© cc-by-sa
Igartubeiti
¦
2011-06-08 ¦ 10:57 ¦
etnografia

10. urteurreneko jardueren barne, ekainean, Igartubeiti Baserriaren Zaharberritzeari buruzko bisita gidatu bereziak eskainiko dituzte, 90. hamarkadan baserriaren zaharberritzean parte hartu zuten zenbait adituk.
© cc-by-sa
Arabako Iruņa Argitzeko Batzordea
¦
2010-11-21 ¦ 09:08 ¦
etnografia
1855. urtean gangeria (kolera) izurri handi batek jo zuen Araba. Gasteizen Udaleko Osasun Batzak egoera larriaren aurrean hainbat neurri hartu zuen. Batetik medikuek egunero bisitatzen zituzten gaixo guztien berri eman behar zuten. Bestetik gangeriak hildakoak lurperatzean ohiko sakoneran baino barrurago sartzeko agindu zuen, karez inguratuta. Gorputza aurrean egonda egiten ziren hileta elizkizunak ere, noski, debekatu egin ziren. Gero, etxeetan gaixoa egondako gela fumigatu behar izaten zen, baita arropa guztiak ere. Gauez eramaten zituzten hilerrira, gaixotasuna ez zabaltzearren. Santiago Ospitalea gainezka zegoenez, Zezen Plaza atondu zen gaixoak egoteko (garai horretan Posta kalean zegoen), nahiz eta Umezurztegia eta Olagibel kaleko Ospitale Militarra ere beteta zeuden.
© cc-by-sa
Inaki Irazabalbeitia, Alkizako Oilategitik Kultur Elkartea
¦
2010-10-12 ¦ 11:45 ¦
etnografia
2009ko maiatzean, Itxurain izeneko kultur ekimenaren baitan, alkizarrek txondorra egosi zuten auzolanean garai bateko tradizioa berreskuratu asmoz. Xabier Artolak argazkietan bildu zuen prozesua.

