© cc-by-sa
CodeSyntax
¦
2012-01-10 ¦ 11:19 ¦
enpresa
Iaz 10 urte bete genituen CodeSyntax-en eta dagoeneko Interneteko eremuan gauza batzuk egin ditugu bai Euskal Herrian bai nazioartean. Etorkizunari begira gehiago egin nahi dugu, eta orain informatikari bat behar dugu horretarako. Web ingurunean, Python lengoaian lan egin beharko du nagusiki. Programazioan esperientzia edo zaletasuna izatea kontutan izango da. Eta euskara eta ingelesa ezinbestean.
Lanpostua ordaindua da, noski (beste hau bezalakoak argitaratzen direnean, zehaztu beharra dagoela ematen du!).
© cc-by-sa
IMH
¦
2011-12-24 ¦ 10:50 ¦
enpresa
Enpresen hizkuntza kudeaketari buruzko 30+10 Mintegia izena duen jardunaldia azaroaren 17an burutu zen Elgoibarko Makina-Erremintaren Institutuan. Jardunaldi hori IMHk berak antolatzen du, Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzaren laguntzarekin. Aurtengoa seigarrena izan da Hona hemen mintegiko bideoa eta balorazioa. **(bideoak ikusteko hemen...)**
© cc-by-sa
Gorka Etxabe, Arteman Komunikazioa
¦
2011-12-17 ¦ 09:09 ¦
enpresa
Elgoibarko GLHBI Meka Institutuan Automozioaren gaineko jardunaldiak egin dira aztertzeko sektorearen oraina eta etorkizuna. Eusko Jaurlaritzak eta Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak antolatutako topaketan enpresa pribatuek eta unibertsitateek ere parte hartu dute. David Garridok hitz egin du MUren izenean, auto elektrikoa aurkeztuz. Bideoa
© cc-by-sa
Puntutan
¦
2011-12-10 ¦ 17:16 ¦
enpresa
Nazkatuak, haserre daude larunbatak eta igandeak! Bestelako egunek duten besteko tarterik ez dute merezi ala? 2012ko agenda honetan, denak pozik. Denak dute tarte bera. Finean, egun guztiak berdinak direlako... eta, agendan idazten hasiko zarenean, bihurtuko dira ezberdin!!
© cc-by-sa
Mondragon Unibertsitatea
¦
2011-11-29 ¦ 09:12 ¦
enpresa
Mondragon Unibertsitateak publikoari irekitako topaketa egingo du, enpresen lineako ospeari buruz, etzi, azaroaren 30ean, asteazkenez, Arrasaten. Topaketa azaroaren 30ean, asteazkenean, egingo da Garaia Berrikuntza Gunean (Goiuru, 2, Arrasate), Dagoeneko Interneten nago. Nola hobetu da nire marka? goiburupean, eta lineako ospea izango du mintzagai.
© cc-by-sa
Sustatu
¦
2011-11-17 ¦ 10:15 ¦
enpresa
Innobasquek Openideiak ekimenaren barnean berrikuntzarako minutu bat gordetzera eta antolatzera gonbidatu ditu erakunde guztiak. Helburua enpresa edo erakunde bakoitzarekin zerikusia duten barne-erronkei erantzuna ematea da. Hausnarketa hau azaroaren 22an egitea proposatzen dute.
© cc-by-sa
Goio Arana
¦
2011-11-15 ¦ 11:23 ¦
enpresa
Azaroaren 9tik 10era bitartean, barnetegi teknologiko batean izan nintzen, Mungian. Barnetegi teknologikoak mintegi trinkoak dira, sustatzeko informazio eta komunikazio teknologia berriak enpresetan. Hotel batean elkartuta, 24 ordu eskasean, dozena bat lagunek osatutako taldeak jasotzen du IKTen gaineko informazio zaparrada handia: hitzaldiak, erakustaldiak, eztabaidak... Spri agentziak antolatzen ditu eta arrakasta handia lortu dute barnetegiek. Hona hemen nire esperientzia.
 Argazkiak.org | Barnetegi teknologikoa Mungian. Gela © cc-by-sa: goioarana
© cc-by-sa
IMH
¦
2011-11-14 ¦ 07:56 ¦
enpresa
Katalanak, txinatarrak eta 100 euskaldun IMHn elkartuko dira 17an Confebask, Anbotogroup, Gipuzkoako Txinera Institutua eta hainbat erakunde, enpresa ordezkari eta eragileekin hizkuntzen-kudeaketari buruz hitz egiteko 30+10 mintegiko 6. edizioan. Topaketa hau girotzeko iritzi artikulua idatzi dugu...
© cc-by-sa
GAZE
¦
2011-11-09 ¦ 10:24 ¦
enpresa
GAZEk, Gipuzkoako goi-hezkuntzako gazteen artean ekintzailetza sustatzea helburu duen ekimenak, INTERNATIONAL CAMPUS INTERACTION (ICI) ekitaldira gonbidatzen zaitu:
Noiz: azaroaren 17a, osteguna (15:00etatik 21:00etara)
Non: Donostiako Miramar Jauregian
© cc-by-sa
Langune - Euskadiko Hizkuntz Industrien Elkartea
¦
2011-11-03 ¦ 10:50 ¦
enpresa
Langune - Euskadiko Hizkuntz Industrien Elkartea; Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren eta Belgikan eta Kanadan Espainiak dituen Bulego Komertzialen laguntzarekin, Bruse eta Ottawarako misio komertzialak antolatzen ari da, 2011ko azaroaren bukaeran eta abenduan izango direnak hurrenez hurren.
