© cc-by-sa
Iñaki Olano
¦
2010-01-27 ¦ 17:10 ¦
eguraldia
"Urtzen du iguzkiak elurra, eta amodioak bihotzaren makurra" dio esaera batek. Urtu ziren elurrak baina horma geruza potolo honek puska batean iraun zuen igerilekuan, aulki eta guzti, gorbeiape arabarrean, Murgian. Berriro hotz izan dugu egunotan, eta irudi honekin gogoratu naiz.
© cc-by-sa
Sustatu
¦
2010-01-13 ¦ 12:06 ¦
eguraldia
Paisaia elurtuak urtzen ari dira, baina satelite irudietan gordeta geratu dira. Elurteen ondoren, herenegun, astelehenarekin, eguzki-tarteak ere izan ziren, eta ESAren sateliteen irudietan Euskal Herri elurtuaren argazki hau atera zuen.
 Argazkiak.org | Miravi Euskal Herria © cc-by-sa: sustatu
© cc-by-sa
Sustatu
¦
2010-01-10 ¦ 07:50 ¦
eguraldia
Larunbat goizean Facebook-eko gure profiletik gonbidapena luzatu genuen, asteburu honetan elurretan gozatutakoa euskaraz partekatzeko inork gogorik bazuen, jartzeko pentsakizunak, argazkiak, estekak eta bideoak Facebook-en sortu dugun talde honetan. Lagun mordo batek egin duzue bat. Mila esker eta igandea ere ondo aprobetxatu!
 Florida parkea Gasteizen. Benan Oregik Facebook-en partekatua.
© cc-by-sa
Axier
¦
2010-01-08 ¦ 07:54 ¦
eguraldia
Eguraldi iragarpenak ez dira egun batetik besterakoak soilik. Azkenaldian zubi,oporraldiez gain, aste osoko iragarpena egiten digute. Ona ote da hori?
Zein asmo ote dauka funtsean?
© cc-by-sa
Sustatu
¦
2009-09-15 ¦ 15:23 ¦
eguraldia
Gaur iluntzean ekaitz handia sartuko da Euskal Herrira ipar-ekialdetik. Une honetan Akitania gainean dago "tanta hotz" delakoa. Eumetsat satelitekoa da eguerdiko irudi hau:

© cc-by-sa
Sustatu
¦
2009-08-03 ¦ 11:04 ¦
eguraldia
Larunbat arratsaldez, abuztuak 1, Bizkaiko itsasotik Euskal Herrira sartu zen ekaitz fronte ikusgarriaren argazki sorta ederra argitaratu dute Cazatormentas.net webgunean. Imanol Zuaznabarrek Donostiako Igeldo auzotik egin zituen argazkiak. Webgune honetako ekaitz ehiztari zaletuen arabera, shelf cloud ekaitz ikaragarria izan zen asteburukoa.
 © Imanol Zuaznabar
© cc-by-sa
Sustatu
¦
2009-04-22 ¦ 12:18 ¦
eguraldia
Postontzian jaso dugu erdarazko parodia hau mp3 formatuan. Eguraldi iragarpena Radio Euskadin, Patxi Lopezek lehendakari denean EITBn ezarriko omen duen eguraldi maparen muga berrien arabera.
Iruditu zaigu ahotsak ondo imitatzen duela Radio Euskadiko esatarien doinua. Eguneraketa, asteazkena: Normala aurrekoa iruditzea, jakin baitugu Radio Euskadin egina dela parodia.
Luistxo
¦
2009-03-05 ¦ 18:18 ¦
eguraldia
Zaborrontziak dantzan kaleetan, zuhaitzak eta adarrak erorita, teila, lorontzi, antena eta baita teilatu osoak ere etxeetatik kalera jaurti ditu gaur Donostian izaten ari den haizeteak. Argazkia arratsaldean hartu dut, duela minutu gutxi. Etxe horri teilatu erdia eraman dio ufada batek.
 Argazkiak.org | Teilatua eraman etxeari © cc-by-sa: Luistxo.F
© cc-by-sa
Sustatu
¦
2009-01-26 ¦ 07:40 ¦
eguraldia
Zikloiak Euskal Herrian eragindakoak dokumentatzen argazkilari bat baino gehiago ibili da egunotan. Ukberri.net-ekoek sorta bat sortu dute Flickr-en.
> © cc-by: UKberri.net
© cc-by-sa
Sustatu
¦
2009-01-23 ¦ 15:39 ¦
eguraldia
Eguraldi aurreikuspenen arabera, gaur arratsaldean eta gauez zikloia iritsiko da Euskal Herrira. 14 metroko altuerako olatuak izango dira kostaldean eta 150 km orduko abiadurako haizea. Ekaitzaren satelite-irudi ia zuzen-zuzenekoak ikus daitezke Sat24 eta Eumetsat webgunean. Azken horretan UTC ordua ageri da (gure ordua UTC+1 da), sakatu 12 eta gero Play, azken orduetako eboluzioa ikusteko.
estropa.net - http://estropa.net
¦
2008-09-12 ¦ 08:13 ¦
eguraldia
Windguru itsasoaren egoera eta eguraldi iragarpenak ematen dituen webgunea da eta orain euskaraz dago. Informazio ugari ematen du: haizearen abiadura, norabidea, olatuen tamaina, tenperatura etab. Ezinbesteko informazioa itsasoko kirolak egiten dituenarentzat: Surf, Windsurf, arrauna etab.
© cc-by-sa
Sustatu
¦
2008-09-03 ¦ 10:27 ¦
eguraldia
Igaro da Gustav urakana, eta orain Hannaren txanda da, sailkapenaren arabera dantzan urakanaren eta ekaitz tropikalaren arabera. Dela oraingo gertatzen ari diren ekaitzak, edo azken urteetakoak (hona Mitch hilgarriaren arrastoa) Stormpulse da Ipar Atlantikorako datu eta mapa ikusgarrienak ematen dituen webgunea.
© cc-by-sa
Sustatu
¦
2008-01-24 ¦ 11:03 ¦
eguraldia
Ez zaio arrazoirik falta Leire Narbaizari: "Kalean 5 gradu, baina barruan 23. Trenean, liburutegian, eskolan, euskaltegian beroak akabatzen. Jendeak manga hutsean egon nahi du lanean, jertserik barik, eta horretarako jo ta fuego igo berogailua. Ez da normala kalefazioa topera izan eta leihoa zabalik edukitzea beroaren beroaz."
|