Eusko Ikaskuntzako Gazte Departamentua 18 eta 30 urte bitarteko gazteen bila dabil 2012-13 ikasturterako, Datorkigunea ekimenean parte har dezaten. Euskal Herriko txoko guztietako 40 gazteren bila dabiltza, egungo gizartearen erronken inguruan eztabaidatu eta horiei erantzuteko ekintzak definitzeko. Zazpi probientzietako batean bilduko dira hilean behin, eta aurretik egindako lanetan oinarrituz, eta Eusko Ikaskuntzak prestatuko gidoi bat jarraituz, planteatutako arazoen inguruan diagnosi bat definitu eta proposamenak edota lan ildo posibleak aurkeztea da helburua. Maiatzaren 31a baino lehen eman behar da izena bertan parte hartzeko.
Sorpresarik ez zine frantsesak Hollywoodeko zineari egindako omenaldia gaueko izar bihurtu den zeremonia honetan. The Artist dugu 2011ko pelikula hoberena. Honen lehiakide zuzena, Martin Scorseseren Hugo-k, kategoria teknikoekin konformatu behar izan du. (Hemen beheko pasartea ez da The Artist-ekoa baizik eta zeremonian emandakoa)
Ero batek labainarekin Bilboko Santutxuko auzoan jendeari eraso egin dio gaur goizean. Taberna batean bularrean sastakatu duen 65 urteko gizona hil egin du, eta beste sei pertsona zaurituak daude, hiru oso larri. Hildakoa Kepa Mallea da, Santutxuko Karmelo ikastolako irakasle izandakoa, duela gutxi erretiratutako gizona.
Eusko Jaurlaritzak beste urrats bat eman du euskaldunok kontsumitzaile erdaldun bihurtzeko: euskaraz egin edo gaztelaniaz egin saltoki eta enpresa handien esku utziko dute, eta bezero euskaldunek ez dute legezko biderik izango euskaraz atenditzen ez dietenei kexak edo erreklamazioak jartzeko.
Norvegiako atzoko atentatu bikoitzak pertsona bakar baten ekintza dirudi, Anders Behring Breivik-ek (32 urte) aste honetan bertan ireki zuen Twitterreko bere profila, eta mezu hau utzi zuen bertan:
Sinesmena duen pertsona batek, interesak dituzten 100.000 lagunek adina indar du.
Ezaguna da kazetaritzako ikasleen artean esaldi hura esaten duena ez dela notizia txakurrak pertsona bati kosk egitea, bai ordea, pertsonak txakurrari egitea. Eta hain zuzen ere, notizia da zail delako halakorik gertatzea. Antzeko zerbait gertatzen da honako notizia honekin "Ertzain bat jotzeagatik urte erdiko espetxe zigorra ezarri diote herritar bati".
Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak euskararen 10 urteko bilakaeraren datuak jasotzen dituen txosten bat aurkeztu zuen atzo Eusko Legebiltzarrean. EITBren albistearen arabera, datu baikorrak eman zituen teknologiaren alorrean. Adibidez, 10 urtetan bikoiztu egin da euskaraz nabigatzen dutenen kopurua bikoiztu egin dela 100.000tik 200.000ra. Txosteneko grafikoari begiratuta, ikusten da baietz, baina era berean, are gehiago hazi da gaztelaniaren erabilera Interneten, begiz jota, 400.000 erabiltzailetik milioi batera.
Ekainaren 27an eta 28an, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko zientzia- eta teknologia-arloko irakasleei zuzendutako mintegia egingo du Elhuyar Fundazioak , GARATU Programaren barruan. Izen-ematea doakoa da.
Ez esan ez daukazula astirik irakurtzeko, begiak nekatuta dituzula ordenagailuan hainbeste ibiltzeaz, edo presbiziak ez duelako inor barkatzen... Orain ez daukazu aitzakiarik! Xerezadek irakurriko dizkizu belarrira munduko istoriorik onenak, eta denak ere euskaraz.
Munduko Osasun Erakundearen Minbizi Ikerketaren Nazioarteko Agentziak telefono mugikorraren ustezko arriskuak hedabide guztietara eraman zituen asteazkenean. 2B mailan jarri zuten eremu elektromagnetikoaren arriskua: talko hautsaren, kafearen edo inplante kirurgiko polimeriko eta metaliko batzuen maila berean.
maila berean
Ertzaintzaren ohar ofizial bat irakurri dut eta harrituta geratu naiz esaten dituen gauza batzuekin. Batetik gaizkileen jatorria aipatzen du "bi gizonezko afrikar atxilotu dituzte gaur". Eta bestetik, albistearen amaieran: "24 eta 29 urteko atxilotuak afrikarrak dira, halako delituetan ohikoa den bezala". Ez ditut ohar gehiago irakurri, beraz ez dakit normalean horrelako datuak ematen dituzten.
Edurne Kanpionek, Mikel Almandoz Atarrabiako euskal preso politikoaren bikoteak Tarasconen duten egoera salatu du. Mikel Almandoz eta Jon Gonzalez-ek 14 egun bete dute gose greban komunikazio eskubidea aldarrikatuz. Datorren larunbataen Euskal Herritik iritsiko zaie elkartasuna antolatu den martxa baten bidez.
Patxi Lopez lehendakariak, talde handi batez lagunduta, bidaia egin zuen Txinara irail amaieran. Haren gastuei buruz galdetu du Aralarrek Eusko Legebiltzarrean, eta erantzuna jaso ere bai. Guztira, ia milioi bat euro.
Bihar asteartea, urriak 26, 18:00etatik 18:30etara, Patxi Lopez EAEko lehendakariak herritarren galderei erantzungo die berriz ere, Twitterelkarrizketa batean, eta Irekia informazio zerbitzuaren bidez zuzenean jarraitu ahal izango da. Galderak egiteko txanda zabalik dago jada, eta Twitter bidez #patxilopez berba gakoa edo hashtaga eginez bidal daitezke. Formulatzen diren galderak hemen ikusi ahal izango dira:
Egunkari batek gaur argitaratu duenez, Eugenio Mujika ordezkatu egingo dute HABEren zuzendaritzan. Albiste berak dio Eusko Jaurlaritzako gaurko kontseilu bileran gauzatuko dela ordezkapena, eta zuzendari berria Iņaki Uribe Burgoa itzultzailea izango da, PSE-EEko zinegotzia Villabonan. Ez da aurten Hizkuntza Politikako Sailburuordetzan gertatutako azken aldaketa...
Joan den martxoaren 26an Hego Koreako itsasarmadaren untzi bat Cheonan delakoa, hondoratu egin zen Ipar Koreatik gertu. Bi zatitan joan zen urpera, baina brankako erdia, garabi erraldoiekin igotzea lortu zuten atzo. Untzia gertutik ikusita Hego Koreako agintariek jakinarazi dute uste dutela torpedo batek jota hondoratu zela untzia.
Moskuko metroan gaur goizean izandako bi leherketatan 40 lagun baino gehiago hil direla uste dute. Laneguna hastearekin batera, Lubianka geltoki zentralean izan da lehen leherketa. Bigarrena 40 minutu beranduago gertatu da, Park Kulturi geltokian, nonbait geltoki Lubiankarekin lotzen duen tren lerro berean.