren Biltzarra  ¦  2010-04-17 ¦ 08:12 ¦  geografia

Maiatzaren 15ean, Bizkaiko Arteaga herrian, Euskararen Jatorriaren V. Biltzarra ospatuko da. Lau biltzar egin eta gero, aurtengoak toponimiaren gaia izango du hizpide. Toponimia hizkuntzalaritzaren barruan duen garrantzia azpimarratu nahi dugu biltzar honetan, beraren bidez, orain milaka urte sortu ziren berben esanahia ulertuz, hizkuntzaren sorrera aditzeko gakoak eskuratu ditzakegulako. Baina lehendabizi euskal toponimia ezagutzea beharrezkoa da, bai Euskal Herrian kokatuta daukaguna baita kanpoan ere.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Getxoko toponimia ibilbideak

© cc-by-sa  Bizarra Lepoan euskara elkartea  ¦  2010-03-28 ¦ 09:32 ¦  geografia

Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak, Getxoko Udalarekin elkarlanean, toponimia ibilbideak euskaraz eskainiko dizkie Getxoko ikastetxeei, berbalagunei, kultura elkarteei, euskaltegiei eta oro har, herritarrei.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskal Herriko mapa zaharren bilduma bat argitaratu da

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-03-18 ¦ 11:27 ¦  geografia

Gernikako Euskal Herria museoko katalogo kartografikoa argitaratu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Jatorrizko 66 mapa biltzen ditu bildumak. Hemen informazio gehiago.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Mapapel, inprimatzeko mapak

© cc-by-sa  Tagzania Services  ¦  2010-03-12 ¦ 13:23 ¦  geografia

Egunotan plazaratu dugu Mapapel proiektuaren lehen bertsioa. Webgune honetan inprimatzeko prest dauden mapak erakusten ditugu. Mapan erakusten ditugun datuak OpenStreetMap ekimenetik ateratakoak dira, bere lizentzia irekiari esker. Hasiera batean guk geuk sortuko ditugu mapak, baina laster etorriko dira aldaketa eta hobekuntzak: erabiltzaileen parte-hartze handiagoa, maparen diseinuan aldaketak edota hizkuntza berriak, tartean euskara.

Erref.: Mapapel, inprimatzeko mapak (www.mapapel.com)
# ¦ Komentatu

IKEA gora, IKEA behera

© cc-by-sa  Goio Arana  ¦  2010-01-25 ¦ 09:38 ¦  geografia

Atzo arte uste izan dut IKEA bakarra dagoela Euskal Herrian, Barakaldokoa. Ze oker ibili naizen! Kasualitatez betetako kilometro gutxiko bidaiak erakutsi dit zein sustraitua dagoen IKEA gure artean. Suediarra dela IKEA? Beno, suediarra ere bai.


Argazkiak.org | Leioako IKEA altzariak © cc-by-sa: goioarana

Guztia irakurri ¦ 8 erantzun

JOSM ikastaroa ostiralean Eibarren, OSMko mapak editatzeko

© cc-by-sa  Mikel Lizarralde - Tagzania  ¦  2010-01-22 ¦ 16:55 ¦  geografia

OpenStreetMap-eko mapak aldatzeko erabiltzen dugun editorearen, JOSM-ren, inguruko ikastaroa antolatu dugu ostiral arratsaldean Eibarren (informazio gehiago eta izenemateak EuskalMapa blogean). Ikastaroan, JOSM zer den eta nola erabili behar den azalduko dugu eta erabiltzaile hasiberri zein esperientziadunei zuzendua dago.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Artikulu zaharragoak »»

Geografia

Tagzaniaren eskutik, ezagutu Euskalmapa.com, sareko mapa euskaldun eta libre bat OpenStreetMap erabiliz osatzen laguntzeko ekimen bat.