© cc-by-sa
Gorka Etxabe, Arteman Komunikazioa
¦
2011-10-13 ¦ 10:19 ¦
enpresa
Gure mugetatik kanpo interes handia eragiten du MONDRAGON korporazioak. Otsailean Hego Koreako telebista publikoko taldea izan genuen gure artean erreportajea grabatzen, eta egunotan Ameriketako Estatu Batuetako Moving Images produktora independenteko hiru kazetari kooperatibak bisitatzen ari dira, izan ere, Arrasateko esperientzia kooperatiboaren gaineko dokumentala egingo dute. Ikus-entzunezkoa unibertsitate eta eskolatan eskaintzeko asmoa dute 2012ko udaberritik aurrera, eta litekeena da PBS (Public Broadcast Service) kate publikoak ere eskaintzea.
© cc-by-sa
Enpresa Digitala
¦
2011-10-07 ¦ 08:39 ¦
enpresa
Enpresa Industrialentzat Marketing Digitalaren I. Kongresua egingo da Donostian, urriaren 20an, Indusmedia izenarekin. Sare sozialen ugaritzeak aldaketa nabarmena ekarri du interneteko erabiltzaileen elkarreraginean. Multizionalek zein salmenta-zuzeneko enpresa txikiek online marketineko estrategiak moldatu egin dituzte egoerari etekina ateratzeko. Horrela, salmentarako eta bezeroentzako arreta bide berri bat ireki dute arrakasta handiz. Era berean, enpresa industrialak ere jokaleku berriaz baliatzen hasi dira. Indusmedia Biltzarraren helburua ideiak trukatzeko eta ezagutza areagotzeko gune bat eskaintzea da.
© cc-by-sa
HIRUMUGARRIETAKO GAINDEGIA
¦
2011-09-20 ¦ 16:24 ¦
enpresa
Euskal Herriko adierazle ekonomikoen kalkulurako Gaindegiaren metodologia eguneratu eta garatzeko lanpostua eskaintzen du Gaindegiak. Iraupena 9 hilabete. Egun osoko lanaldia (dedikazio murritzagoak aztertzeko prest gaude).
Lantokia : Andoain, Martin Ugalde Kultur Parkea.
Oharra : lanpostua presentziala da, elkartearen egoitzan egitekoa.
© cc-by-sa
Soziolinguistika Klusterra
¦
2011-09-20 ¦ 07:40 ¦
enpresa
Soziolinguistika Klusterrak kudeatzaile lanposturako langilea
behar du. Albiste barruan dituzu lanpostuari buruzko xehetasunak eta, interesgarritzat
joz gero, jar zaitez gurekin harremanetan irailaren 28a baino lehen.
© cc-by-sa
Arrauning.com
¦
2011-09-16 ¦ 13:05 ¦
enpresa
Arraunlari sentitu nahi egun batez? Arrauning, arrauna aisialdi modura proposatzen duen enpresa berria da. Guztiok duzue, ordu pare batez, arraunlari izateko aukera. Berdin da haur, gazte, edo heldu izan, gizonezko zein andrazko. Eskolako ikasleek, lagun taldeek, enpresetako kideek, ezkontza aurreko festetako (despedidak) partaidek... Orain, Arrauning.com-i esker, nahi duen orok izango du arraunlari sentitzeko aukera. Lagun kopuruaren arabera batela, trainerila edo trainerua uretaratuko da, arraunean esperientzia duen monitore/arraunlari baten gidaritzapean.
© cc-by-sa
Iker
¦
2011-09-13 ¦ 08:41 ¦
enpresa
Bi minutuko bideoan laburtu du Mondragon Korporazioak iazko bere jarduna. Krisialdi ekonomikoak gogorren jo duenean, 84.000 lanpostu mantendu dituztela nabarmendu dute, besteak beste, langileen jabetzari esker.
© cc-by-sa
Txomin Jauregi - Deskontu.com
¦
2011-06-17 ¦ 11:19 ¦
enpresa
Urte bete pasa da Trourist.com -eko lagunek Grouponi buruz hitzegin zidatenetik. Ideia bikaina iruditu zitzaidan sartu nintzen unetik eta DDonosti.com -en bitartez eginiko lan komertziala kontutan izanik, Donostian arrakasta izango zuela argi izan nuen.
 Argazkiak.org | Deskontu.com © cc-by-sa: sustatu
© cc-by-sa
Inaki Irazabalbeitia, Langune
¦
2011-06-05 ¦ 11:21 ¦
enpresa
Nazioarteratzen ari diren enpresek errealitate linguistiko eta kultural berriekin topo egiten dute beren jatorrizko merkatua uzten dutenean. Langunek, Gipuzkoako Bazkundearen laguntzaz, Nazioarteratzea, den-dena ez da merkatua izeneko ikastaroa antolatu du EHUren Udako Ikastaroetan.
Artikulu zaharragoak »»
|