Barakaldon jaio zen Oskar Benas, Oreretan hazi, Irunen koskortu eta Bilbora bueltatu zen Arte Ederrak ikastera. 23 urte zituela, ikasketak bukatuta, munduan barrena abiatu zen Fermin Muguruzarekin batera gitarra jotzera. Gero Berlinera aldatu zen eta, 2009az geroztik, Katalunian bizi da.
If Matxikotek Baionako Kalostrape ostatuan ireki zuen bere margoen erakusketa, Arrak eta garrak. baina bezero batzuek ez zituzten onetsi bere irudiak (zakilak eta), eta hura itxi behar izan dute. Zorionez, Ttirritta ostatuan lortu du tokia erakusketak, Uztaritzen.
Aizue, ikusita al daukazue Jim Carrey aktorearen The number 23 filma? Carrey 23 zenbakiarekin obsesionatuta dago filman, uste duelako bere inguruan bizi dituen gertakari guztiak nolabait 23 zenbakiarekin, 23 zenbakiaren permutazioren batekin edo 23 zenbakiarekin zerikusia duen edozerrekin erlazionaturik daudela. 23 zenbakia atzetik duela uste duenez, edonon ikusten du zifra hori. Ba tira, niri gauza bera gertatzen zait, baina zifra edo zenbaki batekin izan ordez, irudi edo forma batekin gertatzen zait.
Datorren ostiralean, urriaren 7an, ikuskizun berria ikusi ahalko dugu Donostiako Victoria Eugenia antzokian, Amantala Elkarteak antolatutako "Amantalen ahotsa". Hainbat disziplina artistiko bilduko dituen ikuskizuna (musika, dantza, bertsoa, antzerkia, kontakizuna...). Antolatzaileen esanetan, entretenigarria eta bizia, orain hunkigarria orain umoretsua, ikusleari bidaia polita proposatuko diona: gerra garaia eta gerra ostea nolakoa izan zen ezagutzea, dena ere emakumeen begiradapean.
Ordenagailu sareak ikertu eta manipulatzeko tresna gehientsuenak ingeniari, hacker eta segurtasunean profesionalak direnen esku egoten badira ere, ikastaro trinko honetan sortzaileei utziko zaie tresna horien manejua.
Data: urriaren 3tik 6ra. Non: Arteleku, Donostia. Izena emateko epea irailaren 29a arte egongo da zabalik.
Ez gara artistak ezta antiartistak ere, sortzaileak gara, eta iraultzaileak. Esaldi honek laburbiltzen du lau ataletan banatzen den erakusketa honen izaera: MeDueleLaVida ikusgai Eibarko Karrika tabernan, azaroaren 23a arte.
Ez dakigu antzezlana den edo benetako gertakaria den bideo honetan azaltzen dena, baina kaleko artea eta politikaren artean metaforaz jositako emaitza gordin bat hemen. Azaldu baino, ikusteko moduko bideoa.
Kseniya Simonova 2008an hasi zen harean marrazten zeukan negozioak porrot egin ondoren. Urte bete baino lehen Ukrainako "Got Talent" saioan hartu zuen parte. Eta irabazi egin zuen Bigarren Mundu Gerrari buruzko animazio txundigarri honekin. Hareaz eta bere esku hutsez egindako marrazki -benetan- bizidun hauekin.
Ostegunean Edwin van der Heide izango da Bilboko Alhondigan, laser eta soinu bidezko performance-a eskaintzen. Laser proiekzioaren bidez hiru dimentsioko irudiak erlazionatzen ditu musikarekin. Laser bidezko irudi horiek soinuarekin erlazionatuta daude, denbora errealean ordenagailuz sortutako uhinen bitartez.
Aurtengo Bilboko Aste Nagusiko kartela aukeratu dute, sei aukeraren artean botoen %30a lortuta. Hasiera du izena kartelak, eta Marijaia irudikatzen du hainbat koloredun kremailera baten bitartez.
Insect Lab da Mike Libbyk egindako bitxi bildumaren izena: erloju zaharren piezak eta beste material batzuk birziklatzen ditu artropodoen erreplikak egin eta bitxi edo artelan gisa saltzeko. Irudikoa Roseus generoko armiarma da, tarantula alegia, ez intsektua baizik eta araknidoa jakina, eta 900 euroan dago salgai.
Eness edo Electronic Miracles ikus-entzunezko instalazioak egitera dedikatzen den enpresa australiarra da. Gauza benetan bitxiak egiten dituzte, hala nola Pong (agian) analogiko hau, edo 3d proiektore berezi batzuekin elur panpina eta bolen gainean egindako beste ikuskizun hau:
Jorge Oteiza eskultoreak Txopitea ta Pakea obra egin zuen Daniel Txopitea artista eibartarraren omenez. Txopitea hil eta urtebetera jarri zuten eskultura, Oteizak propio aukeratutako tokian: Txopitearen etxearekin eta tailerrarekin ekidistantzia zuen puntuan. Merkatalgune bat egin nahi dute bertan, eta eskultura, agian, barruan sartuko dute.
Txillida-Leku museoak ateak itxiko ditu abenduaren 31an, gaztelaniazko ohar batez azaldu dutenez (euskaraz ez dugu aurkitu). Oharraren arabera 810.000 bisitari izan ditu museoak eta, hortaz, Gipuzkoako arte-museo bisitatuena eta Euskal Herriko garrantzitsuenetakoa izan dela azpimarratu dute Museoaren eta Txillida familiaren izenean argitaratutako oharrean. Ateak itxi arren, ondarea zaintzeko lanak eta erakusketak egiten jarraituko dutela ere adierazi dute.
Tolosako Triangelu Plazan dago OteizarenAtauts burdinazko eskultura handia (1994). Espraiz eginiko pintada politikoak izan ditu... duela aste batzu "Chupitos 2x1" karteltxoak ere jarri zizkioten tabernariek zelloz itsatsita... auskalo zenbat halako 16 urtetan; badut errezeloa aste pare batean ikusitakoa anekddota hutsa dela. Kaleko eskulturen gutxieneko duintasun baldintzak, bapateko nire zalantza.
Rene Magrittek Irudien traizioa izeneko margolanean abisatu zigun bezala, Hau ez da pipa bat, eta Igor Rezola Dizebik egin duena ere ez da banku bat. Goierriko graffitigile ezagunaren azken lanetako bat, Beasaingo kale bazter batean azaldutakoa.
Stencil edo txantiloiaren nazioarteko izar Banksy-k Donostian bere lan bat utzi ote duen ala ez zalantza dago egun hauetan. Zinemaldian haren lana protagonista den dokumentala eman zuten, Exit through the Gift Shop, eta egun horien bueltan, Alde Zaharreko kale batean agertu da ustez Banksyrena izan daitekeena. Autorea zein dela ere, 3.000 euro arteko isuna dagokio Donostiako ordenantzen arabera; Odon Elortzak agindua emana baitio udaltzaingoari graffitigileak "gogor zigortzeko."
Chocolade haas bideoa (txokolatezko untxia) Lernert Engelberts-en lan bat da, eskolaurreko umeei artea erakusteko proiektu baten parte: Big Art For Little People. Beroak txikitzen duen untxitxoaren patuak, umeentzako ipuinen ohiko krudeltasuna dakarkigu gogora (otso eta ogro umejaleak eta abar).
Ron English artista estatubatuarrak Picassoren lanaren bertsio hau margotu du Erroman. Iragarki panel handi bat okupatu edo bahitu du horretarako. Informazio gehiago Ron Englishen webgunean.