Azken egunotan prentsan dabilen zurrumurrua: Gipuzkoako Autopistetako peajea garestitu egingo omen da, Bidegik zor handia duelako. Beste bide batzuk, berriz, doan izaten jarraituko dute. Beti berdinek ordaindu beharko dituzte zorrak? Eneko Astigarragak lerro batzuk idatzi ditu Eibartarrak zerrendan eta guk hona ekarri ditugu CC-by-sa lizentzia erabilita.
Zenbat aldiz gertatu zaizue autoz bidaia luze bat egin beharra familia osoarekin, eta 20 km. eginda txikiek galdetzea aspertuta: “aita, asko falta da?”. Toyotak gauzatzen badu oraingoz kontzeptu bat baino ez dena, “Leihoa mundura”, etorkizunean autoa izango da jolas, esplorazio eta ikastoki. “Iritsi gara?” esango dute, orduan, txikienek, sinistu ezinda bidaia amaitu dela. Ala exajeratzen ari gara?
Ipar Euskal Herrian duela urtebete baino gehiago bazegoen autopistako trafikoaren berri izateko aukera Googleren mapen bitartez. Trafiko informazioa Hego Euskal Herrian ere ematen hasi dira joan den astetik. Trafikoaren egoera nahiko ondo ematen dute, baina kartografia oso txarra da toki batzuetan: Donostiako ingurabide berria ez da azaltzen.
Atzo iluntzean ere istripu larria A8an, Eibar parean. Azitaingo auzoan dagoen zubi honetan gertatzen dira honelako istripu asko. Badakizue, hurrengoan hortik pasatzean kontuz ibili!
Beste auto ekoizle batzuk bezala, Audi etxeak ere bizikletak egiteari ekin dio. Eta modelo orijinal bati jarrio diote beren marka: egurrezko txirrinda bati. Euskal Herrian egiten den produktu baten oso antzekoa da, izatez, Axalko etxeak ere egurrezkoak egiten baititu geurean.
Environmental Transport Association (ETA) da erakunde britainiar bat kanpainak eta produktuak garatzen dituen garraio ohitura berdeagoen alde. Bihar Ingalaterran den oinordeko monarkikoaren ezkontzarako, produktu propagandistiko hau kaleratu dute: munduko karabanarekin txikiena.
Herritarren mugikortasuna kudeatzeko eta errazteko balio du Mugipuzkoak
Gipuzkoako garraio operadore garrantzitsuenen informazio bateratu eta eguneratua eskaintzen du:Dbus, Lurraldebus, EuskoTren, Renfe eta Irungo, Eibarko eta Hernaniko urbanoena. 1.700 geltoki baino gehiago eta 260 linea.
Oraingoz, hiru zerbitzu desberdin eskaintzen ditu.
Bilboko udalaren AGENDA 21 erakundeak zerbitzu berri bat ipini du Bilboko kaleetan.
Zerbitzu honen bidez bizikletak maileguan hartzeko aukera izango dugu. Bilboko kaleetan 19 puntu jarri dituzte bizikletak jasotzeko eta uzteko, Puntu bakoitzean ainguraleku elektronikoak daude eta sistemak badaki nork jaso duen bizikleta bat, non hartu duen eta non utzi duen.
Frantzian ez da giro auto elektrikoarekin lotutako ustezko espiotza kasua dela eta. Renaultek enpresako hiru goi kargu zigortu ditu, auto etxea garatzen ari den auto elektrikoari buruzko informazioa zabaldu dutelakoan. Auto elektrikoaren gaiak soka luzea izango du ziurraski.
Bizkaibus zerbitzuari buruzko informazioa zure Android terminalean kontsultatzeko aplikazioa erabilgarri dago jada. Honen bidez, honako datuak eskuragarri izango dituzu: geralekuak, lineak, ordutegiak eta geralekuetan itxaron beharreko denbora. Aplikazioa deskargatzeko, sartu Android Marketean eta bilatu Bizkaibus.
TMH garraio planifikatzailea da, bi punturen arteko ibilbide motzena kalkulatzen duena garraio publikoa erabiliz. Erreminta hau mugikorretako web-nabigatzailearekin erabiltzeko garatu dugu. Oinarrizko demoa Gasteizen bidaiatzeko erabil daiteke. TMHri buruzko azalpenak CodeSyntax-en blogean aurki daitezke.
Albistearen lerroburuak Stieg Larssonen eleberri baten izenburua dirudien arren, Japoniatik datorkigun albistea da, eta ibilgailu hibridoen ekoizpenarekin zerikusi zuzena dauka.
Egun batean zehar mundu osoan egiten diren hegaldiak errepresentatu dituzte mapa batean, eta hemen daukazue bideo ikusgarria, nola betetzen diren Ipar Amerika eta Europako zeruak hegazkinez egunsentitik iluntzera.
Euskotrenek bagoi berriak izango ditu, iragarri dutenez, 2011ko otsailetik aurrera. Bideoan ikusten denez, batuta doazen lau bagoiko trenak izango dira. Tren unitate berri hauei izen berezia jartzeko asmoa dute, eta horretarako lehiaketa antolatu du Euskotrenek.
Hartu dut denbora apur bat aztertzeko Donostiako 2. ingurabidearekin ezarri duten bidesari eta deskontu sistema (gaur jarri da indarrean). Ondorioa da, interesekoa dela oraindik ere zig-zag egitea hilabete hasieretan deskontuak handiagoak izateko, hemengo kalkuluetan demostratzen saiatu nintzen bezala. Hala ere, Donostiatik autopistaz irtetea garestitu egin da, berez, eta garestitze horren gaineko deskontua are gehiago bihurritu da, 24 orduko epean egindako itzulera batekin gauzatu behar baita. Nolanahi ere, deskontu berrien azalpena, ez dute batere argi egin herri-erakundeek.
AHTri desobedientzia zibilaren bitartez aurre egiteko Mugitu! Mugimendua sortu da. Desobedientzia ekintza batean egin da aurkezpena. Gaur goizeko 10:30etatik aurrera, Abiadura Handiko Trena gelditzeko Desobedientzia Zibileko ekintza egin dugu Donostian Gipuzkoako Ogasun (Hacienda) Ordezkaritzaren bulegoetan. Horrekin batera AHT gelditzea helburu duen Desobedientzia Zibileko Mugitu! Mugimendua, M!M, aurkeztu da.
Aurreko batean topatu nuen eta hegaldiak hartu behar badituzue,akaso lagungarri izango zaizue ikustea Islandiako sumendiaren errautsen hodei horren eboluzioa. Haizeak nondik doazen begiratu beharko litzateke hurrengo egunetan, ikusteko ea zure hegaldia posible izango den ala ez. Danimarkako erakunde batek egina, ingelesez, oso erabilgarria.