© cc-by-sa
Artilea
¦
2010-09-01 ¦ 14:11 ¦
etnografia
2010eko Artzain eguna ospatu da abuztuaren 29an Uharte-Arakilen eta bertan urtero legez ardi mozte txapelketa burutu dute. Aurten lehenengoz, Euskal Herriko Ardi moztaileek pauso berri bat eman dute. ARTILEA izeneko elkartearen berri plazaratu dute. Sortze bidean bada ere, jada hainbat herrialdetako ardi moztaileak bat egin dutela jakinarazi digute.
© cc-by-sa
Goio Arana
¦
2010-03-16 ¦ 08:36 ¦
etnografia
Dudarik ez modernitatearekin asko aldatu dugula bizimodua baina, itxura batean, atzera bueltarik ez duen ibilbide horretan euskaldunok jakin izan dugu "gordetzen" gure baitan sustraituta ditugun zenbait ohitura zahar...
 Argazkiak.org | Seinalea-hilarria © cc-by-sa: goioarana
© cc-by-sa
Ana I. Morales
¦
2010-03-11 ¦ 08:14 ¦
etnografia
Ostiralean, martxoak 12, gaueko 9etan, Bilboko Hikaateneoan (Ibeni kaia 1 behea, Atxuri, Bilbo, San Antonen aurrean) Vanessa Schmitt ikertzaile navajoak navajo herriaren hastapen-narrazioak azalduko ditu, kultura horretako sinbolo, izaki eta kontakizun tradizionalen berri emanez.
© cc-by-sa
Sustatu
¦
2010-02-02 ¦ 07:37 ¦
etnografia
Gaur, otsailak 2, da Marmotaren Eguna. Punxsutawney-n, Pensilvanian, jakina. Zinetik ezagutzen dugu askok ohitura hau, eta asmakizun amerikar moderno bat dela pentsatuko duzue askok. Baina, adi, Halloween jaiaren kasuan bezala, Euskal Herrian ere baditu aurrekari edo paraleloak kontu honek. Kandelaria eguneko kontuak...
© cc-by-sa
Miren Ibarluzea
¦
2010-01-12 ¦ 16:35 ¦
etnografia
Aitor Azpiazuk Diario Vascon esandakoak eztabaidagai. Hala dio:
Hizkuntzalaritzako liburu asko irakurri ditut eta ez dakit menderatu, baina ia-ia. Zuazok eta bere eskolakoek lan on asko atera dituzte, adibidez. Nire iritzi pertsonala da: Barandiaran ikertzaile handia izan zen, baina ez zuen lortu eskola bat sortzea. Pena ematen dit: bere zenbait jarraitzaileren lanak, haren aldean, hutsaren hurrengo dira; bai euskara menderatzen ez dutelako bai Europako aurrerapenak ezagutzen ez dituztelako
Eztabaida sortu da (hala ageri da iruzkinetan) dialektologiaz eta etnografiaz Azpiazuk duen jakintzaren (edo jakintza ezaren) eta metodologiaren inguruan.
© cc-by-sa
Sustatu
¦
2009-11-02 ¦ 10:20 ¦
etnografia
Asteburuan Halloween izan dela-eta, Oier Araolazak duela bi urteko artikulu bat berreskuratu du Eibarko ...eta kitto! astekarian idatzi duen zutaberako.
Ba Halloween jatorriz euskal festa bat da. Euskalduna bakarrik? Ez, noski, ia Europa osoarena, baina baita Euskal Herrikoa ere. Europako etorkinek eraman zuten Ameriketara, eta hemen ihartzen joan zen neurrian joan zen han sendotzen.
© cc-by-sa
Ana I. Morales
¦
2009-06-01 ¦ 09:40 ¦
etnografia
Joan den ostiralean Vanessa Schmittek Navajo Immersion 101 izeneko hitzaldia eman zuen Deustuko Bidarte Udaltegian. Argazki eta irudien laguntzaz, Schmitt irakasleak adi-adi eduki gintuen Navajo Herriaren kultura eta historiaren oinarrizko kontzeptuak aurkeztuz, hizlari bikainaren bizitasun eta argitasunaz.
...Eta, zer ikasi dugun kontatzen hasi baino lehen, esan dezadan joan den ostiraleko aukera galdu zutenak suerteko daudela, zeren, datorren ostiralean, ekainak 5, gaueko 9etan, Roge Blascok elkarrizketa egingo baitio Radio Euskadin Vanessa Schmitt irakasle navajoari La Casa de la Palabra saioan. Benetan merezi du: ez galdu.
© cc-by-sa
Ana Morales
¦
2009-05-27 ¦ 09:43 ¦
etnografia
Nik bezala westernetan agertzen dena baino ez badakizu eta gehiago jakiteko gogoa badaukazu, ezin duzu galdu aukera paregabe hau: izan ere, datorren ostiralean, maiatzak 29, Deustuko Bidarte Udaltegian (Bilbo), arratsaldeko 18.30etan, Vanessa Schmitt irakasleak Navajo Immersion 101 hitzaldia eskainiko du, Navajo Herriaren kulturaz eta historiaz.
Itziar - Asmoz Fundazioa
¦
2009-02-24 ¦ 07:42 ¦
etnografia
UNED Bergara Zentru Elkartuak Internet bidezko "Etnografia: Bizitza-istorioak egin eta hauen azterketa" ikastaroa antolatu du. Ikastaroak ikerkuntza biografiko-narratibo bat egiteko metodologian eta lan tresnetan sakontzea du helburu.
Luistxo Fernandez - Eibar.org
¦
2006-02-02 ¦ 10:49 ¦
etnografia
Gaur, otsailak 2, da Marmotaren Eguna. Punxsutawney-n, Pensilvanian, jakina. Zinetik ezagutzen dugu askok ohitura hau, eta asmakizun amerikar moderno bat dela pentsatzen nuen nik gaur goizera arte. Baina, lagun batek esan dit: Euskal Herrian ere baditu aurrekari edo paraleloak kontu honek. Kandelaria eguneko kontuak...
Sustatu
¦
2004-09-22 ¦ 19:03 ¦
etnografia
Biharko aurpegiak, The Face of Tomorrow, artea eta antropologia nahasten dituen proiektua da. Argazkian "Iruņako aurpegiak":http://www.faceoftomorrow.com/pamplona.asp?no_id=1

Sustatu - Sustatu
¦
2004-06-02 ¦ 11:15 ¦
etnografia
Eibarko Udalak, Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin, euskarazko ikerketa sustatzeko eta Juan San Martin eibartar euskalari eta ikertzailea omentzeko, honen izena duen ikerketa-bekarako deia egiten du. Edizio honetako lan esparruak literatura eta kazetaritza dira. Eskaerak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea 2004ko irailaren 9tik urriaren 10era arte egongo da zabalik, biak barne.
Lierni Legorburu - Antzuolako Udala
¦
2003-09-23 ¦ 08:41 ¦
etnografia
Bekaren helburua izango da Antzuolako toponimia batu, sailkatu, kokatu, aztertu eta finkatzeko proposamena egitea. Memoria eta gainerako agiriak aurkezteko epea urriaren 3an bukatuko da.
Badihardugu - Badihardugu Deba Ibarreko euskera alkartia
¦
2003-03-04 ¦ 16:38 ¦
etnografia
Badihardugu Deba Ibarreko euskera alkartiak "Berbeta berua" liburua aurkeztuko du. Liburu honetan ibar guztiko "argota" jaso da. Montar un pollo, privar, estar al loro, tio bueno, gilipollas... esan daitezke euskaraz, bai horixe!
|